UPyD ez dago behar bezala prestaturik irailaren 25ean egingo diren EAEko hauteskundeetara aurkezteko. Hala adierazi du Gorka Maneirok, alderdiak azken lau urteetan Gasteizen izandako legebiltzarkideak, Donostian emandako prentsaurrekoan.
Hautagaitza aurkeztuko zuela iragarri zuenetik hamar egun besterik igaro ez direla jakinarazi du bere erabakia UPyDk. Gorka Maneiroren esanetan, alderdiko zuzendaritzaren ustez “ez dago hauteskunde kanpainari behar bezala aurre egiteko prest”. Alta, ez du xehetasunik eman asmo aldaketaren arrazoiez.
Maneirok gaineratu du urte amaieran kongresua egingo dutela, hurrengo hauteskundeei begira alderdia indartzeko helburuz.
Hainbat inkestaren arabera, UPyDk, aurkeztuta ere, galdu egingo luke azken urteetan Gasteizko Legebiltzarrean izandako ordezkari bakarra.
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.
[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]