Abenduaren 15ean amaitu zituzten emisioak, eta euskara hutsezko irrati libre baten sorrera iragarri zuten, xehetasun gehiagorik eman gabe. Bizkaian eta Gipuzkoan hasiko dira.
Urte berriarekin batera etorriko da, Euskal Irrati Zerbitzuak enpresaren eskutik, Info7ren ondorengoa izango den egitasmo berria. Babesle nagusitzat Hamaika Telebista, Gara eta Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea (EKHE) izango dira. Info7k bezala, ikuspegi nazionala oinarritzat hartuta, euskara hutsez arituko dira. Gaur-gaurkoz, jakina dena da Euskal Herriko bost ingurutan hasiko direla, Bizkaian eta Gipuzkoan: Bilbon eta Durangaldean, eta Donostian, Beasainen eta Azkoitian.
Eider Olazar Info7ko kazetariak esan bezala, proiektua “progresiboa” izatea espero dute, urtarrilean lehen emisioekin hasi eta udaberri ingururako “osatuago eta zabalago” aritzeko. Dena dela, oraindik ez dute zabaldu irrati berriaren izena, baina lantaldea Info7koan oinarrituko da, eta Donostian izango du estudio nagusia. Zehatz esanda, Zuatzu gunean. Arrosa sarearekin lan egingo dute, Info7k egin ohi zuen bezala. Bestalde, esan dute irrati berriak oraindik ez duela baimenik lortu Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan emititzeko, baina horretan dihardutela.
Info7 irrati libreak larunbat honetan amaituko ditu emisioak, hamahiru urtetan euskara hutsez dialean aritu ostean. Urteotan proiektuan parte hartu duen oro eskertzen ari dira azken biran. Laster aurkeztuko dute irrati berria.
"Aztibegia elkarteak erabaki du Info7 irratiaren etapa itxi, jauzi bat eman, eta irrati proiektu berri bat sortzeko lanean murgiltzea". Hala jakinarazi du irratiaren jabe den elkarteak abenduaren 15ean emisioa etengo dutela eta urte berriarekin batera, euskarazko... [+]
10 urte bete ditu Info7 irratiak. Urriaren 14an Donostiako Garoa liburu dendan Morau, Izaro eta La Chula Potraren kontzertuak antolatu dituzte. 18:00etan hasiko da. Azaroaren 18an Bukowskin Joseba Tapiaren proiektu berria ezagutzeko aukera emango dute: Tapia eta besamotzak.