Ura burtsan sarturik, bakar batzuek aberastasun iturri dauzkate besteontzat nekezia diren idorte garaiak

  • Uda honetan azkar sentitu genuen ate-joka ditugula klima larrialdia eta bere baitan dauzkan idorteak. Inoiz baino gorriagoak genituen gure bazter berdeak eta sufritu zuten landare zein kabalak –eta horien ondoan diren laborariek–. Eskasiari aurre egiteko, uraren finantziazioa daukate soluziotzat hainbatek, diotenez erabilpen neurtua eta zentzuduna behartuko duelako. Uste baino garatuagoa da logika hori eta 1970eko hamarkadaz geroztik emandako aldaketei begira jarri gara. Tartean, 2020ko abenduaren 7an ura Wall Streeten sartu izanari.


2022ko abenduaren 27an - 19:35

Iazko apirilean ondokoa zioen Nicolas Mesly agroekonomialariak, Le Devoir egunkari quebectarrean: “Ikusteke dago zein heinetaraino eraginen duten finantza arloko eragileek –eta beraz, espekulazioak– [uraren prezioan]. Ezezagun handia dugu hori eta urte bat ala bi itxoin beharko dugu erantzuna argitzeko”. Urte bat lehenago, 2020ko abenduaren 7an, ura Chicagoko eta Nasdaq izeneko burtsetan sartu zuten eta ia bi urte pasa direla, erantzuna badugu: espekulatzeko ondasun oparoa bihurtu da ura. Ondoko bilakaera dugu horren erakusle: 2020an 496 dolar balio zuen akre-oinak –1,2 milioi litrok–, 2021ean 728 dolar eta aurtengo udan 1.144 dolar. Hori horrela, “urre beltzaren” –petrolioa– gainbehera hortxetan dugula, badirudi “urre urdina” ari zaiola lekua hartzen.

Honek esplikazioa dauka: “Zeozer burtsara sartuz gero, berezko balioak ez du gehiago esanahirik, bere balio monetarioak du inporta, hots, zenbat etekin ondorioztatu dezakeen”. Uda honetan gogorki sentitu izan dugun idorteak azaltzen du prezioen igoera, hain zuzen, zeozer bakana bihurtuz gero bere balioa emendatzen delako merkatuan.

Ondokoa dio Claude Vaillancourt ekonomialariak L’eau, ressource vitale ou gain de capital? (“Ura, ezinbesteko baliabide ala kapitala metatzeko bide?”) artikuluan: “Ura eskastuz doalako daukate interesa espekulatzaileek. Arraro kontsideratu dezakegu hori, berez planetak ur kantitate bera duelako beti, baina kutsadurak, berotze klimatikoak eta emendatuz doan eskaerak dakarte gutxitzea. Hori batez ere idortea pairatzen duen eta Ipar Ameriketako labore hornitzaile nagusia den Kalifornian”. Gehitu horri munduko biztanleriaren bilakaera: 2050. urtean 10 bilioi izanen gara eta NBEren arabera, hemendik hiru urtera bi herenek dute "estres hidraulikoa" pairatuko (eskaera ur erreserbak baino handiagoa izatea). Aitzin-gustu bat ukan dugu uda honetan, ur eskasiak dakarrena irudikatzeko aukera jasoz...

2020an 496 dolar balio zuen akre-oinak
–1,2 milioi litro urek–, 2021ean 728 dolar eta aurtengo udan
1.144 dolar

Uraren gaineko indizean oinarrituriko futures contract edo gerorako hitzarmenak sartu zituzten, beraz, Wall Streeten. 2020an ginen, Kalifornian idorte eta sute ikaragarriak jasan zituzten urtean, eta bertako 1,7 milioi hektarea oihan eraman zituen suak. Nozio  finantzario hori ahal bezain sinpleki esplikatzeko... indize honek ez dio uraren prezioari begiratzen, baizik eta prezioak ukan dezakeen bilakaeraren gainean dabiltza espekulatzen. Hots, hitzarmenak salerosten dituztenek ez dute ordainez uraren banaketa fisikoa lortuko, prezioen bilakaera –emendioak edo beherapenak– pariatzen dabiltza, horri esker dirua irabazteko asmoz. Espekulazioan gaude bete-betean: urik ez dute nahi, sosa dute desio, eta berdin zaie beraien jarduerek beste milioika herritarrei egarria eragin behar badiete. Ofizialki eta oinarrian, uraren prezioa finkatzeko bideak dira hitzarmenak –eta beraz nekazari, udal zein enpresentzat segurtasuna bermatzeko–, aurretik finkaturiko prezioan ez dutelako eragiten ahal gerora etorriko diren gertaera aurreikusi gabeek.

Baina espekulatzea helburutzat daukaten inbestitzaileen ukaldiek prezioen bilakaera jasanezina eragin dezakete: “Ez gara ausartuko imajinatzen zer eragingo lukeen izu-mugimendu edo burtsa-euforia batek ura bezalako bizi-baliabide batean; haren prezioak ustekabean erreakziona lezake, hil edo biziko ondasuna dela kontuan hartu gabe, eta izan ditzakeen ondorioei arretarik bideratu gabe", irakur dezakegu Antoine Costaren H20 fait son entrée en bourse (H2O burtsan daukagu") artikuluan. Merkatu errealean baino dirutza askoz gehiago trukatzen da burtsan, merkatu errealeko errealitatea "lanbro espekulatzaileak" estaltzeraino –Nicolas Bouleau-k Le mensonge de la finance ("Finantzaren gezurra") liburuan plazaraturiko nozioa dugu hau– eta bideraturiko prezioak errealitateari egokiturikoak ez izateraino.

Ura burtsatik ateratzeko asmoz, Futur of Watter Act testua proposatu zuen aurtengo martxoan Elizabeth Warren senatariak AEBetako Senatuan. Dioenez, uraren gainean espekulatzeak ekarriko luke Kaliforniako etxalde txikien desagerpena, eta hori bakar batzuen mesedetan –tendentzia jadanik horrelakoa dute estatu horretan: 2017-2018 urteetan mila etxalde dira desagertu–.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan, konbentzitzeko lan ideologiko handia eginik, lortu zuten 1992an NBEk ura “ondasun ekonomiko” izendatzea
Pribatizazioa, duela 30 urte hasitako prozesu kaltegarria

Uraren finantziazioarekin giza eskubideak zalantzan jarriak dira, tartean, Nazio Batuen Erakundeak 2010eko uztailaren 28an aitorturikoa: ur edangarria eta eskuragarria guztiontzat. Hamar urte berantago, ura burtsara sartu berritan, kezkati agertu da NBEn uraren eskubidearen arduradun Pedro Arrojo-Agudo: "Berez, ura guztiona da eta ondasun publikoa da. Lotura estua du bizitza guztiekin eta bizirauteko bitarteko guztiekin; osasun publikorako funtsezko elementua da. (...) Oso kezkatuta nago orain ura tratatzen delako urrea, petrolioa eta beste lehengai batzuk bezala, Wall Streeteko merkatuan negoziatuz".

Baina "eskubide eskuragarri" izandakoa "merkantzia" daukate bakar –baina boteretsu– batzuek: "Ez da ura bizia delako, ez duela preziorik. Uraren gaineko iraultza finantzarioaren aroan sartuak gara", dio Willen Buiter Citigroup-en egondako ekonomilariak; "urak, zerutik erortzen denez kitorik egon beharko lukeela diotenei erantzuten diet diamanteak ere zerutik erortzen diren arren, ez direla kitorik", dio berriz Deane Dray RBC Capital Markets-eko zuzendariak. Adierazpen horiek Main basse sur l´eau dokumental mamitsuan entzungai ditugu.

2020an ura burtsara sartu izana aurrekari esanguratsua izan arren, uraren gaineko espekulazioa ez da gauza berria. Erresuma Batuak eta Australiako kasuak aipatzen dira dokumentalean. 1989ko azaroaren 28an pribatizatu zuen ura Margaret Tatcher lehen ministro ohiak, ura jasotzeko bermea iraganeko kontu bihurtuz.

Australian, kuota sistema planteatu zuten 1980ko hamarkadan, bakoitzari –udalei, baserriei eta industriako eragileei– ur-eskubideak banatuz, beharren arabera, baita erreserben eta aurreikuspen meteologikoen arabera ere. Watter Act erabakiarekin, ur-eskubideak salerosteko merkatua abiatu zuten 2007an, espekulaziorako atea irekiz. Merkatu horretan handiek bakarrik biziraun dezakete. Eguraldia alde baldin badute –ulertu euriteak baldin badira– biziraun dezakete laborariek, baina azken urteetako idorteen testuinguruan, ezin dezakete espekulatzaileek finkaturiko prezio altuei eutsi. Finantza mundukoak aberasten dabiltzan bitartean, Australiako, Kaliforniako eta Erresuma-Batuko etxaldeak desagertuz doaz, belaunaldiz belaunaldi pasatako lan tresna saltzera behartuz ehunka laborari.

“Ura zerutik erortzen denez kitorik egon beharko lukeela diotenei erantzuten diet diamanteak ere zerutik erortzen
diren arren,
ez direla kitorik”
Deane Dray

Txileko errealitatea ez du jorratzen dokumentalak, baina han ere pribatizatua dute ura, Augusto Pinocheten diktaduraz geroztik, eta hor ere nabarmen gelditzen ari da txiroenentzat ez dela eskuragarri eta aberatsak aberasteko ondasun dutela ura –jarduera estraktibistak eta monokultura industrialek dute ur gehiena jasotzen, 350.000 txiletar ur eskasian direlarik, Greenpeacen arabera–.

1970eko hamarkadan jada zebiltzan batzuk uraren merkantilizazioa amesten, baina biztanleria eta mentalitateak ez zirenez prest, igurikatu behar izan zutela azaltzen dute dokumentalean. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan konbentzitzeko "lan ideologiko" handia egin zuten, eta lortu zuten 1992ko NBEren ura eta ingurumenari buruzko nazioarteko konferentzian ura "ondasun ekonomiko" izendatzen. 2000. urtean kokatzen du uraren finantziazioaren hastapena Riccardo Petrella ekonomialari eta ur eskubidearen defendatzaile ezagunak –berak idatzitakoa da 1997ko Uraren Manifestua–: Water Fund urean berezituriko lehen inbertsio-funtsaren sortze urtea, uraren sektoreko enpresetan kapitala inbertitzeko bidea ireki zuena. Geroztik biderkatu egin dira, eta gaur egun uraren banaketa eta garbitzearen zati nagusi bat enpresa pribatuen esku da herri anitzetan.

Uraren finantziazioa garatuz doa, errepikatuz doazen idorte garaien gisara eta ez da kasualitatea. Uraren kudeaketa merkatuaren esku uztean daukate soluzioa. Soluzio arriskutsua: lehorteari so egin eta aberasteko aukera ikusten dutelako burtsako errabiatuek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


Eguneraketa berriak daude