UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio eskaerari, baina ez dute lortu aurrera ateratzea eta, programatuta zegoen bezala, 18an joko du taldeak.
UPNk mozioa aurkeztu du Lizarrako Udalaren osoko bilkuran, Raimundo el Canastero taldearen kontzertu bat bertan behera uzteko eskatzeko. UPNren mozioaren arabera, musika taldea "Lizarrako alkatearen aurkako heriotza-mehatxuen, irainen eta adierazpen matxisten egilea da, eta argi dugu adierazpen askatasuna ez dagoela beste ezeren gainetik", azaldu du Amaya Urduña alderdi eskuindarraren bozeramaileak.
Tafallako gobernuko indarrek, EH Bildu, Iniciativa por Tafalla, Contigo-Zurekin eta Geroa Baik, ez dute mozioa babestu eta salatu dute UPNren asmoa "alderdikoia" dela, nahiz eta abestiaren letrarekin ados ez daudela adierazi. Noticias de Navarran jaso dute Iniciativa por Tafalla-ko eta udal gobernuko kide Goizeder Juangoren hitzak: "Zinez sentitzen dugu proposamen honek are gehiago zabaldu duela abestia, eta horren edukia erabat arbuiatzen dugu”.
UPNren eta PSNren zortzi botoak ez dira nahikoa izan zentsura mozioa aurrera eraman eta gobernu taldearen kontrako bederatzi botoei aurre egiteko. Beraz, herriko festetan programatuta zegoen bezala, abuztuaren 18an Tafallako Nafarroa plazan, kontzertua eskainiko dute Raimundo el Canasteroko lagunek.
Lizarrako polemika
Lizarrako UPNk Raimundo el Canastero Herriko musika taldea salatu du Beff D 'Alda abestiagatik. Abesti horretan Lizarrako Udala kritikatu dute txosnak eta La Bota peñak euren ohiko lekuetan jartzeko baimenik ez emateagatik. Umorez, ironiaz eta kritikaz betetako abestia da, Marta Ruiz de Alda alkateari zuzendutakoa. Raimundo el Canasteroko kideek adierazi dutenez, abestiaren tonua "komikoa eta ironikoa" da eta "ez dela gorrotoaren erakusgarri, eta ez duela inor jaietan indarkeriazko ekintzak egitera bultzatzen". Baina azpimarratu zutenez, "Lizarrako gazteen zati handi batean dagoen amorru eta ezintasun sentimendua islatzen du, hainbeste urtetan landu duten jai-eredua, begi kliskada batez lurperatua izan baitute".
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
Nafar regionalistek “txiringito independentistei mesede egiten dien” emanaldi gisa kalifikatu dute iganderako Atarrabian aurreikusitako ikuskizuna. Ez da lehen aldia, aurretik ere egin izan dute Iruñean, Lizarran eta Burlatan.
2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]
Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]
Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.
Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]
Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.
Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]
Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu... [+]
Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak
“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]
Errusiarrez dauden edo "garai sobietarrekoak" diren 19 milioi liburu erretiratu dituzte liburutegietatik azken hilabeteetan, eta ez dute argitu zer egin duten horiekin.