Eusko Jaurlaritzak ez du urriaren 25ean “Euskadiko Eguna” ospatuko

  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du ez dagoela “adostutako arrazoi objetiborik” egun hori ospatzeko. Eusko Legebiltzarrean “Euskadiko Eguna” bertan behera uzteko legea onartuko dute aurki.


2013ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Patxi Lopez lehendakari zenean izendatu zuten urriaren 25a "Euskadiko Eguna".

2010etik jai egun da urriaren 25a Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1979ko EAEko Estatutua onartu zuten egunarekin bat eginez.

PSE-EE, PP eta UPyDren eskutik izendatu zuten Eusko Legebiltzarrean “Euskadiko Eguna”, eta kontra izan zituzten EAJ, Aralar, EA eta Ezker Batua-Berdeak. Erkorekaren esanetan festa hori ezarri zenean ez zen egin “beharrezko kontsentsuarekin” eta gogorarazi du egungo legebiltzarrak Gobernuari “agindu” diola jai eguna alda dezala.

Eusko Legebiltzarrak EAJren lege proposamena onartu zuen, EH Bilduren babesarekin, urriaren 25eko jai eguna bertan behera uzteko, eta orain legea tramitean dago. Hala ere, eztabaida mahai gainean dago bi alderdi abertzaleen artean, aurrekoa ordezkatzeko zein jai egun hartu behar ote den.

Jeltzaleek ez dute proposamen ofizialik egin, baina Urkullu lehendakariak urriaren 7a iradoki zuen, 1936an Jose Antonio Agirre lehendakaria eta Euskadiko Gobernua izendatu zituzten eguna, hain zuzen ere. Urkulluren iritziz gobernu hura “erreferentzia historiko” bat da eta “aniztasunean” oinarritu zen.

EH Bilduk berriz, legebiltzarrean mozioa aurkeztu zuen abenduaren 3an jai egiteko, Euskararen Nazioarteko Egunean –Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna eta  San Frantzisko Xabierren Eguna ere bada–. Baina ekimena atzera bota zuten gainerako alderdiek, EAJk barne.

Kutsu politikoa duen jai eguna izaki, nork bere ideiak aldarrikatzeko darabil. PPk adibidez, urriaren 25a ospatu egingo duela jakinarazi du; Gernikan hainbat kargu publiko bilduko dira “Estatutuaren garrantzia nabarmentzeko”.

Hego Euskal Herrian erabakitzen diren beste jai egun batzuen egokitasunarekin, aldiz, zalaparta gutxiago sortu izan da, hala nola, santuak eta patroiak omentzeko egiten diren kutsu erlijiosoko jai egunekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024ko otsailaren 8an esnatu ginenean dinosauroa besarkatzen ari zinen

Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.


Europako legea bete eta degradatutako natur guneak leheneratzea eskatu diote Jaurlaritzari

Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-25 | ARGIA
Aiaraldea Komunikabideak Jaurlaritzari bitartekaritza eskatu dio, Amurrioko Udalarekiko gatazkan akordioa lortzeko

Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]


Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu diote guraso taldeek Jaurlaritzari

Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Artisten lanbidea “duintzeko” konpromisoa adierazi du Jaurlaritzak

Gobernu berriak sorkuntza indartzeko asmoa adierazi du, "batez ere emakumeena eta euskaraz eginikoa". Sailburu berriak esan du aurreko gobernuak onartutako Plan Estrategikoa izango dutela ardatz, baina dokumentu horrek "euskarazko eskaintza handitzea"... [+]


2024-09-16 | Sustatu
EAEko Hezkuntza Sailak datuen babesa egoki bete gabe egin zuen hitzarmena Google Workspace for Education erabiltzeko

Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen... [+]


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Zupiria, zauritutako Realeko zalearen kasuaz: “Ezin da baieztatu foam jaurtigaia izan zenik”

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.


Eguneraketa berriak daude