Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik ez” duela egin kritikatu dute.
Abenduaren hasieran, hainbat emakumek sare sozialen bidez modu publikoan salatu zituzten Urretxindorra Ikastolako gizonezko irakasle batek urte luzez egin dituen erasoak. Horren aurrean, Ikastolen Elkarteak adierazi du kasua argitu bitartean irakasleak ez duela klaserik emango. Erantzun bat eman nahi izan dio ikastetxe horretako ikasle eta ikasle ohien talde batek, eta jo puntuan jarri dute Bilboko ikastolaren "jarrera konplizea".
30 urtez Urretxindorra Ikastolako irakaslea adin txikiko neskak “inpunitate handiz” sexualki erasotzen aritu dela salatu, eta kritikatu dute ikastetxea uneoro gertatu denaren jakitun izan dela eta estali egin duela. Salatzera ausartu izan diren ikasleak “mehatxatuak eta zigortuak” izan direla azpimarratu dute. “Engainuen bidez ikasleak isilarazten saiatu izan dira”.
Azken adibidea egunotan izan dela adierazi dute oharrean. Ikasle ohiek sare sozialetan bizitakoaren berri eman ondoren, egungo zenbait ikaslek Urretxindorra Ikastolako zuzendaritzari kexa formala egin diotela azaldu dute, irakasle horren sexu abusuen biktima direla azaltzeko. Komunikatuan nabarmendu dutenez, zuzendaritzak gezurra esan zien, esanez duela hiru urte baino gehiagoko testigantzak ez direla baliozkoak, eta irakasle hori “pertsona gisa aldatu egin dela” argudiatuta.
Publiko ez egiteko ere eskatu zieten. “Ikastetxetik kanpo horren berri izan ez zezaten”, komunikatuan azaldu dutenez. Igandean Ikastolen Elkarteak protokoloa indarrean jarri duela esan bazuen ere, komunikatuaren bidez salatu dute ez dutela “ez legea ez protokoloa bete".
Urretxindorra ikastetxearen jarrera “estaltzailea” behin eta berriro errepikatu dela gaineratu dute. Ikasleek irakasle horren aurkako sinadurak biltzeko asmoz pare bat gutun idatzi zituztela esan dute, baina horrekin aurrera jarraituz gero kanporatuko zituzten mehatxua egin zietela adierazi dute. “Gutun bat apurtzera behartu gintuzten”.
Gizona erasotzaile hutsa izatetik haratago, “pederasta” dela azpimarratu dute oharrean, erasoak ez dizkielako emakumeei egin, haurrei baizik, 10 eta 17 urte bitarteko neskei. “Ez da emakumearen aurkako sexu indarkeria kasu bat, haurren aurkako sexu indarkeria kasu bat da”.
Horrek guztiak botere-egitura bat sortzen zuela adierazi dute, eta aldi berean, irakasleen eta ikasleen arteko desberdintasuna eta jazarpena sustatzen zituela. Ikasgelako "giro misoginoaren" ondorioa zen ikaskideek ere abusuak jasotzen zituen haur bera jazartzea, “inork aurre egin ezin zion irakasle baten begiradapean”.
Jakitun diren kasu larriena duela 25 urte gertatu zela azaldu dute mezuan. Irakaslea bere bideo-kamerarekin nesken aldagelan sartu eta haiek aldatzen ari ziren bitartean grabatu zituenean. Ziurtatu dute, zenbait gurasok ikastetxearengana jo zutela, baina ikastolak ez zuela ezer egin.
Horrez gain, irakaslearen izaera sexualeko jarrera eta iruzkinak etengabeak izan direla nabarmendu dute. Irakasgaiarekin zerikusirik ez zuten eta eszena sexualak zituzten filmak klasean jartzea, arropagatiko eta itxurarekiko komentarioak —“azterketa egunera leggings eta kamiseta arrosa horrekin etortzen bazara hamarra jarriko dizut”—, ikasle gogokoenak magalean eserita zituela biak maitemintzen ziren ipuinak asmatzea, behatza bendatuta zeukan neska bati “ea non ibili zaren behatza sartzen” esan zionekoa eta abar.
Oharraren amaieran, Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiek dei egin diete biktima guztiei irakaslearen partetik jasandako gehiegikeriak kontatzeko eta idatz diezaieten eskatu dute.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Bi akusatuek espetxe zigorra berreikusteko eskatu ostean, Felix Taberna presidenteorde lehenak adierazi du ez dagoela zigorra murrizteko baldintza juridikorik: "Zigorrak dauden bezala mantentzeko adinako larritasuna du delituak". Defentsaren abokatuak salatu du bi... [+]
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.