Aramendik bozen erdiak lortu ditu bigarren itzulian eta hala, 10.000 biztanle inguru dituen Urruña bilakatu da Ipar Euskal Herriko abertzaleek kudeatutako herririk populatuena.
Lapurdiko herrian Aramendik alde handia atera die beste bi zerrendei. Bozen %45,90 lortu du hautagai abertzaleak. Francis Gavilan izan da bigarren, Aramenditik urrun, bozen %27,94arekin. Sebastien Etxebarne Gavilanetik oso gertu geratu da, bozen %26,17 eskuratuta.
Filipe Aramendiren lehen hitzak. Eskua luzatu die Gavilan eta etxebarneri elkarrekin lan egiteko#herrikobozak2020 pic.twitter.com/QpMrvZDmhM
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) June 28, 2020
Elgarrekin Urruña garaile atera da! Aldaketa heldu da! Biba zuek!! #herrikobozak2020 pic.twitter.com/M4x3dildqK
— Larraitz Otazo (@LarraitzOtazo) June 28, 2020
Urruña
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) June 28, 2020
Txaloak artean Filipe aramendiren azken hitzak#herrikobozak2020 pic.twitter.com/1vfB8VtFVE
Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.
Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.
Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Beste sei urtez izanen da Baionako auzapez Jean-Rene Etxegarai. Botoen %53,81 bildurik, lehen atera da bozketen bigarren itzulian. Mezu bateratzailea eraman izanarekin lotu du garaipena. Ikustekoa orain Euskal Hirigune Elkargoko presidentearen aulkia atxikitzeko lehiari eutsiko... [+]
Kotte Ezenarrok alkatetzean jarraituko du Hendaian 1.717 boto eskuratuta, 1.367 lortu dituen Pascal Destruhauten aurretik.
Gorka Taberna abertzalearen zerrenda bigarren postuan geratu da.
Baionan auzapeza ez da aldatuko. Bigarren itzulian Jean-Rene Etxegaraik eutsi dio herriko etxeko aginteari, Henri Etxeto sozialistari gain hartuz. Bozen %53,81 lortu ditu Etxegaraik eta %46,19 Etxetok, duela sei urteko hauteskundeetan baino alde handiagoa lortuz, gainera.
Dominique Iriart garaile izan da Senperen bozen %51,3 eskuratuta (1.674 boz). Azken sei urteotako auzapez Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrak % 48,7ko babesa lortu du (1,589 boz). Hala, Idiartek Senpere Bai zerrendarekin egindako aliantza dela-eta, kide abertzale batzuk izango... [+]
Maider Arostegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen %50,22ko babesa lortuz. Lehen aldiz emakume bat izango da Miarritzeko auzapeza.
Laurent Lucmareteren zerrenda izan da bigarren, eta Veronique Robertena hirugarrena.
Botoen %44,7 lorturik, Eneko Aldanak irabazi du bigarren itzuliko lehia Ziburun. Ziburu Bizi ezkerreko zerrenda irekia nagusitu da, Aldana abertzale eta ezkertiarra buru duela.
Mikel Hiribarren laborari abertzalea eta ARGIAko kolaboratzailea hautatu dute Itsasun auzapez, 15 botoko aldearekin.