"Oasiko Kronikak" du izena ARGIAko lankideek konfinamendu aroan sortu duten podcast edo irratsaioak. Martxoaren 22an 22:00etan entzun ahal izango da lehenengoa, ARGIAren webgunean eta sare sozialetan. Izen bereko Telegram kanala ere zabaldu dute, irratsaioa entzuten lehenengoa izan nahi dutenentzat.
Umorea izan liteke ezinbesteko lehengai bat, itxialdian osasuntsu bizirauteko. ARGIAko lankideek "Oasiko Kronikak" saioan ekarriko dituzte hedabideetan albiste diren kontuak, eta baita aktualitateko berri bihurtu diren etxe barruetako eguneroko gaiak ere. Lankide bakoitzak bere etxetik grabatu edota editatuko ditu lehenbiziko dosiak, Euskal Herri osoarentzat opari.
ARGIAko erredaktoreez gain, luxuzko fitxaketek osatzen dute "Oasiko Kronikak" saioa egingo duen taldea. Guztiok Teo moduan ezagutzen dugun eta giro komunaletan Aimar Uribesalgo deitzen dioten buzo laranjadun klase ertaindarra da kolaborazio berezi horietako bat: Teoren abenturak eta kalentura atala egingo du saioetan, munduaren bukaeraren errelato soziologikoa erretransmitituz. Eta bere ahotsak aurkezpenik behar ez duen Ruper Ordorika kantautorea da beste fitxaketa distiratsua: saio bakoitza berak gomendatutako kantarekin bukatuko da.
Porra beltza edo heriometroa abiatuko du "Oasiko Kronikak" saioak. Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.
Mezua euskaraz izatea ezinbestekoa da. Bidali, baita ere, grazia egin dizuten euskarazko audioak eta gai proposamen edo ideiak. Konfinamendua luzerako izango dela dirudi eta auzolanak salbatuko gaitu.
Oasiko Kronikak Telegram taldera gehitzen bagara, entzungai jarri orduko jasoko dugu saioa. Jende tristea ez onartzeko dago konfiguratuta taldea.
Hemen duzue saioaren aurrerapen txiki txiki bat:
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.