UPNren kongresua epaile: norabide aldaketa edo jarraikortasuna?


2024ko apirilaren 12an - 08:44

UPNk edo Nafar Herriaren Batzea alderdi erregionalistaren kide batek proposatu duen moduan, urte asko daramatza boteretik urrun. Eta ez hori bakarrik: ezerezean dago murgildurik, PP eta Vox, ezin ahaztu 6F elkarteko kideak, bidelagun dituela. Boteretik at eta ezerezean, hori marka.

Barcina izan zen UPNren edo Elkarrekin Nafarroaren Herrikoraren beste militante batek formulatu duen bezala, Foru Komunitateko azken presidentea. Azkenaldian lehorteak gurean izan ditugun arren, euria egin du geroztik. Esparza jaunak hartu zuen lekukoa, alderdian; gobernuaren lidergoa ez baitu lortu, eta spoiler, ez du lortuko.

Agian, UPNren azken hamar urteek lau lerro baino gehiago merezi zuten, akaso, ziurrenik. Baina, apirilaren 28an egingo duten kongresuan jarriko dugu arreta. Berriako Ekhi Erremundegiri irakurri nion largabistaren kontzeptua, eta UPNren, edo Navarrako Herriarentzat Elkarrekin alderdiaren, beste bazkide batek egindako proposamena aipatzearren, etorkizunari so, largabista erabiliko dugu tresna gisa.

Esparzak ez du presidentetza lortu, eta ez da gertu egon ere. Hori dela eta, hiru legegintzaldiren ostean, berriz hautagai gisa ez aurkezteko erabakia hartu du; dena den, ez du politika de facto utziko, Chiviteren gobernuari buru-belarri oposizioa eginen baitio. Bitartean, Chivitek pozarren hartu du berri hori.

Kontra ditu bi faktore, nagusiki; lehenik, ez du akordioak lortzeko gaitasunik. Bigarrenik, boteretik urrun egoteak higadura politikoa dakar, eta boto-emaile kopuru handiak beste alderdi batzuen alde egin du, PP edo Vox, kasu

Esparzak alderdiaren gidaritza utziko duela eta, UPNren etorkizuna gidatuko duten bi aktoreak aipatu behar dira. Ibarrola eta Toquero, Iruñeko alkate ohia eta Tuterako alkatea, hurrenez hurren. Hasiera batean, Toquerok Ibarrolaren eskaintzari entzungorrarena egin zion, lidergoa bere gain hartuko zuelakoan. Dena den, behar diren babesak lortu ezinik, Toquerok eskaintza onartu zuen. Gauzak horrela, Ibarrolak eta Toquerok hautagaitza bateratua aurkeztu zuten UPNren buru izateko, lehia edota barne arrakalak saihesteko. Ibarrola presidentegai izanen da, Toquero, horrenbestez, presidenteorde izateko hautagai.

Akordio horrek, aldiz, ezkutuak azaldu ditu alderdiko kideen artean. Hautagaitza bateratuak kongresuan bozketa ez egitea zekarren, hautagaitza horren kontra zegoenak ezingo zukeela erakutsi. Aldiz, zuzendaritzak zuzenketa egin du: nahiz eta hautagaitza bakarra izan, bozketa eginen dute, kontra dagoenak azaleratzeko aukera izan dezan. Sortu den haserreari aurre egiteko maniobra. UPNk kide nahikotxo galdu zituen Sayas-Adanero bikoteak sortu zuten barne krisiaren ondorioz; honek ez ote duen kide galera gehiago ekarriko, batasunetik zatiketara. UPNk horixe besterik ez zuen behar.

Atzera begira, UPNk hainbat bide jorratu ditu Nafarroako Jauregiko bulego gorena berreskuratzeko: Navarra Suma koalizioaren sorrera edo Lan Erreformaren babesa (Casero jaunak Sayas-Adanero bikoteari jokaldia zapuztu zien, nahigabe izanda ere), besteak beste. Gauzak horrela, kongresuak berebiziko garrantzia du alderdi erregionalistaren etorkizunean: estrategia politikoa finkatu beharko dute, zer, norekin eta zertarako galderei erantzunez.

UPNk bere alde faktore garrantzitsu bat du: oraindik ere, bozka gehien lortzen dituen alderdia da. Hau da, masa sozial sendo batek babesten du, baina garai bateko alderdi hegemonikoa izatetik urrun dago egun. Kontra ditu bi faktore, nagusiki; lehenik eta behin, ez du akordioak lortzeko gaitasunik. Bigarrenik, boteretik urrun egoteak higadura politikoa dakar, eta boto-emaile kopuru handiak beste alderdi batzuen alde egin du, PP edo Vox, kasu.

Diagnostikoa eginda, aldaketak etorri beharko lirateke. Zintzotasunez, eta alderdiaren gidariak Ibarrola eta Toquero izango badira, ez da aldaketa handirik espero. Akaso, moduak are gehiago okertuko dira. Norabide horretan, irrist. Eta ez dute estropezu egiteko aukerarik, galde diezaietela Unidad Alavesako kideei.

Aritz Santamaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude