UPNk “baldintza ideologikoak” ezarri zituen ETBren seinale digitala Nafarroan jasotzeko

  • Miguel Sanz eta Patxi Lopezen gobernuek bilera egin zuten Gasteizen 2009ko ekainean eta haren aktak adierazten du UPNk aldaketa ideologikoak eskatu zituela ETB Nafarroan ikusi ahal izateko.


2016ko uztailaren 05an - 10:42
EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko hitzarmena sinatu zuten 2009ko uztailaren 3an Miguel Sanz eta Patxi Lopez lehendakariek. (Arg.: Diario de Noticias).

Eguraldiaren mapa izan da UPNk erabili ohi duen argudio sinbolikoa ETB Nafarroan ikustea eragozteko. Horretaz baliatu da urteetan esateko EITBk ez zuela Nafarroako errealitate instituzionala errespetatzen. Argudio hori bera izan zen bileraren ardatza. Lopezen aholkulari eta komunikazio arduradun Andoni Unzalu eta UPNren Gobernuko komunikazio arduradun Joaquín Ortigosa bildu ziren Gasteizen hitzarmena jorratzeko.

Maparen aldaketa eskatzeaz gain, bilera hartan Ortigosak informatiboetako kolaboratzaileak aldatzea proposatu zuen eta Diario de Navarrako bi kazetariren izenak ere iradoki zituen. ETBk Nafarroarako egiten duen Navarra Directo saioa kentzea ere aipatu zuen, “nazionalismoaren alde nabarmen egiten zuelako”. Adibide gisa jarri zion aurreko hauteskundeetan Uxue Barkos eta Patxi Zabaletaren alde egin zutela. PSE-EEko ordezkariak erantzun ei zion EITBko arduradun berriek informatiboak “profesionalizatu” behar zituztela. Ortigosak erantzun zion ez zuela ezagutzen Espainian gobernuzalea ez zen telebista publikorik.

Tarteko eskaintza gisa, Eusko Jaurlaritzak “ETB2ko ordu bat” eskaini zion Nafarroako Gobernuari, “hark nahi zuen programa egin zezan ordutegi on batean”. Erakargarria egin zitzaion Ortigosari, baina arriskutsua ere bai, “ETBren zati txiki bat onartzean, Euskadiren zati txiki baten gisa agertu gaitezkeelako”. Beste arazo bat ere azpimarratu zuen: “Legebiltzarrak saioak fiskalizatu nahiko lituzke nabarrista eta elebakar izan ez daitezen”. “Kolaboratzaileen mapa ere aldatzea” eskatu zuen Ortigosak “eztabaidetan nabarrismoa ez dagoelako ordezkatua”. Unzaluk ongi hartu zuen proposamena eta “HBrekin harremanak zituztenak” kentzeko borondatea agertu zuen.

Diario de Noticias egunkarian Ibai Fernandez kazetariak sinatutako albistean ematen da bileraren berri. Eduki hauetako gehienak, dena den, ez ziren hilabete beranduago sinatutako hitzarmenean jaso. Hitzarmena ez zen inoiz indarrean sartu, egunkariaren esanetan “desadostasun ekonomikoengatik” eta “borondate politiko ezagatik”, eta EITBk seinale analogikoarekin jarraitu behar izan zuen Nafarroan.

Uxue Barkosen Gobernuak bideratu zuen azkenean seinale digitala jaso ahal izatea, baina, UPNk jarritako salaketaren ondorioz, iragan maiatzean Industria Ministerioak seinale digitala bertan behera uzteko agindu zion EITBri. Uztailerako telebista-irrati zerbitzuei buruzko hitzarmen berria iragarri dute Nafarroako Gobernuak eta EITBk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
Euskara lehenestea eskatu diote Jaurlaritzari eta EITBri Gasteizko kaleetan

Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.


2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
“Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin”

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-18 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
“Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut”

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


2023-09-29 | ARGIA
EITB mediako langileek Pablo Gonzálezen egoera larria salatu dute

EITB Mediako langileek ostegunean Pablo González kazetariak bizi duen egoerari ikusgarritasuna eman nahi izan diote, "euskal gizarteak ez dezan ahaztu sufritzen ari den bidegabekeria larria", ELAk zabaldu duenez.


EITBko irratietan greba deitu dute, “inposizioen” aurka eta lan baldintzak hobetzearen alde

Irailaren 14an eta 26an eta urriaren 19an iragarri dituzte protesta egunak. Salatu dute hamahiru urtean ez dietela hitzarmena berritu eta zuzendaritzak ez duela negoziaketa markoa errespetatu.


2023-09-11 | ARGIA
Aldatu gidoia! ekimenak euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabala bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Aldatu gidoia euskararen alde! ekimenean 31 eragile batu dira, eta kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak EITBn euskara eta euskarazko telebista eta irratiak bigarren mailan utzi izana. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak, EITBz gain, bestelako euskarri guztietan egoteko lan egin... [+]


Ertzaintzako Esan sindikatuak Xabier Lapitz kazetaria kanporatzea eskatu dio EITBri

Ertzaintzako bigarren sindikatuak gogor ekin dio Xabier Lapitz kazetariaren aurka, bere aburuz hark En Jake saioa eta bere Twitter kontua erabiltzen dituelako Ertzaintza eta ertzainak iraindu, eta haien aurka mespretxuz aritzeko.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


2023-05-31 | Reyes Ilintxeta
Iker Bengotxea. Bikoizketaren aldarrikatzailea
“Euskararen normalizazioan, bikoizketak entzumena lantzeko onura handiak ekartzen ditu”

Euskarazko bikoizketa kinka larrian dago. Egunean hamalau ordu ematen dituzte gazteek, batez beste, pantailen aurrean. ETBk bikoizketa baztertu du azken bi hamarkadetan eta streaming plataformetako euskarazko eskaintza ez da %0,1era iristen. Iker Bengoetxeak ahotsa eman die... [+]


ETBk nazioarteko filmak eta serieak euskaraz emateari “betoa” jarria diola salatu dute

EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.


Eguneraketa berriak daude