401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izango da bost urte gehiago, Estrasburgoko Europako Parlamentuan botoen gehiengoa lortu ondoren. Guztira ziren 707 botoetatik, politikari alemaniar eskuindarrak aldeko 401 boto jaso ditu, kontrako 284 boto, hamabost abstentzio eta zazpi boto baliogabeak izan dira. Gehiengoa 360 bototan zehaztu dute azkenean. Von der Leyenek 2019ko bozketan bederatzi botogatik irabazi zuen, eta aurtengoan 41 botogatik irabazi du.
Botoak anonimoak diren arren, popularrek, sozialdemokratek, liberalek eta berdeek aldez aurretik informatu zuten haien alderdietako eurodiputatuei aldeko botoa emateko agindua eman zietela. Patriots for Europe, Europe of Sovereign Nations eta ezkerrak kontra bozkatu dute, eta kontserbadoreek eta erreformistek, haien eurodiputatuei botorako askatasuna eman diete, nahiz eta adierazi zuten espero zutela gehiengoak kontrako botoa ematea. Giorgia Meloniren Fratelli d’Italia alderdiko iturriek adierazi dute kontrako botoa eman dutela.
EH Bilduk kontrako botoa eman du eta EAJk aldekoa. EH Bilduk arrazoitu du gastu militarra handitzearen aldeko jarreragatik ez dutela bozkatu von der Leyen, eta EAJk adierazi du alde bozkatu dutela, presidenteak ultraeskuineko indarrekin akordiorik ez egiteko baldintzarekin.
Emisioen murrizketa, aire defentsa sistema eta komisario berriak
Aurtengo bozketan alemaniarrak berdeen babesa lortu du. Azken orduan von der Leyenen alde bozkatzea erabaki dute, eskuin muturrak Europako politiketan izango duen eragina murrizteko helburuarekin, eta politikariak agindu dielako Itun Berdean –Europar Batasuna trantsizio ekologikorako bidean kokatzea helburu duena, hemendik 2050era neutraltasun klimatikoa lortzeko– ez dela atzerapausorik egongo EITBk informatu duenez. Von der Leyenek adierazi du 2040rako emisioen %90ko murrizketa behartuko duela legez.
Europar Defentsa Batasuna aldarrikatu du alemaniarrak, eta "Europa babesteko" aire defentsa sistemaren alde agertu da. Mediterraneorako eta etxebizitzarako komisario berri bana eta arrantzaz bakarrik arduratuko den komisarioa izendatuko dituela adierazi du. Von der Leyenek “europar bizimodua” aipatu du: “Ez dut inoiz onartuko demagogoek eta muturrekoek gure europar bizimodua suntsitzea”, adierazi du politikariak.
Uda osoa du presidenteak komisario taldea osatzeko eta bakoitzak izango duen ardura zehazteko.
Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]
Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.
Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]
Europako Legebiltzarrak eta Europar Kontseiluak abenduaren 20an onartu dute EBko Migrazio eta Asilorako Ituna. Batez ere, legez kanpo iristen saiatzen diren migratzaileen egoera gogortuko du.
Glifosato herbizida erabiltzeko baimena beste hamar urterentzat luzatu zuen azaroaren 16an Europako Batzordeak. Erabaki inkoherentea, ikusirik produktuaren toxikotasuna frogatzen duten ehunka ikerketa zientifiko daudela publikaturik. Inkoherentea ere, jakinik AEBetako 113.000... [+]
“Migrazio irregularra gelditzeko” plana aurkeztu dute Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek eta Italiako eskuin muturreko lehen ministro Giorgia Melonik, Italiako Lampedusa irlara egindako bisitan. Hiru egunetan 8.500 migratzaile iritsi dira uhartera,... [+]
Igandean sinatu zuten akordioa, baina Tunisiako agintariek argitu dute herrialdea ez dela Europatik itzularazten dituzten Saharaz hegoaldeko migratzaileen “harrera gune” bihurtuko, eta soilik Tunisiakoak hartuko dituela bueltan.
Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]
Europako Batasunak onartu berri dio hautagai ofizial estatusa Bosniari. Ukrainari aitortu zion lehenbizi hautagaitza, gerra betean, eta orain Bosniari, herrialdearen kokapen geoestrategikoak eraginda. Erreforma sakonak eskatu dizkio; botere judiziala eta politikoa orekatzea,... [+]
Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.
Neurriak beren borondatez hartzea proposatu die estatuei, baina egoera okertuz gero derrigortzeko eskumena izatea nahi du. Espainiako Gobernua planaren aurka agertu da. Gasa ordezkatzeko ikatza, petrolioa eta energia nuklearraren erabilera indartzea proposatzen du batzordeak,... [+]
"Zor publikoaren nahiz langabeziaren adierazle altuak" dituela gogorarazi dio Bruselak Madrili. Ondorioz, arau fiskalik zurrunenak geldirik mantenduko dituzten arren, gastu publikoa "berehala doitzea" agindu dio Europar Batzordeak. 2023ko zerga-politika... [+]
COVID-19aren ostean ekonomia suspertzeko iragartzen ari ziren neurri ekonomikoak ezbaian jarri ditu Ukrainako gerrak. Azken asteetan mota askotako erabakiak hartzen ari dira Europar Batasuneko agintariak. Horietako batzuek zuzenean eragingo dute herritar arrunten bizimoduan... [+]
Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya...– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak... [+]
Europako Batzordeak erabaki du COVID ziurtagiriari bederatzi hilabeteko indarraldia ematea. Behin epe-tarte hori igarota, iraungitu egingo da, eta berritu nahi duenak txertoaren oroitzapen dosia jarri beharko du. Neurria 2022ko otsailetik aurrera jarriko da indarrean.