ULMAko bazkideen %80k babestu du Korporaziotik irtetea, eta babes zabalarekin ere Oronak: %70 ateratzearen alde bozkatu du.
Dozena erdi pasatxo lagunek hartu dute hitza Donostiako Illumbe zezen-plazan ULMAk egin duen batzarrean, interbentzio luzeak izan dira eta horien artean piztu da eztabaida apurra ARGIAri bertako iturriek jakitera eman diotenez. Enpresako bazkide eta langile-jubilatu direnek erakutsi dute korporazioan geratzearen aldeko jarrera, etorkizunean enpresaren ekonomiak okertzera egingo balu. Dena den, espero bezala, langileen gehiengoak irtetearen alde bozkatu du, enpresak hobe funtzionatuko lukeelako talde handitik irtenda. Mondragonen komunikazio-kanpaina gogorrak ez du beraz fruiturik eman.
Boto-eskubidea zuten 2.800 bazkideen %80ak eman du irtetearen aldeko botoa; ULMAren bederatzi egoitzek bozkatu dute irteteko.
Oronan, berriz, 1.700 bazkide inguru bertaratu dira Hernandiko egoitzara, eta arratsaldeko 15:00ak pasatxoan jakin da, %70ak eman duela irtetearen aldeko botoa.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.
Niretzat Talaios kooperatibaren eta Olatukoopen bitartez kooperatibismoan eta ekonomia eraldatzailean jardutea zer den galdetzen didatenean, erantzuten dut izan dela lanaren eta kolektiboaren bitartez emantzipaziorako bideari ekiteko aukera. Eta bide horretan, oso garrantzitsua... [+]
Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]
Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]
Uztailaren hasieran jakin dugu gure herrian langileon etxe askotan ospakizunerako ezinbesteko izan diren pastel eta gozoen De Paula lantegia itxiko dutela. Erretiroa hartuko omen dute gozogileek, eta noski, erretiroa hartuko duten langileek deskantsurako eskubide osoa dute,... [+]
Etengabe azpimarratu behar dugu jada ez garela elkarte edo kolektibo bat. Izan ginen, bai. Ez baikenuen modu kolektiborik transmaribibollo aktibistak izateko (ez, ez gara banakako aktibismoen oso aldekoak). Eta bide batez, elkartea aprobetxatzen genuen fakturatzeko ere.
Baina... [+]
Ziklo-logistikarena sektore oso txikia da oraindik Euskal Herrian, baina forma apur bat hartzen ari da azken urteotan. Oraintsu, adibidez, CoopCycle Euskal Herria sortu dute.
Mikel Martin Conde herrikide eta burkide maitea betirako agurtu dugu artikulu hau idazten hasi berritan, eta tristura kolektiboa herrian zabaldu bada ere, penarekin batera Mikelen bizitza eta borrokak ospatzeko aukera eman digu. Erakutsi digu borroken ebakipuntuetan etorkizun... [+]