Hastera doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018. Urriaren 6an abiatuko da Gernika-Lumon; saio horretan, Imanol Uria Albizuri algortarrak eta Paule Ixiar Loizaga Legarra sopeloztarrak pare hartuko dute. Hala, bost kanporaketa jokatu ostean (horietatik bat Plentzian, urriaren 28an), hiru finalaurrekoak eta finala etorriko dira. Finala Bilbao Arenan jokatuko da abenduaren 15ean.
Kanporaketetan 30 bertsolari hasiko dira, Udabarriko Fasetik sailkatutako 29 (horien artean bederatzi uribekostar), eta 2014an finalista izan zen Oihana Bartra. Horietatik 10 sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak; besteak beste, Jone Uria Albizurik abenduaren 1eko finalaurrekoa jokatuko du, Lekeition. Finalera 8 bertsolari helduko dira.
Saioei buruzko informazioa, protagonistei buruzkoa... Bertsozale elkarteak bere webgunean sortutako atal berezian aurki daiteke.
Saioetako sarrerak erosteko aukera bi egongo dira. Internet bidez www.bertsosarrerak.eus atarian, edo saioetako egunetan txarteldegietan, 16:00etatik aurrera.
Aurten ere saio guztietarako bonua egongo da eskuragai. Bonuak kanporaketa eta finalaurreko denetarako balioko du; finalerako, ostera, ez.
Urriak 6, zapatua
1. Kanporaketa
Gernika-Lumo.
Lizeo Antzokia.
17:00
Imanol Uria Albizuri (Algorta)
Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
Urriak 14, domeka
2. Kanporaketa
Santurtzi.
Serantes Kultur Aretoa.
17:00
Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)
Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" (Algorta)
Urriak 21, domeka
3. Kanporaketa
Amorebieta-Etxano. Zornotza aretoa.
17:00
Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz)
Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)
Unai Mendiburu Valor (Algorta)
Urriak 28, domeka
4. Kanporaketa
Plentzia.
Jai Alai frontoia.
17:00
Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
Azaroak 4, domeka
5. Kanporaketa
Berriatua.
Mendibarren frontoia.
17:00
Itxaso Paia Ruiz (Algorta)
Azaroak 18, domeka
1. Finalaurrekoa
Berriz.
Herriko pilotalekua.
17:00
Azaroak 25, domeka
2. Finalaurrekoa
Igorre.
Udal kiroldegia.
17:00
Abenduak 1, zapatua
3. Finalaurrekoa
Lekeitio.
Santi Brouard kiroldegia.
17:00
Jone Uria Albizuri (Getxo)
Abenduak 15, zapatua
Finala
Bilbo
Bilbao Arena (Miribilla)
17:00
Albiste hau Hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da gernikarra.
Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.
Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da abenduaren 4an Larrabetzun; bete-bete egin da frontoia.
Galdakaoko kiroldegian jokatu da azaroaren 27an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.
Etxebarriko frontoian jokatu da azaroaren 21ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.
Sei kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda.
Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.
Gorbea aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 16an; finalaurrekoetarako txartela lortu du Abadiñokoak.