Zortziehun bat pertsonak eman zion atxikimendua igandean Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez! plataformak Algortan antolatutako manifestazioari, esparru horretan dagoen zigorgabetasuna salatzeko.
Plataformaren ekimena babestu dute 24 elkarte feministak eta dozenaka eragile gehiagok. Denek salatu dute umeen kontrako indarkeria patriarkala eta "babes osoa" agertu diete eraso dituzten umeei. Manifestarien ahotan ere, "txikitxo, nik sinesten dizut" izan zen oihurik entzunenetako bat igandean.
Hala, erasotzaileen "zigorgabetasun izugarria" agerian uztea izan zen igandeko martxaren beste helburuetako bat: "batetik jendarteak errealitate horri aurrez aurre begiratzen ez diolako eta, bestetik, eta bereziki, epaitegietan adingabeak euren erasotzaileen esku uzten dituztelako". Antolatzaileek oroitarazi zutenez, sexu-gehiegikeriei dagokionez, eguneroko errealitate lazgarria dira: Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformak ohartarazi zuen lau neskatiletatik batek sexu-abusuak jasaten dituela 13 urte bete aurretik, eta egoera bera bizi dutela zazpi mutikotatik batek. Kasu horien %90etan, erasotzaileak familia barruko gizonezkoak direla azaldu zuten. 2010ean Europako Kontseiluak berak Bostik Bat kanpaina abiatu zuela gogora ekarri zuten.
Igandeko ekimenaren bidez, plataformak apurtu gura izan du umeen abusuak "etxean gelditzeko kontuak" direneko ideiagaz: "Ez ditugu umeak bakarrik utziko", agindu zuten, "nahiz eta ikusten den legez, kasurik gehienetan salatzeko gai izan ez direnean". Izan ere, umeek jasandako sexu-abusuengatik aurkezten diren salaketen %90 ez da ahozko epaiketara heltzen. Plataformaren esanetan, kasu askotan salaketak artxibatzen dira Justizia-administrazioak neska-mutilen testigantzari sinesgarritasuna ukatzeko joera duelako eta epaileek ez dituztelako errespetatzen perituen, forentseen eta zerbitzu sozialetako langileen lekukotasunak eta balorazioak: "Langile profesionalak daude sare publikoan eta aintzakotzat hartu behar dituzte, froga-balio berezia behar lukete. Epaileak epai dezala, baina balorazioa adituen esku uzteko obligazioa du", oroitarazi dute. gaur egun horrela ez denez, faltsuan itxitako kasuak berrirekitzea exijitu du plataformak.
Antolatzaileek salatu dutenez, indarkeria horren gotorleku nagusia da patriarkatuaren oinarria den familia nuklearra. Gehienetan, familia eredu hori eta bere inguruko sarea dira umeen aurkako indarkeria isildu horren "babesleku". Gainera, igandean salatu zutenez, neska-mutilek oso txikitatik bizi dute biktima berriro izatea: "Ez dituzte sinesten, euren berbak ez dituzte aintzat hartzen, ez du ezertarako balio izaten sufritu dutena adieraztea, berba eginez, irudiak eginez, behin eta berriz kontatzera behartuta badaude ere". Nahiz eta perituek babestu, auzien %90 bat artxibatzen dute, eta beste %10eko kasu askotan erasotzailea absolbitzen dute, Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez! plataformaren arabera.
Umeak ez dira Justiziak sinesten ez dituen bakarrak. Salaketa gehienetan amek ipintzen dute eta euren berba zalantzan jartzen da, "sistema judizialaren egitura patriarkala dela eta". Seme-alabak manipulatu dituela edo gezurra esan duela leporatuta, seme-alaben zaintza kentzeraino prozesuak abiatzen direla gogoratu zuten igandekoan.
Albiste hau Hirukak argitaratu du CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra. Bertan gaiari buruzko informazio gehiago topatuko duzu.
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.