Amaitu da legegintzaldia, eta EAJ-PSEk ez dute pausorik eman zaintza eredua aldatzeko. "Zainketen aldeko euskal itun baterantz" izeneko kanpaina indartsu batekin agurtu da lehendakaria, "zainketen erabilera politikoa eta manipulazioa" egiten ari direla salatuta.
Otsailaren 1ean, zaintza zerbitzuetako Erabiltzaileen eta Senideen Elkarteen ordezkaritzak EAEko legebiltzarreko taldeei egindako bisitan, egiaztatu ahal izan genuen itun horretan ez dagoela lehendakariarena ez den alderdi politikorik. Are gehiago, ez zekiten egoitzetako "ratioak hobetu" nahi zituen "egoitzen dekretuaren zirriborroa" nondik dabilen, zeinari Erabiltzaileen eta Senideen Elkarteok, besteak beste, alegazio ugari aurkeztu genizkion, erantzun ez dizkigutenak.
Eredu publiko-komunitarioa, pertsonengan zentratua... kontzeptu garrantzitsuak dira, eta beste kontzeptu batzuekin bateratu behar dira, hala nola doakotasuna, lan-baldintzak, egungo eta etorkizuneko erabiltzaileen eskubideak eta bermeak, kalitatea, parte-hartzea..., sistema sendoa eta herritarrentzat eraikia izan dadin eta ez enpresei etekinak emateko sortua eta itxaropen faltsuak sor ditzakeena.
Zainketen sistema errotik hobetzeko interesa duten erakunde guztiei eskatzen diegu, erakunde politikoei bereziki, nolako zaintza eredua nahi dugun zehaztea eta hauteskunde eztabaidan gai nagusietako bat hori izatea
Gizarte Zerbitzuen Euskal Legearen 44.1 artikuluak Gizarte Zerbitzuen euskal sistema koordinatzeko eginkizuna esleitu zion Eusko Jaurlaritzari, baina ez da bete eta isilpean mantendu dute. Hala moduzko hiru sistema ditugu, bakoitza bere kabuz garatuz doazenak, eta zerbitzu, eskaintza, gabezia, prezio eta proposamen desberdinak dituztenak Lurralde Historiko bakoitzean. Hori bai, hiru sistemek komunean dituzte ahal izan duten guztiaren pribatizazioa, erabiltzaileen eskubideen legezko erregulaziorik eza eta lan-prekaritatea.
Erabiltzaileen eta Senideen Elkarteen parte-hartzea lehentasunezkotzat jotzen da 2006ko Gizarte Zerbitzuen Euskal Legean eta 2008ko Mendekotasunari buruzko Estatuko Legean. Azken agintaldi honetan, behin eta berriz eta baita Arartekoaren bidez ere eskatu arren, Erabiltzaileen eta Senideen Federazioari eskubide hori ukatu zaio Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan, bai eta lurralde-elkarteei ere, tokian tokiko lurralde-kontseiluetan.
Urkulluren gobernuak agur esateko unean proposatu duen Euskal Ituna iruzur hutsa da. Ez du gainerako alderdi politikoak integratzeko bokaziorik, ez euskal gehiengo sindikala, ez erabiltzaileen eta senideen ordezkaritza, ez eta, jakina, Mugimendu Feministak berriki egindako Greba Feministan planteatutako eskaerak ere.
Zainketen euskal sistema errotik hobetzeko interesa duten erakunde guztiei eskatzen diegu, erakunde politikoei bereziki, nolako zaintza-eredua nahi dugun zehaztea eta hauteskunde-eztabaidan gai nagusietako bat hori izatea.
Iraide Urriz Goikoetxea (Babestu Bizkaia), Beatriz Martinez Gayoso (Gipuzkoako Senideak), Txaro Marquinez Idiaquez (Zaintza Araba)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]