Bi langile hil dira asteartean lan istripu banatan. Aurtengo lehen lan heriotzak izan dira, biak Bizkaian. Lehen istripua Santurtzin gertatu da, goizaldean, kamioi baten kabinak su hartu ostean. Bigarrena arratsaldean jazo da Trapagaranen, Ugarte industriaguneko lantegi batean behargin bat ate batean harrapatuta geratu ondoren. Iaz 58 heriotza zenbatu zituen LABek Euskal Herrian.
Santurtziko N-644 errepidean gertatu da lehen istripua. Cisternas de Alsasua enpresako kamioi gidaria Santurtziko Portura bidean zihoala, gasolinaz beteta zeraman ibilgailuaren kontrola galdu du eta segurtasun-hesiaren aurka jo du. Kolpearen ondorioz, kamioiaren kabinak su hartu du eta langilea hil egin da.
Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra 08:50 inguruan gertatu da, portuko instalazioekin lotuta dagoen Mamarigako tunel inguruan. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren xehetasunak argitzeko.
Bigarren istripua, larrialdi-zerbitzuek jakinarazi dutenez, 19:24an gertatu da. Ertzaintzak jakinarazi du Ugarteko industrialdeko enpresa bateko ateak harrapatu duela gizona. Suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Urteko lehenak
2024ko lehen lan heriotzak izan dira Santurtzi eta Trapagarangoa. LAB sindikatuak egiten duen kontaketaren arabera, iaz 58 langile hil ziren Euskal Herrian, alegia, sei egunetik behin hil zen langile bat, bataz beste.
Lehen ezbeharren aurrean, LABek salatu du garraio sektoreko baldintza “gero eta gogorragoak” lan arrisku bilakatu direla: “Oso prekarioak dira garraioaren sektoreko lan-baldintzak: lanaldi luzeak, estresa, presioak, garraioagatik ordaintzen duten prezio baxua, bizitza eta elikadura osasuntsua izateko zailtasunak, eta abar”. Istripuok saihesteko “borondate politikoa” behar dela adierazi du sindikatuak: "Prekarietatearekin amaitu behar da. Patronalaren inpunitatearekin amaitu behar da. Erakundeek ezin dute beste aldera begiratzen jarraitu, bestela gertatutakoaren eta gertatuko denaren konplize izango dira”.
ELA sindikatuak ere salatu du Santurtziko istripua: “Garraiolariek pairatzen dituzten lan istripuak gehienetan trafiko istripu moduan erregistratzen dira, langile hauek pairatzen dituzten lan arriskuak alboratuz”.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala... [+]
Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.