Urtebete geroago

  • Urtebete joan da gure osaba Antonio Arrizabalaga Ugarteren gorpuzkiak berreskuratu nahian tramiteak berriro hasi genituenetik; gorpuzki horiek lurpetik atera, eraman eta Erorien Haranean lurperatu baitzituzten, sendiaren baimenik gabe. Urtebete luze honetan gutxi aurreratu dugu eta hasierako lekuan gaude ia, baina orain hobeto ezagutzen ditugu gure eskariaren aurka daudenak.


2019ko uztailaren 21ean - 08:57

Diktadorearen dekretu bat aski izan zen, 1961ean egintza haiek eginarazteko, zeinak gaurko egunean gure Zigor Kodeak (ez atzeraeraginezkoa) ezagutzen baititu: hilobiak bortxatzea eta gorpua donaustea –profanatzea–  delituak, lurperatu zirelako Basilika Katoliko horretan, osabaren duintasunaren, oroimenaren eta kontzientzia-askatasunaren aurka, delitu hauek izanik, gaur ere, Zigor Kodean ezagutuak. Laido horren aurrean, 2007ko Memoria Historikoaren Legearen interpretazioa zein garapena ez dira aski justizia egiteko eta egindako kaltea erreparatzeko.

Duela urtebete administrazio-prozedura bat hasi genuen, petizio bat entregatuta Ondare Nazionalean, erakunde hori izanik Presidentetzako Ministerioaren menpekoa. Hiru hilabete behar izan ziren jaso izanaren agiria jasotzeko, eta ondoren, sei hilabete isiltasun administratiboan igarota, gora jotzeko helegite bat jarri genuen Presidentetza Ministerioaren aurrean. Honek erantzun zigun helegitea ez zela bidezkoa, ez zelako isiltasun hori gertatu. Demokrazia guztizko honetan, oraindik zain gaude, ez baitakigu zein une administratibotan gauden.

"Esaten digute Ondare Nazionalak aitortu behar digula familiak duen eskubidea gure osabaren gorpuzkiak guri entregatu ahal izateko. Oso zaila da, ikuspegi demokratiko batetik, betekizun hori zergatik inposatzen duten ulertzea, Erakunde horren ardura orain dutenek"

Esaten digute Ondare Nazionalak aitortu behar digula familiak duen eskubidea gure osabaren gorpuzkiak guri entregatu ahal izateko. Oso zaila da, ikuspegi demokratiko batetik, betekizun hori zergatik inposatzen duten ulertzea, Erakunde horren ardura orain dutenek. Aurrekariak ikusita, prozedura luze hau behar al dute senideoi eskubide hau aitortzeko? Ez al du ba Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak defendatzen duintasunerako eskubidea lehendabiziko artikuluan, eta, pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna hamargarren artikuluan? Urtebeteren buruan Ondare Nazionalak ez gaitu oraindik aitortzen.

Beste eragile batzuk beneditarren ordena eta Eliza Katolikoaren hierarkia dira, gure senitartekoak lurpetik ateratzeko trabak jarri nahi horretan, Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluaren aurka baitoaz, errespetatu gabe askatasun ideologikoa eta kontzientzia askatasuna, ez bakarrik gure osabaren oroimenarena, baita gurea ere, behartzen baikaitu eraikin horretara joatera, gu ez izanik eta ez nahirik Eliza Katolikoaren parte izan. Zuzenbide Kanonikoaren Kodeak bere 748.2 kanonean dio inori ez zaiola zilegi gizakiei (ez haien oroimenari) fede katolikoa hartzera behartzea euren kontzientziaren aurka. Gure osabak demokraziaren alde borroka egin zuen eta Errepublikaren legitimitatea defendatu, gazteria sozialisten batailoi batean.

Montull beneditarrak Ser irrati-katean esan zuen han lurperatutako errepublikanoak “naturaz gaindiko ikuspegi batetik” diktadorea lurpetik ateratzearen aurka zeudela. Aipatutako monje horren eta antzerakoen iraina eta iseka jasan behar ditugu; halere, Solesmesko Abadearen idazkariak, adierazpen horiekiko gure kexari erantzunez, ziurtatu zigun, Philippe Dupont Abadearen izenean, 2019ko martxoaren 8an, gure suminduraz jabetzen zela, gure baimenik gabe gure senitartekoak lekuz aldatu zituztelako, eta bat zetorrela gure nahiarekin, pertsona ororen duintasuna errespetatua izan dadin, edozein ideologia duelarik ere. Tamalgarria da, bere burua akonfesionaltzat duen estatu batean, erreparazio eta justizia falta jasan beharra guk, Priore burugogor baten ustezko aurkaritzak ere eraginda.

2011. urtean Justizia Ministeriora lehen aldiz joan ginenetik gure osabaren gorpuzkiak entregatzeko eskatzera, bi funtzionariok eta forentse batek erantzun ziguten haien asmoa zela diktadorea lurpetik ateratzea eta gero haranari esangura berria ematea, horrek gure nahia beteko balu bezala eta gure osabaren gorpuzkiak amarekin eta arrebarekin batera Zumarragako panteoian atseden hartzeko eskubidea errespetatuko balu bezala. Batek daki zein den eraikin horren geroa eta esangura berria, ziotenez eta diotenez.

"Montull beneditarrak Ser irrati-katean esan zuen han lurperatutako errepublikanoak 'naturaz gaindiko ikuspegi batetik' diktadorea lurpetik ateratzearen aurka zeudela. Aipatutako monje horren eta antzerakoen iraina eta iseka jasan behar ditugu"

Basilika haitzean zulatutako tunel baten barruko eraikuntza da, eta haren porotasunak ur-filtrazio ugari sortzen du. Oraindik orain egindako bisitan ikusi dugu hezetasun-orban handiak daudela sabaietan eta murruetan, eta itoginik ere badagoela. Diotenez eraikuntza diseinatu zuen arkitektoak aurreikusia zuen, filtratutako ura jaso eta ubideratzeko sistema, eraikinaren eta haitzaren artean, eta irtenbide bat ematea, baina ondoren 150 m-ko gurutze handia ezartzeko aginduaren eraginez, badaezpada ere hormigoiz estali zituen aurreikusitako ubide eta hustubide haiek, gurutzearen pisuak eragindako balizko hondoratzea eragozteko.

10-15 urteren buruan eraikinaren egitura oso kaltetua egon daiteke eta berrikuntza oso garestia beharko luke, mantentze-gastu handiak, zeren filtrazioen eta hustubideen arazoa konpondu behar bailitzateke eta  egoki mantendu. Nago herrialdeko herritarrek badutela behar handiagorik, halako eraikintzarra zaharberritu eta mantentzea baino; halere beneditarrek eta Eliza Katolikoak eskubide osoa dute kostu horiek haien gain hartzeko, estatuko aurrekontu orokorrei kalterik egin gabe. Horixe da gure iritzi apala.

Eta bukatzeko, esan dezadan, eraikin horren babesa eta segurtasuna gaurko arau edo irizpideetatik erabat aldentzen dela. Sartu eta irteteko ate bakarra dauka, korridoreak 262 metroko luzera eta 41 metroko altuera dauzka, alboetarako irteerarik gabe, atze-atzean igogailu oso txiki bat besterik ez duela. Eraikin hori segurtasunez ebakuatzea ezinezkoa da katastrofe bat gertatuz gero (lurrikara, sutea,…) eta harrigarria da, erakunde ofizial baten menpekoa izanik, Ondare Nazionalarena hain zuzen, segurtasun-betekizun minimoak ez betetzea, Babes Zibilari buruzko Errege Dekretuetan orientagarri jasotzen direnak hain zuzen.  

                                                                                                                           Iñigo Jaca Arrizabalaga
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ximun Fuchs
Nora (eta nola)

Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude