Yolanda Barcina izango da UPNko presidentea datozen lau urteetan ere. Asteburuan egindako Kongresuan 871 boto (%51,78) lortu zituen Nafarroako presidenteak, eta 795 Alberto Catalanek. Bi hautagaien arteko alde txikiak agerian jarri du alderdiak bizi duen zatiketa.
Alderdiko presidenteorde Juan Antonio Sola izendatu dute, eta idazkari nagusi Oscar Arizcuren. Zuzendaritzako eta batzorde politikoko kideak ere hautatu ditu UPNk. "Karguen banaketak sanzismoaren azken arrastoak ezabatu ditu", dio Ibai Fernandez kazetariak Diario de Noticias egunkarian. "Halaber, Catalanen kolaboratzaileak ostrazismora eraman ditu eta zuzendaritza organoetan Barcina oposiziorik gabe utzi du".
Mafarroako presidenteari garaipena garesti atera zaiola adierazi du Fernandezek. "Kanpaina gogorra eraman du aurrera, zauri gehiegi eragin duten neurriz kanpoko adierazpenekin zipriztinduta. Haren taldeak baliabide ugari erabili du: presioak, telefono deiak eta adierazpen polemikoak. Oposizioa aurkeztera ausartu ez den zentsura mozioa sustatu izanaz akusatu dute Catalan".
Catalanek ez omen du asmatu diskurtso horri erantzuna ematen: "Ez du lortu PSNrekin akordio batera heltzeko gai ez den presidentea berriro aukeratzeak dituen arriskuez ohartaraztea. Eta PSN da epe ertain eta luzera begira UPNk boterean iraunaraztea lor dezakeen alderdi bakarra".
Zentzu horretan, Barcinak esan du PSNrekin akordioetara iristen saiatuko dela: "Guztion interesean oinarritutako akordioak izango dira, eta ez inolako edukierarik ez duten konponketak". Kongresutik alderdia indarturik atera dela dio, eta beharrezko bultzada jaso duela bere "trantsizioa" egiteko. Galtzaile bakarrak "abertzaleak" izan direla gaineratu du.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Jaietako lehenengo egunean txosnen debekuaren aurkako manifestaldia egin zuten milaka lagunek Lizarran, eta bertako askok ‘Bajadica del Puy’ kalejiran jarraitu zuten protesta. Udaltzaingoak egotzi die "desordena publikoak" eragitea.
2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]
Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]
UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.
Cristina Ibarrolak iragarri du UPNko lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela datorren apirilaren 28an alderdiak egingo duen kongresuan. Alderdiaren Erriberako lerroetan iragarpena ez bide da ongi hartu.
Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.
UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.
UPNko presidente Javier Esparzak adierazpen gordinak egin ditu Joseba Asiron (EH Bildu) Iruñeko alkate bihurtzeko zentsura mozioaren albistea jakin bezain pronto.
Iruñeko Gurutze plazako lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuan herritarrei kontsulta egingo diela iragarri du Cristina Ibarrola alkateak. Obraren aurka ari den herri plataformaren iritziz, Ibarrolaren noraezaren beste adierazle bat da.
UPNko presidente Javier Esparzak, hiru aldiz saiatu ostean, iragarri du ez dela aurkeztuko lehendakarigai izateko Nafarroako hurrengo foru hauteskundeetan.
Babes politikorik ez duelako, eta bizilagunen desadostasuna onartu ondoren, Iruñeko alkateak aparkalekuaren proiektua bertan behera utzi du "behin behinean". Ibarrolak proiektuaren aurkako protesten atzean EH Bildu dagoela adierazi du.