Urtarrilaren 17 eta 18an izango dira aurtengo Izan Media tailerrak, herri mugimenduaren ahalduntze komunikatiboa helburu

  • Urtero bezala, 2020aren hasieran, Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedik. Aurtengo hitzordua urtarrilaren 17 eta 18an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 12an - 08:37

Izan Media tailerrek data berria dute dagoeneko. Edizio berria bi egunetan banatuko da: Urtarrilaren 17an, Prentsa eta Sare Sozialei buruzko tailerra eta 18an, Irratigintza, Bideogintza eta Kartelgintza tailerren artean aukeratu beharko da, tailerrak egun osokoak izango dira.

Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretiko izen ematea beharrezkoa izango da, azken eguna urtarrilaren 11a izanik. Matrikula 10 eurotan da, eta Hala Bediko USBa ere banatuko zaie parte hartzaileei, tailerren eduki teoriko eta hainbat baliabideekin.

Izena emateko, ondoko formularioa bete behar da. Larunbatean, denok  batera bazkaltzeko aukera egongo da, baina horrela zehaztu beharko da formularioan. Ostiralean, 17:00etatik 20:00ak arte izango da tailerra, eta larunbatean aldiz, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00rak arte.

Ahalduntzerako lau tailer

Bideogintzan, irratigintzan, kartelgintzan eta prentsa eta sare sozialen kudeaketan sakontzeko lau tailer eskainiko dituzte Izan Media tailerrak.

  • Bideogintza prozesuan trebatzeko arlo ezberdinak landuko dira. Audioa eta irudiak grabatzeko oinarrizko kontzeptuak ikasi eta tailerretako irudiak grabatu ostean, bideo baten ediziorako gakoak landuko dira. Azkenik, formatu jakin batean esportatu eta sare sozialetan zabaltzeko aukera ezberdinak ikasiko dira.
  • Irratian jarduteko baliabide ezberdinak behar ditugu. Kuña bat nola egin, mahai tekniko bat nola kontrolatu, nola lokutatu… Ahozkotasuna irratigintzan: hausnarketa, teoria eta produkzioa. Ahozkotasunaren gakoak aurkeztu eta ahozko produkzioan barneratuko gara hitza mingainetik mikrora eramanaz. Irrati mahaiaren erabilera: irrati mahai baten funtzionamendua ezagutu eta ahozkotasunean sortutako audioak grabatuko dira (irratian). Audio edizioa: Grabatutako audioak editatzen ikasi, oinarrizko programa baten bitartez.
  • Kartel bat egiten ikasteko tailerra izango da. Kartel bat egiten nola hasi, kontuan hartzeko irizpide ta kontzeptu praktikoak, diseinu grafikorako programa bat nola erabili, eta esportatzeko eta zabaltzeko edota inprimitzeko aholkuak.
  • Prentsa deialdi egoki bat , txio biral bat edo kanpaina komunikatibo aproposak nola planteatu daitezkeen eta orokorrean herri mugimenduaren proiekzio komunikatiboa eraginkortzeko gako batzuk landuko dira tailer honetan.
Parte hartzeko arrazoiak soberan

Komunikabideek mugitzen dute mundua. Askotan errepikatuagatik, oharkabean ahazten dugun egia horietako bat da. Komunikatzen ez dena, azken batean, ez delako existitzen. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Edo beste era batera esanda: izan nahi dugulako komunikatzen gara.

Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa da. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu.

Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako Izan Media tailerren helburua. Irratsaio bat, bideo bat zein kartel bat egiten trebatzeaz gain, herri mugimendutik prentsa eta sare sozialen lanketa egokia egiteko formakuntza ere izango da. Gainera, Hala Bedi hobeto ezagutzeko eta bertan parte hartzen hasteko aukera aproposa da honako hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Eguneraketa berriak daude