Steilas sindikatuak lekuz kanpokoa irizten dio EHUko Errektoretzaren ahaleginari pertsona baten parte hartzea galarazteko gure unibertsitatean berriki ospatu den Subirotasuna(k) aztergai kongresuan komunikazio bat aurkeztuz. Ez dugu ulertzen bere eskubide pertsonal eta zibil guztien jabe den pertsona baten jarduera akademikoa oztopatzeko ahalegina, ez bada zenbait hedabidek gertaera horren inguruan zabaldutako gezurrengatik eta egindako presioagatik. Harridura ere sortzen digu, orain arte alderantziz jokatu izan baitu EHUko Errektoretzak antzeko gertaeren aurrean, defendatuz unibertsitatearen izaera ideia ezberdinen eztabaida eta topagune gisa. Aitzitik, oraingoan, presio mediatikoaren aurrean makurtu du Errektoretzak bere burua.
Ez dugu ulertzen bere eskubide pertsonal eta zibil guztien jabe den pertsona baten jarduera akademikoa oztopatzeko EHUko Errektoretzaren ahalegina
Horretarako unibertsitateak berak berriki onartutako Kode Etikoa erabili du aitzaki moduan. Steilasen uste dugu halako Kode Etikoa ezin dela unibertsitatearen izaeraren muinean dagoen izpiritu kritiko eta sortzailearen bultzatzaile izatearen printzipioaren kontra joan. Mesede eskasa egingo dio horrela unibertsitateak gure gizarteari, beharrezkoa duen eztabaida irekia bultzatu ordez, zentsura eta kantzelazio irizpideak bereganatzen baditu. EHUren Kode Etikoa sei printzipio nagusiren gainean eraikitzen da: berdintasuna, askatasuna, egia, errespetua, zerbitzu publikoa eta gizartearekiko konpromisoa eta jasangarritasuna. Eta, besteak beste, honako konpromiso hauek ere hartzen ditu bere gain: “Bakea, justizia eta elkarbizitza demokratikoa eta goi mailako irakaskuntza eskatzen duten gizarteko beste taldeen etengabeko prestakuntza edo bizitza osoko prestakuntza sustatzea, eta euskal jendartearen garapen jasangarri eta bidezkoa bultzatzea, terrorismo eta indarkeria mota oro gaitzetsita”. Horietako bakar batek ere ezin da erabili bergizarteratzeko beharrezko pauso guztiak emanak dituen pertsona bat baztertzeko. Aitzitik, hala egiteak pertsona horren eskubide eta integritatearen kontra egitea ere suposatzen du. Eta okerrena dena, ez bakarrik pertsona horren kontra baizik eta kongresuaren eta bertan parte hartu duten pertsona guztien kontra ere, babesgabe utziz iritzi publikoaren aurrean.
Horregatik eskatzen diogu EHUri ez dezala gehiago Kode Etikoa zentzu hertsian interpretatu eta erabili dezala Errektoreak sarbidean dioen moduan, ez arau juridiko baten moduan, baizik eta jokabide eta balioen transmisioaren bidez, egungo arauak interpretatzen lagundu eta etorkizuneko arauak lantzeko bidea erakutsiko digun jokatu beharreko eredu bezala.
Steilas sindikatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du”, eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen... [+]