PSOEri aurrea hartu eta Unidos Podemos bigarren indarra litzateke ekainaren 26ko hauteskundeetan. PPk emaitza kaskarragoak lortuko lituzke, baina lehenengo indarra izaten jarraituko luke, CISen inkestaren arabera.
Ostegunean argitaratu zuen CIS Ikerketa Soziologikoen Zentruak datorren ekainaren 26an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira egindako boto-asmoaren inguruko inkesta. Haren arabera Unidos Podemosek aurrea hartuko lioke PSOEri.
Pablo Iglesias eta Alberto Garzón buru dituen hautagaitzak botoen %25,6 eta 88-92 ordezkari lortuko lituzke. Abenduan 69 lortu zituen Podemosek eta bi IUk. PSOEk, berriz, abenduan lortutako 90 ordezkarietatik hamar galduko dituela diote datuek. Alegia, botoen %22,2 izatetik puntu bat gutxiago izatera. Unidos Podemos eta PSOEk 166-172 eserleku lortzea esan nahi du horrek, gehiengo osotik gertu (176).
PPk errepikatu egingo luke lehen postuan. Hala ere, boto gehiago jaso arren, abenduan eskuratutako 123 eserlekuetatik 118-121 bitartean lortuko lituzke. Ciudadanosek antzeko emaitzak lortuko lituzke, eserleku bat edo bi galduz. Rajoyren alderdiarekin elkartuta, beraz, Unidos Podemosek eta PSOEk baino hamar eserleku gutxiago izango lituzkete, 156-160 bitartean.
Euskal Herriko alderdiei dagokienez, EH Bilduk ordezkari bat irabaziko luke abendutik ona, eta hiru izango lituzke Espainiako parlamentuan. EAJk, ordea, bat galduko luke, eta bostekin geratu. Gipuzkoan EAJk galdutako ordezkaria da EH Bilduk irabaziko lukeena.
EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak uste du Urkulluk “babes ezberdinekin gobernua osatzeko behar den lidergoa” lortuko duela irailaren 25eko hauteskundeetan.
Ciudadanosek Espainiako Estatuko Kongresuan dituen 32 diputatuen babesa jasoko du Rajoyk inbestidura saioan eta aurreikusten da Coalición Canariako diputatu bakarrarena ere izango duela. Lehenengo itzulian presidente izendatzeko gehiengo osoa behar du, eta hortaz, beste... [+]
EAJk Rajoyri ezetz esango diola errepikatu du lehendakariak Radio Euskadin eginiko elkarrizketan.
Alde. Orain inoiz baino gehiago. Eta alboan Mariano Rajoyren aurpegia lehen planoan.
Barre egin genuen, hanka sartze mundiala inondik ere, itzulpen traketsen antologiaren parte da jada. Apropos eginda ere zaila da kontrako mezua hain doi adieraztea. Barre egin genuen, bai,... [+]
Bi kantu entzun daitezke Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak Madrilgo Acuarela diskoetxearekin kaleratu duen binilozko singlean. Biak oso onak, zirraragarriak.
Rock, folk, blues eta psikodelia aireak suma daitezke kantuetan, doinu iradokitzaileak. Moldaketak eta apainketak oso... [+]
Askatasunak leku bat hartzen dizunean egunerokoan, haren alde egin behar duzunean halabeharrez, beharrizan bihurtu dizutenean flotatzea, orduan berdin zaizu ze kartzelatan zauden, kartzela propioetan ez erortzea da garrantzitsuena: “Ez galdetu non nagoen, berriz ere./ Hemen... [+]
Ezin uka igandeko emaitzek aho bete hortz utzi gintuela edozein hobekuntza humano desiratzen genuen oro. Eskuin kontserbadorea sendo, estatutik etor zitekeen edozein aldaketa itxaropen bertan behera utzi du igandeko emaitzak.
Espainiako estatuko urdin zabal horrek beltz utzi du etorkizuna, hori da hauteskunde orokor hauetatik atera daitekeen ondorio nagusia. Beltzak izan dira PPren azken lau urteak ikuspegi sozial eta aurrerakoi batetik begiratuta, eta joera bera nabarmenduko da datozen lau... [+]
Hainbeste hilabetez Espainiako Estatuan hauteskunde kanpainan egon ondoren, ordua da agintzen duten politikariek euren promesak bete ditzaten. Eta oposizioan geratzen direnek ere eskatu dezatela promesa horiek betetzea. Seguruenik ez da izan Espainian beste kanpainarik arazo... [+]
Frantziar gobernuaren lan kode aldaketak hautsak harrotu ditu. Manifestaldi, kanpaldi, greba, zentsura mozio, okupazio, ekonomiaren blokatze, sabotaje eta istiluak errepikatzen ari dira azken hilabete hauetan, ezkerreko elkarte, alderdi, sindikatu eta beste norbanako anitzen... [+]
1969. urtea. New York. Ekainak 28. Herri matxinada. Milaka gay, lesbiana, bisexual eta transexual kalean. Aurrean polizia. Goizalde hartan Stonewallen herri altxamendua gauzatu zen. Historiak “Stonewalleko istiluak” izendatu baditu ere, egun hartan ezbairik gabe,... [+]
Datorren uztailaren 1ean, urteurren tristea beteko da. Urtebete izango da Espainiako Gobernuak, “aholkulari ezezagunen eskutik, zigor legedi penagarria sortu zuenetik”. Gainera,“XX. mendeko iturri txarrenetatik edaten duten proposamenekin eta korronte... [+]
Bigarren parteak ez dira oso maitatuak izaten ez zineman, ezta politikan ere. Marmotaren Egunean bezala, sarri bizi izandako egoera eskasak sortzen duen gogaitasun giroan, amaiera dramatikoa errepikatu da Espainiako Estatuan: ozenak ei ziren aldaketa ahotsak oihartzun baino ez... [+]
428.285 botorekin eta EAJ bigarren alderdiari 142.000 botoko aldea aterata, Elkarrekin Ahal Dugu izan da garaile Hego Euskal Herrian. Espainiako hauteskunde orokorrak alderdi abertzaleentzat plaza zaila izan arren, nabarmentzekoa da lehen aldia dela norbaitek EAJ Bizkaian... [+]
Azken hauteskunde kanpaina hitz batek markatu du: “sorpasso”. Inkestek esaten zuten Unidos Podemos gai izango zela PSOEren aurretik geratzeko eta behin Espainiako ezkerreko alderdi nagusi bihurturik, zerbait diferentea egiten hasteko.