Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik lehenengo aldiz, eskuin muturreko ideiak haizatzen dituen alderdi bat agintera heltzekotan da Austrian: FPÖ, bere siglen arabera Askatasunaren Alderdia, alderdi ultranazionalista. Astelehen honetan, Austriako presidenteak FPÖko buru Herbert Kickl ultraeskuindarrari proposatu dio gobernua osatzeko.
Demokristau kontserbadoreen beherakada probestu zuen FPÖk iragan irailean eginiko hauteskundeetan. ÖVP demokristaua, 2019an botoen %37 izatetik, %26ra jaitsi zen; eta eskuin muturra, berriz, %16tik %29ra igo. Nolabait espero zen halakorik gertatzea, herrialde mailako inkestek azken ia bi urteetan marraztu baitute FPÖren igoeraren eszenarioa, eta, Europako zati esanguratsu batean bezalatsu, Austrian ere eskuin muturrak irabazi zituen Europako Parlamenturako hauteskundeak iazko ekainean. Austrian, demokrazia izenpetu zenetik estreinakoz gertatu zen halakorik.
Hesia ipini ziezaioketen
Eta ipiniko zutela esan zuten gainontzeko alderdiek, baina ez dute jokaldia borobildu. Ez dira gai izan akordiorik osatu eta koalizio zabal bat eratzeko.
Bazegoen aukera erreala, eta bi mutur zituen hariak: batetik, orain arte agintean egon den ÖVP alderdi demokristau kontserbadorea, hauteskundeetan bigarren geraturikoa; eta hirugarren ordezkatuena bestetik, SPÖ sozialdemokrata. Biak juntatuz geroz, ozta-ozta heltzen ziren parlamentuan gehiengoa osatu eta gobernua eratzera.
Azken unera arte egon dira negoziaketan, baina ez du fruiturik eman eta bi alderdiek elkarri egotzi diote errua
Albiste agentziek jakinarazi eta El País egunkariak jaso duenaren arabera, bi alderdi horiek azarotik egon dira negoziaketan, baina oso jarrera diferenteak adierazi izan dituzte hasiera-hasieratik. Horregatik, laugarren geratu zen Neos alderdi liberalaren atea jo zuten, erdibidera iritsi nahian. Aste gehiago eman zituzten solasean, baina liberalen zerrendaburua izan zen publikoki amore eman zuen lehena: "Ez demokristauak eta ez sozialdemokratak ez dira ari pentsatzen nola atera Austria atzeraldi ekonomikotik; akordiorako oinarria eskuin muturra agintera iristea galaraztea bada, oinarri oso apala da herrialde bat gobernatzeko".
Alderdi liberala gabe, urtarrilaren 4ra arte egon dira negoziaketan demokristauak eta sozialdemokratak, Austriako presidente Alexander Van der Bellen-ek hala eskatuta. Baina ez du fruiturik eman, eta bi alderdiek elkarri egotzi diote errua. Azkenean, Van der Bellen-ek bere bulegora deitu du eskuin muturreko bozeramale Kickl, eta eskatu egin dio gobernua osatzeko.
Bien bitartean, egungo kantzilerrak, Karl Nehammer demokristauak, sozialdemokratekin akordioa helduz gero kantziler izaten segituko zuenak, dimisioa aurkeztu du. Dena dela, demokristau kontserbadoreen alderdia ez dago hain urrun ultraeskuinarengandik. Nehammerrek ez zuen baztertu FPÖ kanpotik babesterik; akordio itxirik ez, baina FPÖren barruan "jende zentzuduna" dagoela esana zuen, eta segun eta zer eta nola, aukera mahai gainean zegoela balizko gobernu bat babesteko.
Austriako presidentea, Alexander Van der Bellen, duela zortzi urte heldu zen agintera. Kickl ipintzen bada orain kantziler, zortzigarrena izango da kargu horretan Van der Bellen presidente denetik. Gainbehera larrian den Alderdi Berdeko kidea da Van der Bellen. %8ko babesa baino ez zuen lortu azken hauteskundeetan; aurrekoetan baino sei puntu gutxiago.
Herbert Kickl: negazionista eta arrazista
Immigrazioaren eta asilo eskubidearen aurkako ideiak haizatu ditu Kicklek, eta hauteskunde-zerrendako kide izan ditu mezu xenofobo eta antisemitengatik isunak jaso dituzten hainbat pertsona, baita nazismoari gorazarre egiteagatik zigortutakoak ere. Hauteskundeak irabazi berritan, Israelgo prentsak neonazitzat deskribatu zuen Kickl hautagaia, eta horrelako mezuak gailendu eta hauteskundeak irabaztearen arriskuaz ohartarazi.
Immigrazioaren eta asilo eskubidearen aurka dago FPÖ. Bere hainbat kide zigortu dituzte mezu xenofobo, nazi eta antisemitengatik
Kicklek, baina, zigor eta gisa horretako gertakari guztiei garrantzia kendu izan die, "askatasunaren defentsa" egiten duelako, Askatasunaren Alderdia –FPÖ siglen esanahia horixe da– delako. Ukrainari babesa kentzearen alde dago Errusiaren aurkako gerran, eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko hartzen diren neurri ororen aurka dago, "herriko ekonomiaren kontura" egiten direla argudiatuta.
Volkskanzler izan nahi duela esana du, "herriaren kantzilerra", Hitlerrek erabiltzen zuen termino bera Führer bihurtu aurretik. Kritikak jaso izan ditu terminologiatik, eta berak erantzun: "Hori ez da eskuin muturra izatea, hori gauza normala da; herritarra naiz ni, eta herriaren alde nago". Kanpainarako erabilitako leloetako batzuk dira hauek: "Zuek zarete nagusiak, eta ni zuen instrumentua"; edota, kutsu biblikoa emateko, "Egi bihur dadila zuen borondatea".
Austria atzeraldi ekonomiko betean da azken bi urteotan, langabezia igo eta igo, eta defizita BPGaren %3,7an du, Europako Batasunak ezartzen duenaren gainetik. Europako Batzordeak aginduta, 18.000 eta 24.000 milioi euro aurreztu behar ditu.
FPÖ "berrindartzera"
Eivissa kasua edo Ibiza kasua gisa ezagutu zenaren ondotik heldu zen alderdiaren buruzagitzara Herbert Kickl.
Eskandalua 2019ko maiatzean izan zen, Ibizan. Ezkutuko bideo batean agertu ziren orduko gobernuko kide eta FPÖ alderdiaren burua –Heinz-Christian Strache–, eta ÖVPko demokristau eta Austriako kantzilerra –Sebastian Kurz–, oligarka errusiar baten ilobari kontratuak eskaintzen hauteskundeetako kanpainarako diruaren truke.
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]