Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.
BCCko zuzendariaren arabera, “GOe errealitate bat da, gero eta nabariagoa eta ukigarriagoa”. Hala, aurreratu du zentro berriak urrian irekiko dituela ateak “prestakuntza espezializatuarekin, ikerketa eta berrikuntza gastronomikoarekin, ekintzaileei laguntzeko programekin eta herritarrentzako jarduera programa zabal batekin lotutako jarduerekin”.
Aizegak adierazi du eraikuntza plana “zorrotz” betetzen ari dela eta obrak “epe barruan” doazela. Gainera, GOe EAErentzat “proiektu estrategiko” gisa definitu du: zortzi sukalde, hamar laborategi, analisi sentsorialerako gela, sormenerako gune bat, ikus-entzunezko ekoizpenerako estudio bat, mila metro koadroko bi coworking gune, enpresentzako, ikasgelentzako eta sukaldeentzako espazioak, gela balioaniztunak, 200 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duen auditorioa, esperimentaziorako eta testatzeko jatetxe bat eta kantina bat izango ditu.
Zuzendariaren arabera, BCC eta erakundeak lanean ari dira hiru fasetan garatuko den zentro horren inaugurazioan. Fase bat auzoari eta hiriari begirakoa izango da, bigarrena instituzionala eta hirugarrena soziala, komunitate gastronomikoarentzat.
Eraikinaren egitura amaitu ondoren, lanak eraikinaren barruan egingo dituzte orain, instalazioak, zatiketak eta akaberak itxiz, eta kanpoaldean, lorategidun estalkiak eta fatxada egingo dituzte.
Eraikina Bjarke Ingels Group (BIG) estudioak diseinatu du eta Construcciones Amenabarrek egin du. GOe-Gastronomy Open Ecosystem BCCk gidatutako proiektua da, estrategia partekatua du eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak babesten dute.
Proiektua Manteon egiteko asmoa zegoela jakin zenetik, asko izan dira proiektuaren aurka ahotsa altxa nahi izan duten hiritarrak, izan ere, eraikina bertan eraikitzeak han zegoen gune berdea “suntsitzea” zekarrela kritikatzen zuten hiriko eragileek. 2023an Irutxuloko Hitzak egindako erreportaje honetan irakur daitezke proiektuaren nondik norakoak, eta aldeko eta aurkako iritziak.
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Ekainaren 21ean jasoko du saria artista donostiarrak, Viktoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du jarraian.
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]