“Tantaz tanta itsasoa gara” ekimenaren manifestua aurkeztu dute 200 lagunek Gernikako Astran; eta urtarrilaren 11n Bilbon presoen eskubideen alde egingo den “itsaso erraldoian” parte hartzeko gonbitea luzatu dute.
Manifestuaren aurkezpeneko bideoa.
“Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” leloa izanen du mobilizazioak. Berrikuntza gisa, egitasmoak ez du manifestazio itxura izango. Itsaso zabala irudikatu nahi dute antolatzaileek eta ez da pankartarik, politikarien adierazpenik eta amaierako komunikaturik izanen. “Marea baten antzera, Bilbon ez ezik, testuinguru politiko eta sozial osoan” eragingo duen protesta burutzea dute helburu antolatzaileek.
Manifestuan adierazi bezala, "herri honen gehiengo sozialak bilatzen dituen oinarrizko hiru eskaeren inguruan" biltzen da ekimena: sakabanaketaren amaiera, gaixotasun larriak pairatzen dituzten presoen askatasuna eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinaren kontrako sententzia aplikatzea.
Espainiako eta Frantziako estatuen "blokeoaren" aurrean, konponbidearen giltza herritarren esku dagoela uste dute deitzaileek. Egoera iraultzeko ezinbesteko ikusten dute jendartearen inplikazioa.
Informazio gehiago ekimenaren webgunean eta Twitterreko kontuan.
Konponbiderako bidean, biktima guztien aitortza eta erreparazioa
Gernikako aurkezpenean, gatazkak utzitako zauriak itxi eta pilatutako sufrimendua arintzeko pertsona guztien eskubideak errespetatzea beharrezkoa dela adierazi dute deitzaileek. Ildo horretan, euskal preso eta iheslariei eta haien gertukoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien amaiera eskatu dute.
“Nazioartean izan diren esperientzia guztiek erakusten dutenez, gatazka bat itxi nahi denean haren ondorioei heldu behar zaie nahitaez, besteak beste, biktima guztiei aitortza eta erreparazioa emanez eta preso eta iheslariak etxeratzeko bidea markatuz”, dio manifestuak.
Atxikimendu uholdea
Deialdiak atxikimendu ugari jaso ditu jada. Gernikako aurkezpenean jendarteko sektore anitzetako hainbat aurpegi ezagun bildu ziren, besteak beste, Itziar Rekalde aktorea, Cesar Manzanos soziologoa, Jesus Barredo kazetaria, Miren Amuriza bertsolaria, Iñaki Olasolo kazetaria, Pirritx eta Porrotx pailazoak, Juan Ibarrondo idazlea, Axi Muniain surflaria edota Felix Placer teologoa.
Sostengua adierazi dutenen artean, Estitxu Garai, Amaia Nerekan, Paco Letamendia,eta Arantza Gutierrez irakasleak; Dorleta Urretabizkaia, Ainere Tolosa, Eneko Sagardoi, Itziar Ituño eta Gorka Zubeldia aktoreak; Ines Osinaga, Txerra Bolinaga, Pello Reparaz, Joseba Tapia eta Amaia Zubiria musikariak edota Eider Rodriguez, Iban Zaldua, Irati Jimenez, Oskar Arana, Jon Alonso, Tere Irastorza, Patxi Zubizarreta Toti Martinez de Lezea eta Ion Arretxe idazleak daude.
Kanpaina abian, lanketa herriz herri egiteko tenorea
Ekimena aurkeztuta, abiatu da kanpaina eta urtarrila bitartean herriz herri eta auzoz auzoko lanketa egiteko nahia adierazi dute antolatzaileek. Jendarteko ahalik eta eremu gehienetara zabaltzeko eta banakakoen atxikimendua bilatzeko jarrera proaktiboa eskatu dute.
Ildo horretan, abenduaren 7an, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren datekin bat eginez, "Tantaz tanta, OLATUA" osatzeko deia egin dute Durangon.
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]
Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]
Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]
Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.
Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.