Aurten 40 urte beteko ditu Herri Urratsek eta, “sorpresaz beteta” etorriko da, antolatzaileek ARGIAri azaldu diotenez. “Urratsak zubi” lelopean, maiatzaren 14an egingo da festa Senperen eta aldarrikapenek leku inportantea izango dute, azterketak euskaraz egin ahal izatea kasu. Jaiaren kantua Su Ta Gar taldeak egingo du eta udaberrian aurkeztuko dute.
Ipar Euskal Herriko ikastolentzako diru-iturri garrantzitsua da Herri Urrats. Antolatzaileen hitzetan, kolegioetan kopuruak azkar ari dira hazten: “Azken urteotan Xalbador eta MEEK kolegioak handitu ditugu eta jadanik beteak dira. Egun, Piarres Larzabal Ziburuko kolegioak gainezka egin du eta ezinbestekoa dugu bosgarren kolegioa. Senpereko kolegioak, Zuraidetik Basusarri arteko ikasleak errezibituko ditu; lanak joan den abenduan hasi ziren, eta heldu den irailerako prest izanen da kolegioa lehen 80-85 ikasleak errezibitzeko gisan”.
Aldarrikapen eguna
Diru-iturri bakarrik ez, aldarrikapen eguna ere bada ikastolen jaia, eta Brebeta eta Baxoa azterketak euskaraz egin ahal izateko borroka oso presente izango da aurten. “Bi hilabete gelditzen dira Baxoko berezitasunendako, eta Parisek mutu jarraitzen du. Hezkunde ministeritzak Euskal Herria mespretxatzen segitzen du, Blanquer garaian bezala, Ndiaye garaian berdin. Baina gu ez gaituzte lokarraraziko, gure haurren oinarrizko eskubideen defentsan tinko segituko dugu. Azterketak euskaraz izan daitezen aldarrikatzeko. Euskal Herri osoa aterako da karrikara gure hizkuntzaren defentsan”.
3 urteko ikasleari Beskoitzeko ikastolan bazkaltzeko baimena ukatu dio Herriko Etxeak, eta hori ere salatzeko baliatuko dute jaia. “Dei bat egiten diogu auzapezari, ez dadin itsutu eta berehala konpondu dezan errazki konpontzen ahal den egoera”.
Aurtengo leloa: Urratsak zubi
“Zubiek herri hau batu egiten dute. Zubiek punta bat eta bestea batzen dute, eta Herri Urratsek azken 40 urte hauetan zubi lan handia egin du Iparraldearen eta Hegoaldearen, euskararen eta jendartearen artean, Seaskaren eta jendartearen artean, Ikastolen eta jendartearen artean”, adierazi dute antolatzaileek. Eta ohartarazi dute, etorkizuna segurtatzeko garrantzitsua dela zubiak eraikitzen eta hauen zimenduak indartzen jarraitzea.
Logoa 40. urteurrenari lotutakoa da, eta hasieran aurkezturiko logo honi pixkanaka gauzak gehitzen joango zaizkio. Jaiaren kantua Su Ta Gar taldeak egingo du eta udaberrian aurkeztuko dute.
Herri Urrats ospatu aurretik ere, ekintza ugari antolatu dituzte. Tartean, Hitzetik Urratsera bertso saioa, martxoaren 5ean, Senpereko Larreko gelan. Euskal Herriko txapelketako zortzi finalistak arituko dira. Apirilaren 2an berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 35 urte bete dituztela eta Herri Urratsek 40 egin dituela ospatzeko “zorion besta erraldoi bat izango da” Baionako Lauga aretoan.
Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.
Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]
40 taldeen artetik garaile atera da Muga Zero punk-rock taldea.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak “aukerak ireki” nahi dizkie euskal musikagileei. Urtarrilaren 3an amaituko da izena emateko epea, eta otsailean iragarriko dute irabazlea. Saria maiatzaren 12an Herri Urratsen zuzenean jotzea izango.
"Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari; hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari".
Igande honetan, maiatzak 14, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, Ilargikoop ikasle kooperatibak bere txoko propioa izango du Xiberoa gunean. Elkartenetekin batera egun osorako egitaraua antolatu dute:... [+]
Ba oso inbento ona da Herri Urrats. Ipar Euskal Herriko ikastolek aurrera egiteko eta hori dena, noski, baina baita Hego Euskal Herritik egun-pasa joaten garen askorentzat, katarsi politiko-mentala egiteko ere. Gure kainismoaren aurkako antidoto perfektua. Bat-bateko... [+]
Igande honetan, maiatzak 8, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan, bi urteko etenaldiaren ondoren. Joatekoak bazarete Araba gunean antolatu duten TxikiLinux Txokora gerturatzea gomendatzen dizuegu. Goizeko 9:00etatik aurrera bertan izango... [+]
Pandemiak eragindako bi urteko hutsune behartuaren ostean, Senpereko lakuak Euskal Herriko txoko guztietako pertsonak jasoko ditu igande honetan, 2022ko Herri Urratsen. Itzulera honetan zapatilak lotu eta hainbat ikuskizun eta kontzertuz gozatzeaz gain, Seaskak bosgarren... [+]
Bi urtez ohiko jaialdia egin gabe egon ostean Senpereko aintzirara itzuliko da Ipar Euskal Herriko ikastolen festa. Asteazkenean iragarri dute aldarrikapena eta festa batuko dituen egitaraua.
Maiatzaren 8an egingo da Herri Urrats, bi urteko eteneraen ondoren. Ostiralean aurkeztu dute Itzulera kanta. Zetak taldeak eta Erramun Martikorenak sortua. Kukai dantza taldeak era parte hartu du bideoklipean.