Urtsoa Parot: “Nire anaiak ezingo du Europako erabakiaz baliatu”

  • Urtsoa Parotekin hitz egin du Le Journal du Pays Basque egunkariak. Unai eta Ion Kepa Parot presoen arreba da. Giuliano Cavaterra kazetariak elkarrizketaren sarreran gogoratzen duen moduan, haien abizena 197/2006 doktrinari lotuta agertu da Unairi 2006an kondena luzatu ziotenetik.


2013ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Urtsoa Parot 2010eko argazki batean (argazkilaria: Gaizka Iroz).

Estrasburgon dagoen Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Ines del Riori buruzko epaia eman ondoren zer sentitu zuen galdetuta, “poza” aipatu du bi presoen arrebak. “Independentistak salbuespenezko neurrien biktima dira hamarkadatan, zuzenbidearekin eta justiziarekin zerikusirik ez daukaten neurriak. ‘Parot doktrina’ ez da neurri horien artean azkena besterik, euren azken egunera arte kartzelan edukitzea xerkatzen duena. Europako epaitegiak Espainiari arrazoia eman izan balio gerra logika horretan sartuko zen. Aldiz, hartu duen erabakiarekin, epaitegiak bake keinua egin du”.

Dena den, epaiaren ondoren ere Unai Parotek ezingo du kartzelatik irten elkarrizketan azaldu duenez: “Nire anaiari bi prozesu gehiago egin dizkiote, bat ETAko kide izateagatik. Normalean ezin da pertsona bat bitan kondenatu akusazio berarengatik. Baina bere kasuan epaileek argudiatu dute ETAn sartu zela berriz, erakundea utzi ondoren”.

Bere anaia Unai kartzelan mantendu ahal izateko justizia espainiarrak “legeak aldatu” zituela azaldu ondoren, adierazi du ez zela hura izan mota horretako neurriak aplikatu zizkioten lehen presoa eta ez duela atsegin doktrinari eman izan zaion izena berarenari lotuta agertzea.

Estatu frantsesean preso dagoen Ion Kepa anaiari dagokionez, Parotek azaldu du 197/2006 doktrinarik ez egon arren "beste modu batera" antzeko neurriak aplikatzen direla. "Ion Kepari Dati legea aplikatu diote atzerako eraginarekin". Estrasburgoko epaia Frantziak ere kontuan hartuko duela espero du presoen arrebak eta berrikusiko dituela bizi osoko zigorra dituztenen kasuak, tartean Ion Kepa Parotena, Frederik Haranbururena eta Jakes Esnalena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Maltzagatik: Presoen egoera azaleratzen duen gose greba
Iñaki de juana Chaosek libre beharko luke 2004ko urriaren 26tik, baina espetxean jarraitzeaz gain lerrook idazten diren unean 22 egun daramatza gose greban, Algecirasko espetxean. Eta, berak jakinarazi duenarekin eta gose greba hartzen ari den ezaugarriekin, denak... [+]

2021-06-30 | Mikel Asurmendi
Euskal preso politikoak
Troitiño eta Parot: bi familiaren erretratuak

Garai batean, zain zituzten aita eta ama. Gaur egun, presoak aita eta ama dira, baita aitona-amona ere.
700 inguru dira. Hauetako batzuen seme-alabak espetxean sortu dira. Asko oso gaixo daude. Badira hogei urte baino gehiago kartzelan daramatenak. Horietako askok, legea... [+]


Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: “Egia bakarra egia judiziala da”

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek “Parot doktrina”-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak “gehiegizkoak” direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Espainiak ez ditu Del Riori zor dizkion 30.000 euroak ordainduko

Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot doktrina’ ezeztatzearekin batera 30.000 euroko ordaina ezarri zuen Ines Del Riorentzat. Espainiak uko egin dio ordaintzeari.


2013-11-29 | ARGIA
20 preso askatu dituzte aste honetan

Estrasbusburgoko Giza Eskubideen epaitegiak 197/2006 doktrina baliogabetu ostean, 20 preso askatu dituzte aste honetan: hamalau hilaren 26an eta sei 27an.


2013-11-20 | ARGIA
Beste bederatzi preso askatzeko agindu du Auzitegi Nazionalak, Estrasburgoren epaia medio

Auzitegi Nazionalak beste bederatzi preso askatzeko agindua eman du, 'Parot doktrinaren' aurkako Estrasburgoren ebazpena aplikatuta.


2013-11-19 | ARGIA
Auzitegi Konstituzionala, Estrasburgoren ebazpenari buruzko erabakia hartzear

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur markatuko du Estrasburgoren ebazpenaren gaineko irizpidea, Iñaki Fernandez de Larrinoa presoaren auziari buruzko erabakia hartzean.


2013-11-15 | ARGIA
Beste 13 euskal preso libre eta kartzela kanpoan lehen istiluak AVTk deituta

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 13 euskal preso askatzea erabaki du, Estrasburgoren epaia aplikatuta. Hemendik aurrera, ebazpenaren inguruko erabakiak ez dituzte Zigor Salaren osoko bileretan hartuko, eta horrek preso bakoitzaren prozedura azkartzea ekarriko duela espero... [+]


Asteartean erabakiko du Espainiak nola ezarri Parot doktrinaren inguruko epaia

Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 legearen zenbait praktika baliogabetu ostean, asteartearekin hitzartuko du Espainiako Auzitegi Gorenak nola aplikatu sententzia, Europa Pressen arabera.


2013-11-08 | ARGIA
Bederatzi preso askatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Estrasburgoko epaiagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zitzaien bederatzi preso aske uztea erabaki du. Ondorengoak dira presoak: Txomin Troitiño, Isidro Garalde, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Jokin Sancho, Elías Fernández Castañares,... [+]


Eguneraketa berriak daude