Umetoki lepoko minbizia garaiz hautemateko auto-harraldia sustatzen ari da Osasunbidea

  • Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.

Osasun arloko profesionalek lagina aztertu eta emaitza pazienteari jakinarazten diote.

2023ko irailaren 29an - 05:03
Azken eguneraketa: 12:29

Umetoki lepoko minbizia garaiz hautemateko sentsibilizazio programa bat abian jarri zuen Osasunbideak urtarrilean. Ordutik, 20.745 lagunek proba egiteko gonbidapena jaso dute, pertsona horien %65ak proba egin du. Xede taldea dira umetokia duten 35 eta 65 urte arteko pertsonak, eta helburua da datozen bost urteetan 160.000 pertsona artatzera iristea. Bost urtean behin egiten dira probak, eta proba egin behar duten pertsonek gutun bat jasotzen dute. Hala ere, soilik jasoko dute gutuna 35, 40, 50, 55, 60 eta 65 urte dituztenek.

Bi modu daude proba egiteko; osasun arloko profesional batek egitea edo auto-harraldia egitea. Aurten proba egin dutenen %95ak auto-harraldia egitea erabaki du eta gainerakoek eskatu dute laginaren harraldia osasun arloko profesional batek egitea.

Harraldia osasun arloko profesional batek egiteko eta  NOPLOI-era deitu behar da;  848 423 498 telefono zenbakira edo erreferentziazko SUOAZ zentrora.

Auto-harraldia egiteko

Proba egin behar da hilekorik ez dagoen egunetan, proba egin aurreko hogeita lau orduetan ezin da penetrazio bidezko sexu harremanik mantendu eta ordu tarte horretan ezin dira baginatik sartzen diren medikamentuak erabili.

Proba etxean egin nahi dutenek eskuila bat daraman hodi bat jasoko dute. Proba egin aurretik, ura eta xaboiarekin ongi garbitu behar dira eskuak, eta ostean, lehortu. Hodi bat izanen dute, eta barruan dagoen eskuila atera beharko dute barrukoa ukitu gabe. Eskuilaren erdialdean marra gorri bat dago. Marra gorritik heldu, eta poliki-poliki eskuila baginatik sartu behar da. Baginaren barnean dagoenean biratu egin behar da hogei segunduz. Azkenik, baginatik atera eta hodian sartu behar da.

Proba egin ostean, Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako zentroen sarean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan edo osasun etxean utzi behar dute lagina. Osasun arloko profesionalek lagina aztertu eta emaitza pazienteari jakinarazten diote, eta emaitza positiboa izatekotan, zitologia bat egiten diote.

25 eta 34 urte bitartekoak

25-34 urte bitarteko gazteei aldiz, zitologia egiten diete zuzenean. Horretarako lehenago ginekologora joan badira gutun bat edo dei bat jasotzen dute. Inoiz ginekologora joan ez direnek telefono bidez eskatu behar dute ordua erreferentziazko SUOAZ gunera deituz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Eguneraketa berriak daude