“Urrats horrek erraztu beharko luke espetxe-politika normalizatua aplikatzea motibazio politikoko delituengatik kondenatutako pertsonei”

  • Foro Sozialak "beharrezko urrats" gisa definitu du Espetxe eskumena Jaurlaritzaren eskutara aldatu izana eta "birgizarteratze-plan bat" definitzea eskatu du, "presoei banakako birgizarteratze-ibilbidean (3. gradua eta gizarteratze prozesua) laguntzeko".


2021eko maiatzaren 11n - 09:14
Argazkia: Foro Soziala.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Egungo testuinguruan, transferentzia hau "beharrezko urrats gisa" baloratu du Foro Sozialak: "Lehenengo fasean konpondu gabe zeuden hiru gaiak ziren urruntze politikaren eta lehen graduaren amaiera eta espetxeen transferentzia; eta hauek ixteak aukera emango du, era berean, bigarren faseari heldu ahal izateko eragile desberdinek duten borondate politiko osoa egiaztatzeko, auzi honi behin betiko konponbidea emateko behar den konfiantza-giroa sortuz".

"Birgizarteratze-plan bat definitu behar da"

Foro Sozialak eskatu du "birgizarteratze-plan bat" definitzea, erakunde publikoek gidatuta eta eragileekin adostuta. Plan horrek "presoei banakako birgizarteratze-ibilbidean (3. gradua eta gizarteratze prozesua) laguntzeko" aukera eman beharko liokeela azaldu du.

Zera gehitu du, eskualdaketaz: "Urrats horrek erraztu egin beharko luke espetxe-politika normalizatua aplikatzea motibazio politikoko delituengatik kondenatutako pertsonei, eta oraindik indarrean dauden salbuespenezko neurriekin amaitzea", gehitu du.

Foro Sozial Iraunkorrak adierazi du presta dagoela "diagnostikoak egiten, esperientziak partekatzen, gomendioak egiten eta beharrezkoak diren errazte-lan diskretuak egiten jarraitzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Foro Soziala
Foro Sozial Iraunkorra: bakearen eta bizikidetzaren aldeko urte bizi batzutako sentimenduak

Gazte-gaztetatik sentitu nintzen gure herriaren egoeraz galdezka. Laster sentitu nuen Euskal Herriaren onerako eta haren balio eta nortasunaren alde lan egiteko gogoa.

80ko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran, hainbat kide elkartzen hasi ginen, hiru hilean behin, hain... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
Foro Sozialak bere bidea amaitutzat eman du, gatazkaren konponbidearen alde hamar urte egin ostean

2013an zehaztutako helburu gehienak lortuta, egungo erronkei tresna berriekin erantzuteko ordua dela uste du Foro Sozialak. Oraindik bidea egiten jarraitu beharra gogorarazi du presoen salbuespen neurriak amaitzeko, Estatuaren biktimak aitortzeko edota memoria eraikitzen... [+]


2022-11-07 | ARGIA
Bolaños ministroari azalpenak eskatuko dizkiote EH Bilduk eta EAJk, Barrionuevoren adierazpenengatik

Asteburuan José Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkarian estatu terrorismoa harro babestu izanak hautsak harrotu ditu. EH Bilduk Espainiako Kongresuan bere agerraldia eskatu du, GALen parte hartze zuzena izan zuela aitortu eta estatu... [+]


Navarra Sumak barkamena eskatu die Zabalza, Arregi eta Rodriguezen familiei

Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia egin zuen asteazken honetan Nafarroako Legebiltzarrean, ETAk borroka armatua amaitu zuenetik egundainoko balantzea egiteko, eta aurrera begirako erronkak azpimarratzeko. Testuinguru horretan egin zuen autokritika UPNko parlamentari Iñaki... [+]


2021-03-02 | ARGIA
Kazetaritzak bizikidetzan egin dezakeen ekarpenaz mahai-ingurua egingo du Foro Sozialak

Martxoaren 2an Teresa Todaren galderei erantzungo diete Iñaki Soto, Gorka Landaburu eta Danilo Albin kazetariek.


“Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala” ekimenaren bigarren fasea abiatu du Foro Sozialak

Duela hiru hilabete abiatutako prozesuaren bigarren fasean sartuko direla zehaztu du Foro Sozialak, Donostian egindako prentsaurrekoan.


2021-01-04 | ARGIA
Presoen auzian urrats positiboak baina konponbide integraletik urrun, Foro Sozialaren ustez

Pedro Sánchezen gobernuaren lana baloratu eta aurrera begirako proposamenak egin ditu Foro sozial Iraunkorrak Presoen auzia konpontzeko aurrerapenei, blokeoei eta atzerapausoei buruzko analisia txostenean. Rajoyren garaiko “immobilismoa” amaitu izana... [+]


2020-12-17 | Euskal Irratiak
Teresa Toda, Foro Soziala
“Euskal presoak Euskal herrira ekartzeko oraino ausardia falta somatzen diogu Espainiako Gobernuari”

Aste hauetan, mugimendu bada Espainiako presondegietan. Euskal Preso batzu hurbilduak izan dira, ez badira xuxenki Euskal Herriratuak ere, beren etxetik hurbilago ari dira kondena betetzen, eta kasu batzuetan, baldintza berezietan.


2020-11-25 | Ahotsa.info
Foro Sozialak torturaren biktima guztiei aitortza ematea eskatzen du Zabalzaren hilketaren 35. urteurrenean

Nafarroako alderdi politiko eta instituzioei eskatu die torturaren biktimak aitortzea bigarren mailako biktimak izan ez daitezen.


2020-09-02 | Mikel Eizagirre
Nafarroako euskal presoak Iruñeko kartzelara ekartzeko plan bat eskatu du Foro Sozial Iraunkorrak

Erakundearen bozeramaile den Expe Iriartek Nafarroako Gobernuari plan bat osatzeko eskatu dio, gaur egun Euskal Herritik kanpoko espetxeetan dauden preso nafar guztiak Iruñeko kartzelara eraman ahal izateko.


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Foro sozialak presoak gerturatzeko proposamena luzatu du

COVID-19aren espetxeetako agerraldiak ikusirik, beharrezkotzat jo du euskal presoek pairatzen duten dispertsio politikarekin amaitzea.


2020-05-06 | ARGIA
Foro Sozialak eztabaida politikoan deseskalada eskatu du, “bizikidetza demokratikoa eraikitzeko bidean” aurrera egiteko

Indarkeria-zikloaren ondorioen konponbiderako agendari dagokionez Covid-19 pandemiak sortutako egoera berriaren inguruko hausnarketa egin du Bake prozesua indartzeko Foro Sozialak.


2020-01-02 | ARGIA
Foro Soziala
“Pixkanaka-pixkanaka baldintzak eraikitzen ari dira espetxe-politika garai berrira egokitu ahal izateko”

"Ulertzen dugu elkarbizitzarako ekarpen erabakigarria egiteko unea iritsi dela", adierazi dute ostegunean Foro Sozialeko kideek Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. "Ibilbide honen edukiei buruzko eztabaidari heldu egin behar zaio, lehenbailehen. Horrek aukera... [+]


Irantzu Mendia. Emakumeen memoria kolektiboa ikergai
“Emakumeen aurkako indarkeriak intentzio politiko argia du”

Emakumeak gatazka politiko eta armatuetan duen egitekoaz jardun du hainbat ikerketatan, erbesteetan batez ere, genero perspektiba erabiliz beti. Ikertua du emakumeak, gatazkan ez ezik, gatazka ondoko baketze prozesuan ere jokatzen duen rola. Emakumeen memoria historikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude