Unibertsitatera sartzeko proba eta meritokraziaren fartsa

  • 17.500 ikasle inguruk Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo dute aste honetan Hego Euskal Herrian, urteotako eredua errepikatuko duen azkena. Probak proba, plaza publiko mugatuek, karrera batzuetako nota altuek, unibertsitatearen garestitzeak eta pribatizazioak, Batxilergoko nota puzten duten ikastetxeen abantailak… aukera gutxirekin utziko ditu hainbat gazte.

Hainbat gazte unibertsitatera sartzeko proba egitear, Gasteizko campusean. Artxiboko argazkia, FOKU

2024ko ekainaren 04an - 10:25
Azken eguneraketa: 12:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iaz baino %5,5 ikasle gehiagok egingo du proba Nafarroan, astearte honetan hasita, eta iaz baino %0,2 ikasle gehiago aurkeztuko dira EAEn, asteazkenetik hasita. Bi fase izango ditu, derrigorrezkoa eta aukerazkoa, eta azterketagai diren ikasgai kopuruak dezente egin du gora aurten, LOMLOEren eraginez: 23tik 32ra. Dirudienez, urteotako eredua errepikatuko duen azkena izango da, datorren urterako konpetentzietan zentratuagoa egongo den eredua baitu buruan Espainiako Gobernuak. Gainera, ahal den neurrian erkidego guztietan proba ahalik eta homogeneoena izatea ere bilatuko du Madrilek datorren urterako, nahiz eta garbi geratu den PPren ametsa, lurralde guztietan azterketa bakarra egitea, ezinezkoa izango dela –besteak beste, erkidego bakoitzak curriculumean eragiteko dituen eskumenengatik–.

Abiapuntua ez da denentzat berdina

Batetik, denak ez dira berdin iritsiko probara, kalifikazio baten atzean meritokraziarekin zerikusi gutxi duen faktore ugari dagoela kontatu baikenuen ARGIAn: azterketa ereduek gaitasun jakin batzuk baizik ez dituzte aintzat hartzen (eta beste asko ez), eta etxeko egoera zein den, klase partikularrak ordaindu ote ditzakezun, zure herriko azpiegiturak zein diren… ezberdin egingo duzu aurrera hezkuntza sisteman, ezberdin egingo duzu etsamina.

Bestetik, institutu pribatuetan ikasleen Batxilergoko nota puztu egiten dutela ondorioztatu du ikerketa batek, kasu pare baten berri ere izan genuen iaz Nafarroan, eta horrek kalte egiten die institutu publikoetan ikasi duten gazteei. Izan ere, unibertsitatera sartzeko proben batez bestekoak %40 eta Batxilergoko noten batez bestekoak %60 balio du, azken emaitza ateratzeko orduan. Eta ez dugu ahaztu behar, Batxilergoko notek azken kalifikazioan duten pisua igo egin dute.

Unibertsitate publikoan ez dago nahikoa plazarik, eskaintza egiterakoan administrazioak kontuan hartzen duelako ikasleen proportzio bat pribatura joango dela

Karrera batzuetan eskatzen den nota oso altua da, plaza publikoak oso mugatuak dira hainbat ikasgaitan. Medikuntza da, ziurrenik, kasu paradigmatikoena: EHUn 400 plaza baino gutxiago eskaintzen dituzte Medikuntza graduan, nahiz eta azken hamar urteotan urtero 2.000tik gora ikaslek Medikuntza ikasi nahi duen. Jon Diaz EHUko irakaslearen esanetan, unibertsitate publikoan ez dago nahikoa plazarik, eskaintza egiterakoan administrazioak kontuan hartzen duelako ikasleen proportzio bat pribatura joango dela. Hori bai, behar duen nota ateratzen ez duelako edo bestelako arrazoiengatik unibertsitate pribatura jotzen duenak dirua eta baliabideak behar ditu horretarako.

Unibertsitate publikoan sartzeko ere sosak behar dira: unibertsitate urteak luzatu eta garestitu egin dira, masterren tirania nagusitu da, eta beka sistema ez dela nahikoa diote ahots askok. Gazte ugari unibertsitate sistematik at uzten ditu horrek guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea

Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


EHUk osasun aseguru pribatua egiteko deskontua eskaini die beren langile publikoei aurten ere

IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]


EHUko talde bat elkarlanean dabil genozidioarekin lotutako institutu israeldar batekin

Ahoztar Zelaietaren ikerketa batek argitu du EHUk lotura duela palestinarren etxeak botatzeko erabiltzen diren ‘bulldozerrak’ garatu dituen institutuarekin. Unibertsitate publikoak apirila bukaeran esan zuen harremanak etengo zituela Palestinako sarraskia espreski... [+]


Gazako sarraskia arbuiatzen ez duten unibertsitate israeldarrekin harremanak eten ditu NUPek

Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Kanpaldien lehen garaipenak iristen hasi dira Israelekiko boikot akordioekin

Besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko klaustroak Israelekin harreman instituzionalak etetearen alde bozkatu du. Dublingo Trinity College ikasle mobilizatuekin akordio batera heldu da Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”. Ikasle Abertzaleakek... [+]


Eguneraketa berriak daude