Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta erlijiosoen bidez errepresaliatutako biztanleria daude. Egun berean, interpretazio asko daude ospatu behar edo behar ez denari buruz, eta horrela nabarmendu dute azken urteotan urriaren 12a "arraza espainiarraren" adierazgarritzat hartzea abolitzea eskatu duten kanpainek. Egun horretan, interpretazioak nahasten dira garailearen eta garaituaren artean, kolonizatzaileen eta kolonizatuen artean, esplotatzaileen eta esplotatuen artean.
Garaileen oinordetzak Errege Katolikoen handitasuna eta espainiar inperioaren hedapena nabarmentzen ditu, eta saihestezina eta beharrezkoa zen konkista zibilizatzaile gisa aurkezten du. Bestalde, indigenen genozidioa dago, zeinak inperio hori modu ez-legitimoan espoliatzeko eta aberasteko balio izan zuen. Gaur egun, enpresa transnazionalei esker jarraitzen du dinamika horrek, herri indigenen baliabide naturalak arpilatzen jarraitzen baitute gure ongizateari eusteko, euren pobretzearen kontura. Horren barnean sartzen dira indigenen antzinako lurraldeak okupatzea, gerrak, sikarioak edo paramilitarismoa finantzatzea, lan- eta sexu-esplotazioa, eta indarkeria justifikatzea mendekotasuna 500 urteren ondoren betikotzen jarraitzeko.
Dikotomia horretan, Mugarik Gabetik uste dugu Abya Yalako (kontinente amerikarreko) herri indigenekin dugun aspaldiko zorra aitortzeko unea dela, eta antzinako barkamen-prozesu bati ekin nahiko genioke, eta herri horiek emantzipaziorako bidean duten proposamen politikoari aitorpen apala egin. Biziera Onaren paradigmak, Wët Fxi`zenxi (nasa herria, Kolonbia), Sumak Kawsay (herri kitxuak, Ekuador eta Bolibia) eta Utz K'aslemal (maien kitxe herria, Iximulew-Guatemala) izenez ere ezaguna, natura, inguratzen gaituen kolektiboa eta gu geu zaintzeko eskua luzatzen digu.
Gaur egun, enpresa transnazionalek herri indigenen baliabide naturalak arpilatzen jarraitzen dute gure ongizateari eusteko, euren pobretzearen kontura (...) mendekotasuna 500 urteren ondoren betikotzen jarraitzeko
Bizi proposamen horrek birlotzen gaitu Amalurrarekin, gure herriekin eta gure jendearekin. Gogorarazten digu pertsonak eta ingurunea zaintzeak lehentasuna izan behar duela gizarte guztientzat. Printzipio horiek gure politiken eta eguneroko praktiken erdigunean jarriz gero, dagoeneko ahaztuta dugun baina noizbait asmatu zuten eredu bat berreraiki dezakegu. "Etorkizuna dagoeneko gertatu da". Abya Yalako kideen esaldi horrek gogora ekartzen digu bizirauteko bide bakarra jatorrira bueltatzea dela, etorkizuna modu jasangarriago, koherenteago eta ekitatiboagoan birpentsatzeko.
Aholku liluragarri eta xume hori nekez ezar daiteke botere ekonomiko, sozial eta politikoa bidegabeki dutenen gogoetan. Egungo sistemak ez digu amets egiten uzten, biharrerantz korrika egiten behartzen gaitu, bihar hori noizbait helduko den ere pentsatu gabe. Herrialde batzuek besteen gainean duten gehiegizko esplotazioan oinarritutako muturreko desarrollismora bultzatzen gaitu. Bai eta gizarteei gerrak lurralde-konkistarako tresnak direla eta indarkeriak menderatze metodoa izaten jarraitzen duela onar dezaten astirik ematen ez dieten logika matxista, arrazista eta klasistetan oinarritutako desarrollismora ere. Sinestarazi digute ez dagoela bizitzeko beste erarik.
Bien bitartean, aberastasunak geroz eta esku gutxiagotan pilatzen jarraitzen du, eta herri pobretu ugari eraikitzen ari da. Zer gertatuko da antolatzen bagara eta jatorrira bueltatzen bagara? Ez dugu ezer berririk asmatu behar, etorkizuna dagoeneko gertatu da. Izan ginen horretara itzuli behar dugu: herrien arteko gizarte orekatuak, gizonen eta emakumeen arteko ekitatearekin eta disidentzia sexu-generokoekin, naturarekin batera.
Gizarteko gotorleku erresistenteok oraindik hemen gaude, zapalkuntza- eta menderatze-mekanismoak beharrezkoak ez direla gogorarazteko. Gizarte guztietan gero eta handiagoa den pobretzea eta horren ondorioak esperimentatu ditugu dagoeneko. Hemendik aurrera, erresistentzia indigenaren ikuspegitik, zapalduon paradigmatik, bizi nahi dugu historia.
Estibaliz Gomez de Segura, Mugarik Gabeko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]