Ukraina ageri zaigu berrietan, egunkaria zabaldu eta hara aspalditik ahaztuta genuen herrialdea; “Euromaidan” (Euroenparantza) izendatutako protesten harira agertua. Komunikabide konbentzionaletan atera izan diguten argazkia nahiko zuri-beltzekoa izan da: Gobernu autoritario baten aurka ari dira “herritarrak” protesta “demokratikoan”; “Ukraina Europara hurbiltzea” (beste kontinenteren batean al dago?), “Errusiaren morroi” den Gobernuari aurre egitea omen da dema. Neurria, oinak eta errima: “Ukraina errusiar tutoretzatik” askatu behar da demokraziarako bideari ekiteko, EB izango du bidelagun “erreforma demokratikoak” egiteko. Eta zalantzarik balego, Kieveko kaleetan protestan ari diren gazteek erakusten digute potorik ez dagoela: gazteak barrikadetan poliziaren aurka ari dira, hots, arrazoia alde dute.
Hala ere, ohi den bezala bertsoa bota aurretik pixka bat pentsatu eta hausnartu beharko da, ezkerra berriz ere ideologiaren oholtzan barregarri azal ez dadin. Komunikabideak gai-jartzaile moduan aritu bazaizkigu, ez digute gaia zuzen azaldu, zerbait ezkutatu digute: Ukraina Estatu independente eta demokratikoa da. Ukrainar Estatuak baditu bere erakundeak, nazioarteko begiraleek ontzat jotako prozesu demokratikoetan aukeratuak (estandar guztien arabera, Ukrainan hauteskundeak Mendebaldera lerratutako herrialde askotan, Georgian kasu, baino askeagoak eta garbiagoak dira). Gaia ez dugu demokrazia ordezkatzailearen zuzentasuna eta ez gara hortaz arituko, baina Ukrainan iturri horretatik edaten dute (Europa Mendebaldean ere bai), eta horren arabera, ukrainarrek Janukovitx lehendakaria eta bere alderdiaren gehiengo parlamentario bat aukeratu dute; hala, beste edozein politikari “demokratikok” duten zilegitasun berdina dute erabakiak hartzeko. Baina mendebaldeko komunikabideek, ukrainar Estatuarekiko erdeinu garbiz, Putin eta “bere autokraziaz”, EBz eta “demokratizazioaz” mesfidati omen, mintzo dira. Ez dirudi jabetu direnik Ukraina eta Errusia gauza bera ez direla, baina hautatutako Gobernu baten kontrako jarrera iradoki digute.
Kontua da apenas izan dugula Gobernu ukrainarraren bertsoa entzuteko aukerarik; agian oinak EBrekiko Atxikimendu Akordioa ez sinatzeko arrazoiak izan direlako. Askotan errepikatu izan digutena gezurtatuz, EBk Ukrainari ez dio eskaini kide izatea, baizik eta hainbat herrialderi, Hegoafrika edo Egipto bezalako herrialde ez europarrei barne, eskainitakoa baino ez da. Itun honen arabera, Ukrainak EBko herrialdeekiko salerosketa askea erraztu beharko luke, beraz EBko produktuek Ukrainan bidea garbi izan beharko lukete. Hau da, EBko dunping-produktuen aurrean Ukraina ahul uzteaz gain, Errusiarekin duen merkatal-armonizazioa haustea eskatzen zitzaion, input errusiarren dependentzia duten industri-enpresak edota Errusian saltzen duten enpresak arriskuan utziz (Errusia eta Bielorrusiarekiko salerosketa, Ukrainaren salerosketen %40 da). Izan ere, 46 milioi kontsumitzaile potentzialez osatutako ukrainar merkatua oso gozoki tentagarria da, batez ere eraso diplomatikoaren buruan egon diren Alemania eta Poloniarentzat. Historiak frogatu du halako akordioak Ukrainaren moduko egitura ekonomikoa duten herrialdeentzako kaltegarriak izan direla.
Hau gutxi balitz, segida etorri zaigu: aipatutakoaz gain, Asoziazio eta Merkataritza Libreko Akordioak herri xehearentzat oso latzak diren neurriak hartzea galdatzen zion Ukrainari: esaterako, gasaren prezioen igoera, Estatuak sektore honetan duen papera mugatzea (pribatizazioa), “aurrekontu defizitaren murrizketa” (murrizketa sozialak) eta
soldata-izozteak. Aurrerakoia den edonork ziztu batean gaitzesteko neurriak. Alta, “ezkerrean” badago sektore bat Madrilen edo Atenasen “troikaren inposizioak” kritikatzen dituena eta bere Gobernuei hauei planto egitea galdatzen diena; baina erabaki hori burujabe baina Mendebaldeko balio-sistemarekiko bazterreko herrialde batek hartzen badu, ezkor agertzen da. Munduaren ikusmolde eurozentrista batetik abiatuz “Brusela” eta EB “merkatuak” izatetik “demokraziaren eramaile” bihurtzen dira.
Eta demokraziaz ari garela, azken oinarekin egiten dugu topo, hau da, atrezzoarekin: EBren aldeko eta dimisioa eskatzen zaion Gobernuaren kontrako manifestazio “jendetsuekin”. Manifestaldi hauek eta hauen kontrako ustezko “polizia-bortizkeriak” ukrainar politikan muturrak sartzeko beste aukera bat eman die Mendebaldeko politikariei: Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministro Guido Westerwelle eta AEBtako Europar Auzietarako Idazkariorde Victoria Nuland mobilizazioetan egon dira, Catherine Ashton oposizioko liderrekin (besteak beste, Oleh Tiahnibok ultraeskuindarrarekin) bildu egin da argazkietan elkarrekin agertzeko, eta Mendebaldeko hainbat herrialdeetako diplomazia bulegoek ukrainar Gobernu demokratikoari “herri protestak entzuteko edota jaramon egiteko” galdatu diote. Bitxia da, izan ere, eskaera luzatu duten herrialdeak ez baitaude ohituta euren etxean ematen diren protesten eskaerak entzuten eta are gutxiago jaramon egiten. Are gehiago, Ukrainak eskatu ez duen EBren misio bat joan da Kievera, “gertatu daitezkeen giza eskubideen urraketak aztertzeko”. Beraz, mobilizazio hauek EBren eraso diplomatikoa den bertsoaren beste oin bat dira.
Baina zein izan da mobilizazio horien errealitatea? Manifestariak erabateko gogorkeriaz aritu dira, eraikin ofizialak (Kieveko Udaletxea edota lehendakaritzaren bulegoa, esaterako) asaltatuz edo blokeatuz, edota polizia negar-gasez, koktel molotovez eta bengalez erasoz. Honen aurrean, ukrainar poliziaren erantzuna oso biguna izan da: Europar Batasuneko edozein herrialdetan poliziak askoz gutxiagogatik gomazko pilotak eta balak tirokatzen ditu eta egiazko sua ere “eskapatzen” zaio. Ondorioz, Amnesty International bezalako erakunde batek (ez bereziki Janukovitxen aldekoak), zauritu gehiago zenbatu ditu polizien artean manifestarien artean baino. Baina hau ez dirudi “polizia-bortizkeria” edo “Gobernuaren autoritarismoa” gure barnean ozta-ozta egia bihurtzear egoteko oztopo izan denik.
Nortzuk dira Janukovitx boteretik kentzeko hain irmoki protestan ari diren manifestari hauek? Oro har, bi sektorek osatzen dute: lehena Europa Ekialdeko zenbait herrialdeetan arrakasta izan zuten “koloreetako iraultzen” (Ukrainan baita ere, 2004ko “Iraultza Laranjak” Justxenko lehendakaritzan ezarri zuen) eskemaren arabera antolatzen diren gazteak dira. AEBtako propaganda-GKEek osatutako sare boteretsu batekin lotura indartsuak dituzten erakundeak dira, jo eta su “munduan zehar demokrazia hedatzen” dabiltzanak, mendebaldeko munduaren nagusitasuna aldarrikatzen duten tesi neo-kontserbadoreekin bat eginez. Erakunde hauek borroka-molde gisa “bortizkeria eza” darabilte, Gene Sharp teorikoak proposatutako ereduaren arabera. Sharpek berak dio borroka modu hau betiko Estatu-kolpe militarra baino eraginkorragoa eta “erakargarriagoa” dela (eta hala da, zerk ematen du hobeto: banderak mugiarazten dituzten gazteek edota kalera tankeak ateratzen dituzten militarrek?). Eta zalantzarik balego “gure eginkizuna, duela 20 urte CIAk ezkutuan egiten ohi zuena begi-bistara egitea da”. Honek ere ez du potorik egiten. Hots, erakunde hauen egitekoa burujabe edota AEBekin lerratzen ez diren herrialdeetako Gobernua edo politika indarrez aldatzea da.
“Koloreetako iraultzetan” protagonista izan ziren erakundeek ez dute proposamen ideologiko argirik, marketina edota kanpaina egiten dute kontsigna minimoak behin eta berriz errepikatuz: “ustelkeriaren kontra”, “askatasunaren eta demokraziaren alde” eta abar. Baina ez ditugu inondik inora ere ekoizpen-molde kapitalista kritikatzen ikusten, ez eta aberastasunaren banaketa desorekatua (bereziki handia Europa Ekialdean). Are gehiago, azpimarratu behar da garaipena lortu izan dutenean Gobernu neoliberalak ezarri direla. Aipatu dugun bezala, 2004an Ukrainan “Iraultza Laranja” eman zen, “Pora!" (Orain!) talde buru zela. Puntukako lekukoa aurten FEMENek hartu du; ustez feminista eta “sextremista” den talde hau ezagun egin dute apurtzaile eta probokatzaile baina mendebaldeko logikarekin guztiz bateragarriak diren bere kanpainek: euren protesta politikoak Putin edo Janukovitx ohi dute jomugan, baina sekula ez Merkel, Hollande edo Obama.
Bigarren sektorea eskuin muturra dugu, protestak bere betiko etsai den Errusiaren aurka zuzentzen direnez gero harrotu egin dira (ukrainar ultraeskuindarrek SESBen kontra eta nazien alde borrokatu zuten). II Mundu Gudako ukrainar armada kolaborazionistaren bandera gorri-beltzak edota Svoboda alderdi faxistaren (ukrainar legebiltzarren ordezkaritza du alderdi honek) banderak nonahi ikus daitezke protestetan; “oposizioko liderren” argazkietan, alderdi honetako buru Oleh Tiahnibok agertzen da, besteak beste. Leninen estatuaren aurkako bandalismoak erakusten du protesta hauetan Svobodak hartutako papera zein handia den.
Jukutriarik gabe aztertuz gero, ukrainar oholtzan bi aukera agertzen zaizkigu: burujabetza ekonomiko nazionala ala merkatu kolonialismoa eta eskuin muturraren nagusitasun ideologikoa. Zirt edo zart egin beharrean gaude. Guk aukeratu dugu jada.
Artikuluaren sinatzaileak: Jon K. Billelabeitia, Asier Blas, Ibai Trebiño, Joseba Agudo, Xabier De Miguel, Nerea Garro, Axier Lopez, Beatriz Esteban, Ruben Sanchez Bakaikoa eta Marikarmen Albizu
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.
2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.
Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]
Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.