EAEko hezkuntza sisteman dagoen ikasleen banaketa desorekatua ez da eskola-segregazioaren jatorria, ondorioa baizik. Beraz, alferrik da saiatzea arazoa konpontzen horretan eraginez, egoera hori sortu duen iturrira jo gabe. Egun hauetan matrikulazioaren inguruan izandako gorabeherak adierazgarriak dira.
Eskola-segregazoia urteetako hezkuntza politiken emaitza da:
1-Konzertazio erabatekoa eman zaio irakaskuntza pribatuari etapa guztietan (orain 2 urtetik 18ra) legeak markatzen duenaren gainetik (horretarako diru gehien bideratzen duen erkidegoa gara).
2-Matrikulaziorako hezkuntza planifikazioak onartu egiten du urtero ikastetxe kontzertatuen plazen gain-eskaintza, eskola publikoan nahikorik egon arren (adibide bat: Zarautzen 154 umerentzat eskola publikoak 72 plaza eskaini ditu, eta herriko pribatuen eskaintza 172koa izan da, eskaera osoa jasotzeko modukoa!).
3-Ikastetxeek kobratzen dituzten kuota ekonomikoek baimenduak izaten jarraitzen dute, legez kanpokoak izan arren.
4- Konzertatzea eskatu duten ikastetxe pribatu guzti-guztiek baiezkoa jaso dute, haien ezaugarriak edozein izanda ere.
Hamarkadak daramatzagu plazen eskaintza eta irakaskuntza osoa merkatuko logika hutsaren arabera utzita, irakaskuntza pribatuari bere zabalkunderako bideak errazten eta, ondorioz, segregazioa sortzen
Laburtuz, Administrazioak urteak daramatza “zelaia” libre uzten, neurririk hartu gabe, beste aldera begiratzen, kontzienteki politika liberalak erabiliz, alegia. Hamarkadak daramatzagu plazen eskaintza eta irakaskuntza osoa merkatuko logika hutsaren arabera utzita, irakaskuntza pribatuari bere zabalkunderako bideak errazten eta, ondorioz, segregazioa sortzen. Ez da kasualitatea, ez da konplexua.
Horren aurrean edo kontran, familia ahulenen umeak banatzea alferrikako neurria da, hutsaren hurrengoa. Desberdinen arteko bizikidetzaren alde jokatuko bada, egoera zaurgarrian ez dauden ikasleen banaketa ere gauzatu beharko litzateke. Ikasle zaurgarriak banatzea, eta ez ikasle guztiak, eraginkorra ez izateaz gain, neurri diskriminatzailea da, desberdintasunak sortzen ditu eta estigmatizatzeko arriskua dakar, ikasle horiek merkantzia bihurtuta. Eskola publikoan ez dago inor soberan, ez dugu umerik banatu nahi, guztiak eskolatu nahi ditugu.
Sintoma ez da konpontzen jatorrira jo gabe. Hala adierazi genuen joan den otsailean Bilbon eman genuen prentsaurrekoan: “Benetan sinistuko balute eskola publikoak lehentasuna behar duela, ikasleen onarpena zonaldeko, auzoko edo herriko eskaintza publikoak egiten duen gelen arabera egin beharko litzateke, eskola-plazen eskaintzaren planifikazio arrazionalaren ondorio logiko gisa hezkuntza-itunak pixkanaka murriztuz, eskolatze orekatua lortuz eta ume guztien eskubideak bermatuz”. Planifikazio justua eta diru publikoaren erabilera arrazionalagoa behar ditugu.
Ikasle zaurgarriak banatzea, eta ez ikasle guztiak, eraginkorra ez izateaz gain, neurri diskriminatzailea da, desberdintasunak sortzen ditu eta estigmatizatzeko arriskua dakar, ikasle horiek merkantzia bihurtuta
Eskola-segregazioa ez da hobetuko ikasle zaurgarrien banaketarekin, are gutxiago eskola publikoari umeak kendu eta beste sarera bideratuz. Kontua ez da mota bateko ikasleak banatzea, baizik eta eskola publikoen sare orekatu eta indartsu bat eraikitzea. Eskola publikoa sendotzea eta lehenestea, plaza publikoak edonon bermatzea eta, eskaintza hori nahikoa den tokietan, lerro pribatuak ez ituntzea baino ez dira izango eskola-segregazioaren eta injustizia sozialaren aurkako arma eraginkorrak.
Lidon Gasull Kataluniako AFFACen (guraso elkarteen) federazioaren zuzendariak hauxe esan zuen orain dela gutxi egin zigun bisitan: “Ume guztien banaketa aleatorioa eta zentralizatua egin behar da, bakar batzuk banatuak izan ez daitezen”. Eta hiru neurri proposatzen ditu: 1- Eskola plazen eskaintza mugatzea, irakaskuntza pribatu-kontzertatuaren gain-eskaintza debekatuta. 2- Ahalik eta gehien mugatzea familiek ikastetxea aukeratzeko duten ustezko eskubidea. 3- Eskola publikoa erabat dohainik izatea.
Guk ere horrela uste dugu.
José Manuel Martínez Fernández eta Eli Lamarka Iturbe. Euskal Eskola Puplikoaz Harro Topaguneko partaideak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]