Gure Esku haserre Urkullurekin, Kataluniako prozesuari buruzko paperetan egin dizkion aipamenengatik

  • Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.


2020ko uztailaren 30ean - 11:22

Iñigo Urkulluk Kataluniako prozesu subiranistari buruzko paperetan Gure Eskuri buruz egin zituen adierazpenak gaitzetsi ditu gizarte mugimenduak. Gure Eskuren ustetan, lehendakariak eragilearen inguruan erakutsi duen ikuskera "distortsionatua" da, eta bere ekimenak "euskal herritarrok kohesionatu eta ahalduntzera bideratuta" daudela dio. Mugimenduak bere sorreratik "erabakitzeko eskubidearen aldeko defentsa" helburu izan duela dio, eta horrek "demokrazian sakontzea" dakarrela.

Plataforma "elementu tentsionatzailea" dela identifikatu zuen Urkulluk. Horren aurrean, gizartea benetan tenkatzen duena "etorkizuna erabaki nahi duen hizarte bati aukera hori eragoztea" dela argudiatu du Gure Eskuk. Bide batez, "bozkatzera doazen herritarren kontrako biolentzia poliziala edo erreferendum bat posible egin zuten buruzagi politiko eta sozialen kontrako errepresioa" ere gogora ekarri ditu, Kataluniako prozesu politikoko gertakariei erreparatuz.

Erabakitzeko eskubidea posible izateko lanean jarraituko duela azaldu du Gure Eskuk, "kultura demokratikoan sakonduz, eztabaida aberasgarria sustatuz, eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko tresnak aldarrikatuz". Gizarte eragileen, alderdien, erakundeen eta herritarren bidelagun izateko borondatea ere azpimarratu du. Horregatik, prest azaldu da "Eusko Jaurlaritzako lehendakariari aurrez aurre azaltzeko", orain arte bezala.

Lehendakaritzaren agiriak

Berria egunkariak uztailaren 29an argitaratu zuenez, lehendakaritzako barne-komunikazioetan gertutik jarraitu izan dira Kataluniako prozesuko gertakariak, bai eta horiek Euskal Autonomi Erkidegoan izandako oihartzuna ere. 2017ko azaroaren 6ko txosten batean, adibidez, "lehendakariak eta EAJk lideratutako diskurtso alternatiboak ez dira sustraitzen Euskadin" dio sinadurarik gabeko dokumentuak. Eta honela jarraitzen du: "Larunbateko manifestazioak eta Gure Esku Dago-ren igandeko kontsultek ez dute euskal jokalekua aldatzen. Agerian uzten dute ELA sustatzen saiatzen ari den estrategiaren mugak".

Urtebete beranduago, 2018ko urriaren 30ean, Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidentearekin mintzatu zen Gure Eskuren inguruan: "Bere deialdien arrakasta apala bada ere, elementu tentsionatzaile bat izaten jarraitzen du".

Egonkortasuna

Katalunian 2017ko urriaren 27an egin zen independentzia deklarazioaren aurrean, Urkullu marko konstituzionalaren alde azaldu zen irmoki: "Ezingo nuke, koherentziagatik. Ez naizelako aldebakarreko bideen aldekoa; are gutxiago, gizartea zatituz kudeatzen direnen aldekoa". Hala, bizkar eman zion EH Bilduk deklarazioa aitortzeko Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen mozioari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Erabakitzeko eskubidea
Jarrera aldatuta, alderdiak mugitu asmoz dator Gure Esku

Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Erabakitzeko eskubideaz erreferenduma antola dezala eskatu dio Gure Eskuk Eusko Legebiltzarrari

Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]


Eguneraketa berriak daude