Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari zein Eusko Jaurlaritzari salaketa helaraziko die azter dezaten.
Greenpeace talde ekologistak salaketa jarri du Auzitegi Nazionalean bai Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta bai Eusko Jaurlaritzaren kontra, Kostaldeko Legea urratzeagatik Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzearen harira. Bizkaiko Muruetako paduren babes eremua –museo berria eraikitzeko aukeratutako kokapenetako bat– 100 metrotik 20ra murriztea salatu eta “ilegaltzat” jo dute, ez baitu betetzen Kostaldeko Legeak xedatutakoa. Gisa berean Europar Legedia urratuko lukeela adierazi du Greenpeacek, Urdaibaiko padura Red Natura 2000aren baitan kokatzen den “babes bereziko” zonaldea delako, EAEko bakarra. “Kostaldeko Legeak itsasoaren eta lurraren arteko jabari publikoa babesteko eta berreskuratzeko eskatzen du, baina, kasu honetan, Ministerioak justu kontrakoa egiten du”.
Proiektuak 61.000 kilometro koadroko azalera hartuko luke, eta bi egoitza berri izango lituzke; bata Gernikan Dalia fabrika izan zenean eta bestea Muruetako ontzioletan, udalerriko paduretan. Leku biak “babes bereziko” zonaldetik igaroko litzatekeen bide baten bidez lotuta egongo lirateke. Autoritateek diotenez, udaran 140.000 pertsonak bisitatuko lukete museoa, eta Greenpeacek ohartarazi duenez, “pertsonen zirkulazioarekiko oso zonalde sentikorra da eta inguruari eragingo liokeen kaltea konponezina da”. Guggenheim berria finkatuko den zonaldea urpetzeko arriskua duela gehitu du antolakundeak, Klima-aldaketari buruzko Gobernu arteko Adituen taldeak esandakoaren arabera. “Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoa saihesteko proiektua zatika aurkeztu izana” egotzi dio erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiari.
Lorea Flores Greenpeacek Hego Euskal Herrian duen bozeramaileak adierazi du, proiektu hau "berehala gelditzea" eskatzen dutela: "Tokiko biztanleek Urdaibaiko ingurune natural zoragarriarekin bat datorren garapen-estrategia bat behar dute. Guztiontzako kultura bat nahi dugu, baina natura suntsitzen ez duena. Ezin da interes pribatuei erantzuten dieten eta aurrekontu publikoarekin ordainduta dauden proiektuen alde egin, herritarren parte-hartzerik ez dutenak eta haien kalterako direnak, kasu honetan bezala”. Ohartarazi duenez, turistei harrera egiteko "gaitasuna gainditu" duen eskualde batera museoak turista gehiago erakarriko ditu.
Maria Ubarretxenak, Jaurlaritzako bozeramaileak, “gobernu-programan dagoen egitasmo bat" dela esan zuen astearteko prentsaurrekoan kazetari batek egin zion galderari erantzunda. “Ez da bakarrik museo bat, askoz gehiago da; bailara baten bizi berritasunari buruz dagoen proiektu bat da. Esan bezala entzute aktiboa jarriko dugu martxan eta prozesu bat egongo da. Beti esaten dugun bezala, etorkizunerako eta herri honentzako epe luzerako proiektuen gainean kolaborazioa, akordioa eta elkarrizketaren bidea izango da gurea", gehitu zuen.
Aurreko larunbatean milaka lagunek manifestazio zaratatsua egin zuten Gernikan “proiektua bideragarri bihurtzeko egiten ari diren urrats administratibo eta ekonomikoak gelditzeko” "Guggenheim Urdaibai Stop Busturialdearen etorkizunaren defentsan" lelopean. Agintari politikoak kritikatu zituzten diru publikoa “gutxi batzuen probetxurako” erabiltzeagatik, baita “ingurumena suntsitzeko” baliatzeagatik ere.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
“Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]
Seo/BirdLife GKEak eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bultzatzen dute ekimena, eta sinadura kopuruak Bilboko museoak urtero dituen bisitarien zenbatekoari erreferentzia egiten dio. Zehaztu dute “inpaktu kritiko eta itzulezinak” eragingo lituzkeela Urdaibiako... [+]
Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.
Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.
Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]
Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.
Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du proiektua geldituko dutela 2024 eta 2025ean. Bilboko Guggenheim museoko patronatuak proiektuaren “bideragarritasuna” aztertu nahi du. Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren esanetan, etena ez da "onargarria"... [+]