Lizardoia (Iratiko basoan) eta Aztaparreta (Isaban) basoetako pagadiak Munduko Ondare izendatu ditu UNESCOk. Europako jatorrizko pagadiei "salbuezpenezko balio unibertsala" aitortu die, beste hainbaten artean, Nafarroako bi hauei.
Uztailaren 7ko bilkuran erabaki zuen UNESCOk Karpatoetako eta Europako beste eskualdeetako jatorrizko pagadiak Munduko Ondareen zerrendara batzea. Nafarroako bi basoez gain, estatu hauetako pagadiak izendatu dituzte Munduko Ondare: Albania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Italia, Errumania, Eslovenia eta Ukraina.
Munduko Ondare diren 1.000tik gora elementu
"Salbuespenezko balio unibertsala" duten 1.073 elementu baino gehiagok osatzen dute, gaur gaurkoz, Munduko Ondarearen zerrenda. Hauetatik 832 kulturalak dira eta 206 naturalak. Hemen ikus dezakezu zerrenda, 167 estatuetan kokatuta.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Kaixo Jakoba. Pagadi gazte bat daukat eta esan didate komeni izaten dela, landarea gaztea dela, mutur bat utzi eta beste muturrak moztea. Zer iruditzen zaizu? Eta zein ilargirekin moztu behar nituzke mutur horiek? Mila esker eta ongi izan.
Kepa Martinez (Alegia)