Umore bikainez heldu diote Kuadrillek ligako bigarren asteburuari

  • Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta Aramaion afaria eta aste bukaerari amaiera Narbaizan eman zitzaion.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 07an - 16:54
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Saio hauetako informazio gehiago beheko loturetan (kronika, argazkiak, bertso sorta idatziak...):

Otsailak 3, Gasteiz: Muinoko katuak (Gasteiz) - Ibarrako periferiak (Aramaio)

Otsailak 4, Agurain: Gasteiz:  Beeeeertsolariak (Lautada) - Bertsolarriak (Mendialdea)

Otsailak 4, Aramaio: Izena pentsau bida (Aramaio) - Tratamendurik gabeak (Aramaio)

Otsailak 5, Narbaiza: Egurrak eta ezpalak (Lautada) -  Gorbeialdea (Gorbeialdea)

 

Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen kronistak bidalitakoa:

Katuko muinoak eta Ibarrako periferiak

Ostiral iluntzea da, otsailaren 3a, eta Muinoko Etxean hiruzpalau katu urduri azken uneko prestaketa lanekin ari dira: garbitzen batzuk, ahotsa berotzen besteak, sukaldean ere bai baten bat. 20:30etan tantaka hasi dira iristen gonbidatuak, Ibarrako Perfieriak eta entzuleak, eta mahaiaren bueltan, estufa artean (soberan izan dituzte azkenean kamiseta termikoak aramaioarrek), eseri dira afaltzera.      

Afalondoan, giro alaian, Irati Lotina aurkezlea altxatu da mikrofono ondora eta iragarri du saioa hasi aurretik bertso idatziak entzuteko unea  dela.  Batek behin esan zuen bezala, pertsona ezin da kartzelatik atera baina ahotsa ez dute gelditzen barrote eta paretek eta Zaballako Bertso Eskolako kideek ahotsak entzun dira muinoko etxetik bi sorta kantatzen. Kantatu diote askatasunari, hitzari, bertsoari, indarrari, etsaiari eta espetxeari, baina, batez ere, bizipozari, bizigogoa ezin da eten zigor legez kolpatua.  

Hunkiturik eta gogotsu ekin diote ondoren bertso leihari: Ibarrako Periferiak taldeko bi kide originalak, Ane Arexolaleiba eta Iraide Oinandia, eta bi ordezko, Paula Amilburu eta Martin Abarrategi (Xabi Igoa eta Aitor Ugarteren ordez), eta beste aldean Katuko Muinoakeko Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre eta Ekaitz Samaniego (Xabier Antia falta zen, eski txapelketa mundial batera joanda omen). 

Saio eklektikoa izan da: modernoa, batetik (Ibarrako Perfieriaren agurra Shakira eta BZRen abestiaren douinuz); eta klasikoa ere bai, trikitixa eta panderoak lagundua.

Gaztetxean infiltratu den poliziaren gaiak eman du zer kantatu zortziko handian, obretan inor baino hobeto aritzen den nazionala asanbladatik ezin bota.

Puntu erantzunetan bikaina Viñasprek jaso duen egurra, Ane Arexolaleiba gaztea bai, baina ez baitzegoen txikitzat hartzen uzteko prest. Viñaspreren adinari barre egin dio lehenik Anek eta honek, erantzun nahian, bota: “Altu helduko zara altura horrekin”, eta Arexolaleibak erantzun: “Baju erori zara komentario horrekin”. Abetxukon ere entzun dira barre algarak.

Ganbarako ariketan puntuka egin dute terapia posmoderno batean elkartu diren hiru lagunek: bata gehiegi hitz egiten duelako, bestea hitzik egiten ez duelako eta, hirugarrena, lagun imaginarioarekin soilik mintzatzen delako. Sendatu ez, baina paperean sartuta fin abestu dute bertsolariek.

Azken agurrak egin eta Katuko Muinoak suertatu dira garaile. Bertsoak onak izan direla eta ardoa hobea esanez amaitu behar zuen kronika honek; egiari zor, baina, gaztetxeko ardoa txarra da eta patxarana ona, eta lagunarteko giro epela are hobea.

 

Bertsolarriak (Mendialdea) eta Beeeeeertsolariak (Lautada), Santa Ageda bezpera polita Agurainen

Larunbatean, otsailak 4ean,  Aguraingo Astorreka elkartean Bertsolarriak eta Beeeertsolariak aritu ziren giro ezin hobean.  Bertsolarriak taldean Eli Plazaola, Alberto Txasko, Miren Beitia, Txiki Antia, Xabi Lasa eta Itsaso Balza de Vallejo bertsolariek hartu zuten parte eta Beeeetsolariak taldean berriz Aitor Najera, Markel Yoller, Iker Pastor, Beñat Canoeta Jon Ruiz de Pinedok. 

32 lagun elkartu ginen eguerdi partean eta bazkaldu ondoren beste lagun batzuk ere gehitu ziren bertso saioaz gozatzera. Bazkari eder batez gozatu ondoren, bi bertso-eskoletako lagunek prestatutako bertso sortak guztien artean abestu genituen bat-bateko saioa hasi aurretik. Ondoren saio puntuagarriari hasiera emateko, agurren txanda izan zen. Bi taldeak elkar zirikatzen ibili ziren oso giro jatorrean. Entzuleak pozik, guztientzako izan ziren txaloak. 

Berehala Oier Suarez gai jartzaileak lanean jarri zituen bi taldeak. AHTo langileak entzun genituen lehenengo, aztarna batzuk topatu ondoren, lanak bertan behera utzi ala aurrera jarraitzea izan zuten eztabaidagai. Gai ezberdinak lantzeko aukera izan zuten bertsolariek: bikotea irekia bihurtu ala ezkondu, guardia zibila ere hortik azaldu zen.., Santa Ageda eguna eta opilak,etab. Ganbarako lanean denbora makinan sartuta ere ibili ziren, Afrika, Karibea…izugarrizko bidai politak egin zituzten baina berehala Astorrekara bueltan etorri ziren. Noski! Non hobeto bestela? 

Aintzira Gorosabelek bere kitarrarekin lagundu zituen bertsolariak azken lanetan. Batzuk ikas bidaian apartamendu aurrean giltzik gabe eta beste batzuk pisukideak, komun bakarraren aurrean eta danak sartu nahiean.Nahikoa barre egiteko aukera izan genuen.

Azkenik, agurrak abestu bitartean Fernando Sopelana, Egoitz Iradier eta Lorea Elorriaga epaileek erabakia hartu zuten: Beeeeertsolariak irabazle!!

“Izena Pentsau bida” taldea nagusi Aramaioko derbian Santa Ageda bezpera egunez

Santa Ageda bezpera egunez jokatu da Aramaion bertako bi talderen arteko saioa. Egun berezia izan da herrian, egun osoz aritu baitira bertso eskolako kideak trikitixa eskolako eta abesbatzetako hainbat kiderekin batera eskean herriko auzo eta kaletan barrena.

Ohitura zaharrari bertso berriek eman diote jarraipena Ehiztari txokoan. Hasteko, Aramaioko Bertso Eskolako ikasleek egindako bertso sorta abestu dute bertan bildu diren 45 lagunek. Ondoren eman zaio hasiera Arabako Kuadrilarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketari. Etxeko talde bezala, “Izena Pentsau bida” eta kanpoko talde gisara “Tratamendurik gabeak”. 

 Umorez betea izan da saioa hasierako agurretatik hasita. Txistua lagun ekin diote etxeko taldekoek eta Santa Ageda eskean ohiko diren doinuak ere ekarri dituzte. “Tratamendurik gabeak” taldekoek ostera, Etxepe taldearen bertsio batekin hasi dute saioa.

 Zortziko handian Martin Abarrategi eta Andere Arriolabengoa aritu dira nerabe biren paperetik, errealitateko egoerei erreferentzia eginaz, Abarretegik azkar ekarri ditu bere anaien izenak eta kasuak plazara. Jarraian, zortziko txikian aritu dira bertso eskolako bi gazte: Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba. Umoretik aritu dira biak ere entrenatzaile pertsonalaren eta hau kontratatu duenaren paperetik eta algara ugari egin du publikoak.

 Lau oinak emanda abestu dute ondoren Arabako azken finaleko buruz-burukoan aritu ziren bi bertsolariek, ondoren esan dutenaren arabera, eskolarteko garaitik ez zuten ariketa hori egiten. Hala ere, zalantzak agertu dira publikoaren artean Agirrek sekula eskolartekoan abestu ote duen egun duen adina dela eta, askok diote, bera gazte zenean ez zela halakorik existitzen.

 Azken puntua emanda Paula Amilburuk eta Manex Agirrek abestu dute eta hor ere zalantza izan da gai beraren bueltan. Puntu erantzunetan aldiz, saioko gazteenak (Txomin Abarrategi) eta Danel Herrartek egin dute, biek ere jaso dute txalo zaparrada bana. 

 Kartzelako lanean odol urdin askorik ez dutela argi erakutsi dute bi taldeek. Printze eta printzesa parean jarri ditu Lierni Altuna etxeko taldeko gai-jartzaileak, greba egiteko asmoa duten printze eta printzesa paperean.

 Bukatzeko kopletan aritu dira bi taldeak Iraide Onaindia panderojoleak eta June Ballesteros trikitilariak lagunduta. Beldurrezko pelikula bat ikusi duten 3 gazte izan dira Martin, Danel eta Manex; Andere, Paula eta Txomin aldiz, futbol talde bereko jokalarien paperetik aritu dira, beti aulkian dauden hiru jokalari.

 Azkenerako, “Izena Pentsau bida” taldeak irabazi du saioa eta beraz, aukera asko ditu finalerditarako sailkatzeko. Otsailak 10ean faseko azken saioarekin erabakiko da zein taldek egingo duen aurrera.

Egurrak eta ezpalak eta Gorbeialdea

Igandean, otsailak 5, jokatu zen B ligako bigarren saioa Narbaizako elkartean. Lautadako Egurrak eta Ezpalak taldeari tokatu zitzaion Gorbeialdea taldeari ongi etorria egin eta bazkari goxoa prestatzea ondoren bertsoei ekiteko. Itsaso eta mendiko paella goxoa daztatu zuten bertaratuek. 

Tripa bete ondoren bertso idatziekin hasi zuten Narbaizan bertso jarduna. Zaballako bertso eskolatik ikusentzunezko formatuan bi sorta hunkigarri entzun eta kantatzeko aukera izan zen eta bertso idatziei ginda jarriz Aguraingo bertso eskolako Laia  eta Anek zuzenean kantatu zituzten haien bertsoak gitarraren eta kaxoiaren laguntzaz, santa eskea umorera ekarriz. 

Bapateko saioak eman zion segida bertso idatziei eta Matallica eta doinu tradizionalak nahastu ziren agurretan, metala eta egurra, haizkora eta guzti. Ez zen zauriturik egon, lasai. Ofiziotan Ricardo eta Oihane nagusian eta Irati eta Serapio ibili ziren txikian. Jarraian lau oinak eta azkena emanda Uxue eta Aitor izan genituen haien garunak estutuz. Saio erdia igaroa zen eta oraindik ez zegoen argi noren alde zegoen saioa. Bi Unaiak ibili ziren elkarren puntuei erantzunez, estilo ederrean biak ere, Andaren ziurtasun eta esperientzia Perearen lotsagabetasun eta freskotasunaren aurka, dotore. Puntukako saioan Narbaizako ama-semeak familia giroan puntuka entzutea ederra izan zen, Oier, Unai eta Oihane. Gorbeialdea hemen ere fin-fin. Koplatako saioan bertsolaririk gazteenak, Oierrek, zer nolako ezpala zuen erakutsi zien bertaratutakoei, harri eta zur utziz batzuk zein besteak. Baina oraindik ere balantza noren alde egon zitekeen antzik hartu gabe. 

Patxi Aizpurua epaile neutrala iritsi zen epaiarekin eta...adi! Berdinketa! Kuadrillartekoaren historian gertatu den lehenbiziko berdinketa! Kopla txikian librean bost minutuz ibili ziren txandaka talde bakoitzeko Rikardo, Manu, Oihane eta Irati. Hemen ere bero-bero, erritmo bizian eta dotore. Eta balantzak norbaiten alde egin behar duenez, emozio guzti horren ondoren Gorbeialdeko bisitariek eraman zuten saioa etxera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izena pentsau bida” izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

2020-10-12 | Bertsozale.eus
Aramaioko Izenbakuek taldea garaile Arabako bertso Kuadrilla artekoan

Urriaren 10ean Murgiako Palatu kirol eremuan burutu da 2020ko Kuadrillarteko finala. Aramaioko "Izenbakuek", Gasteizko "Sumendiola bete poto" eta Aramaioko "Konde basoko iluek" taldeek kantu dute bertan. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel... [+]


2020-10-05 | ARGIA
Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala urriaren 10ean jokatuko da Murgian

2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.


2020-03-11 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izenbakuek” finalean da eta Amurrion erabakiko da azken talde finalista

Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista... [+]


2020-02-26 | ARGIA
Finalaurrekoak otsailaren 29an hasiko dituzte sei talde hauek

Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz)... [+]


2020-02-17 | Bertsozale.eus
Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile... [+]


2020-02-04 | Bertsozale.eus
Lautadako ahuntzak eta Sumendiola bete poto garaile bigarren asteburuko saioetan

Otsailaren 1ean jokatu zen Kuadrillartekoaren bigarren asteburua. Bi saio egin zituzten Zalduondon eta Gasteizen. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen... [+]


2020-01-29 | Bertsozale.eus
Umorea eta giro ona gailendu dira Kuadrillarteko lehen asteburuan

Urtarrilaren 24an hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko hiru saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.


2020-01-21 | Estitxu Eizagirre
Badator Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa

Txapelketa formatua izango du aurtengoak eta guztira 280 parte-hartzaile baino gehiago izango dira. Urtarrilaren 24an egingo dira lehenbiziko saioak eta finala martxoaren 28an izango da, Murgian.


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarri zuen eguna... [+]


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru. Bertsozale.eus-ek egunaren ... [+]


Eguneraketa berriak daude