Kirolaren bidez gizartean eragiteko asmo berria jarri dute martxan Erriberan: Union Tutera

  • Erriberako hainbat gazteek sortutako kirol taldea aurkeztu dute asteburu honetan Tuteran. Talde honek konpromezu sozial bat izango du eta berdintasunetik, parekidetasunetik errespetutik sortu eta heziketa egin nahi duen taldea da. Euskararekin aparteko inplikazioa izango duela ere iragarri dute, eta horretarako Agerraldia ekimenaren babesa izan du. Futbolarekin hasiko dira, baina etorkizunean beste kirol batzuetara pasatzea nahi dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 07an - 14:46
Azken eguneraketa: 16:49
Tuterako futbol talde berria.

"Sinesten dugu kirola funtsezko tresna dela gizarte justuagoa, errespetuzkoagoa eta inklusiboagoa garatzeko; izan ere, kirola gure bizitzaren zati oso garrantzitsua dela uste dugu, harekin batera hazten bai gara, batzuetan beragatik, eta gure bizitzaren zati handi batean praktikatzen jarraitzen dugu". Union Tutera klubaren lehenengo hitz hauek aski argi uzten duten ez dela beste klub bat izanen.

Proiektu honen bultzatzaileek kirolaren inguruan dagoen negoziotik aldendu nahi dutela diote, eta gizartearen hezkuntza globalean oinarrituta jardun, zehatzean, Tuterako eta Erriberako gizartean. "Argi daukagu klubaren xedea soziala dela, kiroletik eraldatzeko inplikatzen dela eta konpromiso irmoa duela", diote gazteek.

Haien helburuen artean lurraldeko kulturarekin inplikatuta egotea "baztertutako arraza eta genero ezberdinen integrazioarekin", eta euskara normalizatu eta ikasten lagundu, besteak beste. Aipatzekoa da Agerraldia hasiera-hasieratik egin du proiektu honen alde.

"Futbola, kasu honetan, egungo ereduaren aurrean gure inkonformismoa erakusteko erabili nahi dugu, sortu ahal izateko gainditu behar diren baldintza eta iragazkiekin, suposatzen duen diruarekin eta horrek dakarren negozioarekin. Gainera, jakina, gaur egun zelaian eta landaz kanpo ikusten diren jarrera kezkagarriak aldatu nahi ditugu", adierazi dute.

Talde honek modu asanblearioan funtzionatuko den, eta martxan jartzeko beharrezkoa den diru kopurua lortzeko crownfunding kanpainari hasiera emanen diote itsulapikoa.eus bidez, 4 eta 6 mila euro biltzeko asmoarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
21 euskal kirolari arituko dira lehiatzen Parisko Paralinpiar Jokoetan

Asteazkenean, abuztuaren 28an, emango diote hasiera Parisko Paralinpiar Jokoei, eta hamabi egun iraungo dituzte, irailaren 8ra arte. Azken lau paralinpiar jokoetatik euskal atleta gehien ariko diren edizioa izango da.


Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako

Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.


2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paris 2024, Errusia kanporatu eta Israel zuritu izanaren artean

Su-eten Olinpikoaren urraketak Errusia 2024ko Pariseko Jokoetatik kanpo uzteko balio izan du, baina Israelekin ez dute berdin jokatu, hasiera-hasieratik kutsu politikoa duen lehiaketa batean parte hartu ahal izan baitu.


Paris 1900-2024: lehen emakume olinpikoetatik lehen joko parekideetara

2024ko Pariseko Joko Olinpikoak lehen joko parekideak izango dira parte hartuko duten gizon eta emakumeen kopuruari dagokionez. Genero bakoitzeko 5.250 atletek hartuko dute parte uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean 33. Olinpiada modernoetan.


Gorputz hotsak
“Dragon Boat-arekin gorputzarengan geneukan konfiantza berreskuratzen dugu”

Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Aritz Huarte, Nafarroako Itsuen Kirol Taldeko kidea eta goalball jokalaria
“Kirolari itsuak gara, eta ez itsuak kirola egiten”

Ikusmena galdu arren, partidak irabazten jarraitzen du Aritz Huartek. Eskubaloia utzi eta goalballean jokatzen hasi zen duela hiru urte, Nafarroako Itsuen Kirol Taldean. Espresuki itsuentzat sorturiko kirola da, eta gaur egun, ikusmen desgaitasunen bat dutenek baino ez dute... [+]


Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diote 50 pilotarik

Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.


2024-06-26 | ARGIA
Bideo batek erakutsi du ertzain batek ostikoa jo ziola ustez foam jaurtigailu batekin larri zauritutako realzaleari

Lurrean zela, polizia batek Realeko zaleari ostikoa jo ziola ikus liteke Ertzaintzak bere ikerketan erabilitako bideoetako batean, Noticias de Gipuzkoa-k zabaldu duenez. Martxoan, Realaren eta PSGren arteko Donostiako futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan zauritu... [+]


Eguneraketa berriak daude