“UPN oposizioa egiteko aurkitzen ari den bide bakarra zarata sortzea da”

  • Ikurrina, haur eskolak, ikasle greba... Askotarikoak izan dira Joseba Asiron alkateak Juan Kruz Lakasta kazetariaren gidaritzapean Euskalerria Irratian landuriko gaiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 18an - 18:19

 

Ikasle greba. Istiluak izan ziren atzo Alde Zaharreko kaleetan, eta alkateak katramilatutako giro horri eutsi dio. "Anitza" da egin duen hausnarra, haren hitzetan: "Ez dut ulertzen nola egon daitekeen momentu honetan udaletxearen kontra hasi daitekeen pertsonarik". Irmo hitz egin du, ahoan bilorik gabe.

Alkatetzara heldu zenetik, Udaletxeko ateak "irekita" egon direla ziurtatu du, bai eta "fisikoki irekita ere". Esaldi bakarrean laburbildu du: "Ateak irekita daude eta batez ere bihotza". Hala, herri eragileei harrera egin dietela ekarri du gogora, eta atzo "pena handiz" itxi zituztela lehen aldiz.

Nolanahi ere, ez ditu liskarrak nabarmendu nahi izan, "gertakari isolatuak" baitira. "Udaletxearen kontra jaurti zen botila bakoitza joan zen mobilizazioaren espirituaren aurka".

Ikurrina: denon ikurra?

Udaletxeetan ikurrina jartzea. Horra bigarren gaia. "Ni ez nago inposizioaren alde, ezta ikurrina inposatzearen alde ere", adierazi du. Haatik, testuingurua aztertu behar delakoan dago. "Hemen dagoena da lege marko bat guztiz injustua, diseinatu zena bakar bakarrik ikurrina pertsegitzeko".

Hori dela kausa, ikurrina jarri edo ez tokian tokian aztertu behar dela dio. "Udal batzuetan erabakitzen bada gehiengo batek nahi duela, jarriko da, eta beste batzuetan ez, eta hori da demokrazia".

Haur eskolak aurrera

Euskarazko bi haur eskola gehiago irekitzea hartu du ardatz Asironek. Lehen bi zeuden, eta orain lau. "Bakar-bakarrik" bikoiztea da egin dutena, eta zenbakien norian igo da egoeraren nolakotasuna analizatzeko. "Bitik laura pasa gara, bai. Hamazazpitik".

Ohar bat txertatu du, zalantzarik gera ez dadin: "Bermatuta dago erdaraz jarraitu nahi dutenen eskubidea".

Gaztetxea, beharrezkoa

"Aurrera" doa Caparrosoko txaleta. "Ez da korrika egiten ari". Bere denboran baino. "Txaleta egokitu egin behar da, ez zegoen pentsatua, nahiz eta egia den toki egokia dela. Konbentzituta gaude gazteriak lokalak izan behar dituela, eta hau izango da bidea". Hartutako erabakia berretsi du alkateak. 

Zesio bat dela argitu, eta baikor ikusi du. "Iruñeko gazteriarentzat eta auzoarentzat izan behar da elementu positiboa".

Autobus geltoki zaharrarekin zer?

"Zaindu beharreko eraikina" da autobus geltoki zaharra, Asironen hitzetan. Horregatik ekonomia solidarioarekin lotutako proiektu batekin  zabalduko dutela iragarri du.

Gainontzeko aldaketak ere aztertu ditu. Esaterako Trebatu proiektua. Horri esker, tokiko enpresa txikiekin kontratuak egitea lehenesten ari da udala.

Oposizioaren harrabotsa

Kritikak ez dira gutxi izan legealdiaren hasiera-hasieratik. Esanak esan, baina, Asiron ongi ari direlakoan dago. "UPN oposizioa egiteko aurkitzen ari den bide bakarra zarata sortzea da", salatu du. Baina "zarata" hori baino ez da, zarata. "Horren atzean deus ikusten ez duena da ikusten ez duelako". Intentzionalitate argia du estrategiak, kritikatu duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa
Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


Aurizko alkate Unai Irigarai
“Pirinioaldean despopulazioa dugu arazo nagusi”

Nafarroako ipar-ekialdeko egoera larriari aurre egiteko Pirinioaldeko Mahaia sortu zuten zonaldeko hainbat gizarte eragilek eta erakundek. Nafarroako Gobernuaren utzikeria salatu dute bertako biztanleek. Aurizko alkate Unai Irigaraik eman dizkigu xehetasunak Guardasola saioan.


2024-08-02 | Axier Lopez
Lizarrako alkateak (UPN) Raimundo el Canastero taldea salatu du txosnen debekuaren aurkako abesti baten harira

Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]


Eider Castañeda
“UPNk Lizarrako txosnak debekatu nahi ditu”

Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".


‘Cara al Sol’ ereserki faxista eta Euskal Herriaren aurkako oihuak kantatu dituzte Tuterako festetan

Tuterako festen lehenengo egunean, uztailaren 25ean, egin zituzten kantuak herritar batzuek, zezen plazatik irtetean. “Frankismoa goratu eta normalizatu egiten dute”, adierazi du Edurne Egino Navarra Contigo-Nafarroa Zurekin koalizioko kideak. Alejandro Toquero UPNko... [+]


Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


2024-07-18 | Gedar
Txosnen debekuaren aurka mobilizatuko dira Lizarran

Autobus-geltokiko parkingean txosnak jartzea debekatu du Lizarrako Udalak. San Benitora lekualdatu nahi ditu, baina Festagirok uko egin dio inposaketa horri. Emakumeentzat leku arriskutsua dela, udalak herriko eragileak jaietako dinamika sozialetik urrundu eta isolatu nahi... [+]


2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


2024-07-17 | Gedar
Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Iturmendiko pertsona bati, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta

2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.


Eguneraketa berriak daude