“UPNk Lizarrako txosnak debekatu nahi ditu”

  • Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".


2024ko uztailaren 30an - 13:45
Azken eguneraketa: 10:50
Lizarrako txosten debekuaren aurkako manifestazioa. Argazkia: Gedar
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lizarrako festetako txosnak duela 28 urtetik autobus geltoki aurreko aparkalekuan paratu izan dituzte. Aurten, baina, UPNren udal aginte taldeak lekualdatzeko agindu du, Ega ibaiaren ondoko Los Llanos parkera. Hori gutxi balitz, La Bota peñari debekatu egin dio urtero egiten zuen bezala Foruen plazan txosna muntatzea.  

"Festak antolatzen hasteko bi aste falta zirenean jaso genuen udalaren mezua, esanez txosnen kokapena aldatu nahi zutela, 28 urtez izan dugun espazio honetatik mugitu eta ibai ertzera, parke ilun batera eramateko, herritik eta jai girotik urrun", azaldu du Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan txosnen eledun Eider Castañedak. "Proposatu duten espazioak eskaintzen dituen baldintzak genituenak baino okerragoak dira, txosnen egoera nabarmenki okertuko lukeen espazio bat da", gaineratu du.

Castañedaren aburuz, lekualdaketa honen gibelean "txosnak bideraezin bihurtzeko erabaki politiko bat dago". Haren irudikoz, "zeharka, UPNren alkateak bilatzen duena da txosnak debekatzea". Salatu duenez, "jarrera hori ez da jaietara mugatzen, UPNk eta PSNk urte osoa baitaramate herri mugimendua itotzen eta euskararekin zerikusia duen jarduera oro zapuztu nahian".

Hartara, udalak jarrera aldatzen ez badu, aurten ez da txosnarik izanen Lizarrako festetan. Txosnen bultzatzaileek mobilizazioak iragarri dituzte: "Joan den larunbatean udaletxe aurreko plazan elkarretaratzea egin genuen udalaren jarrera salatzeko, eta 400 pertsona inguru bertaratu ziren. Festak ostiralean, abuztuaren bian, hasiko dira, eta egun horretan ere manifestazioa egingo dugu".

"Haien ideologiarekin bat ez datorren oro atzera bota nahi dute"

UPNk ez du gehiengo osorik Lizarrako Udalbatzan. PSNren sustenguarekin agintzen du. Gaur goizean egindako osoko bilkuran, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroa alderdiek elkarlanean bi mozio aurkeztu dituzte, udalak txosnekiko eta La Bota peñarekiko jarrera alda dezan, baina biak atzera bota ditu UPNk, PSNren laguntzarekin. 

EH Bilduren Lizarrako zinegotzi Mikel Kolomok Euskalerria Irratian azaldu duenez, "erabakiak aldebakartasunez eta modu antidemokratikoan hartzen dituzte, eztabaidari bizkarra emanda". 

Kolomok salatu duenez, "jaietan zapuztu nahi dituzte haien ingurukoak ez diren jarduera publiko zein popular guztiak, haien ideologiarekin lotuta ez daudenak bertan behera utzi nahi dituzte, estrategia baten parte bat da hau guztia".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


2024-07-18 | Gedar
Txosnen debekuaren aurka mobilizatuko dira Lizarran

Autobus-geltokiko parkingean txosnak jartzea debekatu du Lizarrako Udalak. San Benitora lekualdatu nahi ditu, baina Festagirok uko egin dio inposaketa horri. Emakumeentzat leku arriskutsua dela, udalak herriko eragileak jaietako dinamika sozialetik urrundu eta isolatu nahi... [+]


Gasteizko txosnagunea arriskuan dagoela salatu dute, Aldundiak TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituelako

Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


2024-07-05 | Ahotsa.info
Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa Sanferminetan

Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]


Espainiako Poliziaren presio eta mehatxuak salatu ditu Iruñeko Sanduzelai Peñak

2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


Aurreskua, bertsoak eta musika emanaldiak German Rodrigezen omenez

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]


Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


2024-06-28 | Gedar
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.


2024-06-28 | Uriola.eus
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera iragarri dituzte: Itziar Ituño eta Nagore Ugarte

2024ko Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria nortzuk izango diren iragarri du, gaur arrastian, Bilboko Jai Batzorde mistoak. Nagore Ugarte eta Itziar Ituño izango dira, hurrenez hurren, aurtengo Txupinera eta Pregoilaria.


Eguneraketa berriak daude