"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak direlakoez ere". Apirilaren 23an AEB Europako zenbait ordezkarirekin elkartzekoa da gaia eztabaidatzeko.
Financial Timesek zera ezagutarazi du: Errusia prest dago guztiz okupatzen ez dituen lau eskualdeen gaineko erabateko kontrol eskaerari amore emateko, baldin eta AEBk kontzesio zabalagoak egiten baditu, hala nola Krimeako anexioa onartzea eta Kiev NATOn sartzeari betoa jartzea. Hedabideak informazioa San Petersburgon izandako bileraren harira jaso du, AEBko mandatari Steve Witkoff-en eta Vladimir Putinen artean izandakoa. "Arazoa ezagutzen duen jendeak" ezagutarazi duela adierazi du Financial Timesek.
Putin prest egongo litzateke erabat kontrolatzen ez dituen lehen lerroko eskualdeei uko egiteko: Donetsk, Luhansk, Jerson eta Zaporiyia –egun Ukrainaren esku daudenak–. 2022an egindako adierazpenak bertan behera geratzea ekarriko luke horrek, izan ere, urte horretan lau eskualdeen anexioa deklaratu zuen. Kievek tropak frontetik erretiratu ezean eta Moskuri lau lurralde horien erabateko kontrola eman ezean inolako bake akordiorik onartuko ez zuela adierazi zuen.
Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek zalantzan jarri du azken egunetan publikatzen ari den informazioen zilegitasuna. Peskovek "fidagarriak" diren hedabideek luzatzen dituzten albisteak kolokan jarri ditu RIA Novosti estatu-agentzian egindako adierazpenetan: "Faltsukeria asko argitaratzen ari dira, eta, beraz, lehen mailako iturriei baino ez zaie entzun behar".
Gauzak horrela, Errusiak 2022an egindako deklarazioak –Donetsk, Luhansk, Jerson eta Zaporiyia lurraldeen anexioak– bere horretan jarraitzen du. Lau lurralde horiek ez ezik, Krimeako eskualdea bereganatzeko 2014an egindako adierazpena ere berresten da.
Londreseko batzarraren zain
Gatazkari irtenbidea emateko asmoz Londresen elkartzekoak dira asteazken honetan AEBko, Ukrainako, Frantziako Estatuko, Alemaniako eta Erresuma Batuko ordezkariak. AEBk balizko su-eten baterako bide orri bat proposatzeko asmoa du, Krimea Errusiaren zati gisa onartzea eta frontearen egungo lerroa izoztea barne, The Washington Postek ezagutarazi duenez. Proposamen horiez gain, Errusiari ezarritako zigorrak partzialki arintzea eta Ukraina NATOtik behin betiko baztertzea aurreikusten du AEBk. Trukean, Kievek segurtasun bermeak eskuratuko lituzke.
Kievek Errusiarekin elkarrizketa zuzenak izateko prest dagoela adierazi du Volodymyr Zelenskyk: "Su-etenaren ostean, esertzeko prest gaude". Baina Errusiarekin zuzeneko elkarrizketak mantentzea debekatzen duen dekretuak indarrean dirau, Diario Socialistak jaso duenez.
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]
Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]