Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

  • Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik ez” duela egin kritikatu dute.

Urretxindorra Ikastola erasotzailearen "laguntzailetzat" jo dute.

2024ko abenduaren 17an - 10:59
Azken eguneraketa: 12:00

Abenduaren hasieran, hainbat emakumek sare sozialen bidez modu publikoan salatu zituzten Urretxindorra Ikastolako gizonezko irakasle batek urte luzez egin dituen erasoak. Horren aurrean, Ikastolen Elkarteak adierazi du kasua argitu bitartean irakasleak ez duela klaserik emango. Erantzun bat eman nahi izan dio ikastetxe horretako ikasle eta ikasle ohien talde batek, eta jo puntuan jarri dute Bilboko ikastolaren "jarrera konplizea".

30 urtez Urretxindorra Ikastolako irakaslea adin txikiko neskak “inpunitate handiz” sexualki erasotzen aritu dela salatu, eta kritikatu dute ikastetxea uneoro gertatu denaren jakitun izan dela eta estali egin duela. Salatzera ausartu izan diren ikasleak “mehatxatuak eta zigortuak” izan direla azpimarratu dute. “Engainuen bidez ikasleak isilarazten saiatu izan dira”.

Zuzendaritzaren mehatxuak

Azken adibidea egunotan izan dela adierazi dute oharrean. Ikasle ohiek sare sozialetan bizitakoaren berri eman ondoren, egungo zenbait ikaslek Urretxindorra Ikastolako zuzendaritzari kexa formala egin diotela azaldu dute, irakasle horren sexu abusuen biktima direla azaltzeko. Komunikatuan nabarmendu dutenez, zuzendaritzak gezurra esan zien, esanez duela hiru urte baino gehiagoko testigantzak ez direla baliozkoak, eta irakasle hori “pertsona gisa aldatu egin dela” argudiatuta.

Publiko ez egiteko ere eskatu zieten. “Ikastetxetik kanpo horren berri izan ez zezaten”, komunikatuan azaldu dutenez. Igandean Ikastolen Elkarteak protokoloa indarrean jarri duela esan bazuen ere, komunikatuaren bidez salatu dute ez dutela “ez legea ez protokoloa bete".

Urretxindorra ikastetxearen jarrera “estaltzailea” behin eta berriro errepikatu dela gaineratu dute. Ikasleek  irakasle horren aurkako sinadurak biltzeko asmoz pare bat gutun idatzi zituztela esan dute, baina horrekin aurrera jarraituz gero kanporatuko zituzten mehatxua egin zietela adierazi dute. “Gutun bat apurtzera behartu gintuzten”. 

Emakumeak ez, haurrak dira

Gizona erasotzaile hutsa izatetik haratago, “pederasta” dela azpimarratu dute oharrean, erasoak ez dizkielako emakumeei egin, haurrei baizik, 10 eta 17 urte bitarteko neskei. “Ez da emakumearen aurkako sexu indarkeria kasu bat, haurren aurkako sexu indarkeria kasu bat da”.

Horrek guztiak botere-egitura bat sortzen zuela adierazi dute, eta aldi berean, irakasleen eta ikasleen arteko desberdintasuna eta jazarpena sustatzen zituela. Ikasgelako "giro misoginoaren" ondorioa zen ikaskideek ere abusuak jasotzen zituen haur bera jazartzea, “inork aurre egin ezin zion irakasle baten begiradapean”.

30 urtez abusuak

Jakitun diren kasu larriena duela 25 urte gertatu zela azaldu dute mezuan. Irakaslea bere bideo-kamerarekin nesken aldagelan sartu eta haiek aldatzen ari ziren bitartean grabatu zituenean. Ziurtatu dute, zenbait gurasok ikastetxearengana jo zutela, baina ikastolak ez zuela ezer egin.

Horrez gain, irakaslearen izaera sexualeko jarrera eta iruzkinak etengabeak izan direla nabarmendu dute. Irakasgaiarekin zerikusirik ez zuten eta eszena sexualak zituzten filmak klasean jartzea, arropagatiko eta itxurarekiko komentarioak “azterketa egunera leggings eta kamiseta arrosa horrekin etortzen bazara hamarra jarriko dizut”, ikasle gogokoenak magalean eserita zituela biak maitemintzen ziren ipuinak asmatzea, behatza bendatuta zeukan neska bati “ea non ibili zaren behatza sartzen” esan zionekoa eta abar.

Salatzea

Oharraren amaieran, Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiek dei egin diete biktima guztiei irakaslearen partetik jasandako gehiegikeriak kontatzeko eta idatz diezaieten eskatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-12-16 | Julene Flamarique
Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohia salatu zuen emakumea babestu dute epaiketaren atarian

Biktimak 13 urte zituenean, 1998 eta 2001 artean, Lointek kirol taldeko Mario Lopez entrenatzaile ohiaren parteko sexu abusuak jasan zituen. Emakumeak duela urtebete salatu zuen, eta epaiketa 2025eko urtarrilaren 14tik 16ra egingo da, Bizkaiko Auzitegian. Mugimendu... [+]


2024-12-16 | Leire Ibar
Bilboko Urretxindorra eta Lekeitioko Azkue ikastoletako bi irakasleren sexu erasoak salatu dituzte

Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


2024-12-06 | ARGIA
Emakume batek jazarpena salatu ondoren, beste 30 emakumek seinalatu dute gizon bera

Gizon batek egindako jazarpena salatu du Irati Rusiñol hendaiarrak sare sozialetan. Komisarian ere jarri du salaketa. Salaketa publiko egin ostean, beste 30 emakumek esan dute gizon beraren erasoak jasan dituztela. Rusiñolek adierazi du beste inori halakorik egin... [+]


Eider Perez de Heredia, Nafarroako Berdintasun teknikaria
“Eraso sexisten beldurra zabaldu eta horrekin negozioa egiten ari dira”

Zur eta lur hartu dituzte Nafarroako Berdintasun teknikariek festa girorako enpresa zenbaitek egindako proposamenak. Edalontzia estaltzeko tapak edo eta edarian drogarik dagoen ikusteko eskumuturrekoak.


Teknologia
Mundu digital bortitza

Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Gizon bat atxilotu dute Pasaian bikotekidea erailtzen saiatzea egotzita

Igande eguerdian atxilotu dute 35 urteko gizona Trintxerpen (Gipuzkoa), arma zuri batekin delitu-saiakera egitea leporatuta. Erasotzaileak labana batekin eraso egin dio bikotekideari, eskuetan zauri larriak ditu emakumeak eta Donostiako Ospitalean artatu dute.


Eta indarkeria matxistaren biktimak zer nahi dute?

Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]


Eguneraketa berriak daude