Uztailaren 18an, 36ko Espainiako altxamendu faxista goraipatzen zituen eta mugimendu abertzale eta euskaltzaleen aurkako hainbat pintaketa egin zituzten Algortan, Erromon, Erandion eta Leioan. Horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute uztailaren 20an, Erandioko metro geltokiaren ondoko plazan, 20:00etan. "Gora Euskal Herria euskalduna, feminista eta antifaxista" lema zabaldu dute.
Sare sozialetan salatu dituzte Uribe Kostako herritarrek uztailaren 18ren bueltan egin diren pintaketa faxistak:
Bideo hau zabaldu da sare sozialetan eta bertan ikusten da nola hainbat herritarrek pintaketak ezabatu dituzten, ondoren hormak aniztasunaren aldeko mezuekin berriz marraztuz.
Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.
Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.
Larunbaterako 11:00etan jarri dute hitzordua Baionako geltoki aitzinean sindikatuek. Deialdiari juntatu dira beste elkarte, kolektibo zein alderdi zenbait ere, tartean, Cimade edota Alda elkarteak.
Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdia lehen indar atera izanari erantzuteko manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi, oihu eta txistu artean.
Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.
Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.
Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.
“Argi daukagu eraso horrek konnotazio politiko argiak dituela” adierazi du Ezkerraldea Antifaxista taldeak, asteartean gertatutako erasoaren inguruan.
Sare sozialetan eman du jakitera erasotuak, asteazkenean labankada batez bera hiltzen saiatu direla.
NH Iruña Park hotelera bertaratuko da Vox alderdiko burua, eta han elkarretaratzeko deia egin dute, 'Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista' lelopean.
Turin, 1943ko martxoaren 5a. FIAT automobilgintza etxeko Mirafiori fabrikako langileek grebari ekin zioten, “ogia, bakea eta askatasuna” eskatuz.
"Faxismoaren gorpuzte berriaren aurrean gaudela" iritzita, irakurketa partekatua sustatu eta eztabaida piztea dute helburu Bergarako jardunaldiek.