Ukrainako gerra hasi aurretik baino petrolio gehiago ari da saltzen Errusia, India eta Txinari esker

  • Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen du nahiz eta gehiago saldu.

Ukrainako gerra lehertu zenetik, nabarmen handitu da Txinak eta Indiak Errusiatik inportatzen duten petrolio kopurua. Europarena, berriz, jaitsi egin da.

2023ko apirilaren 19an - 09:53
Azken eguneraketa: 12:07

Errusia Ukrainako gerra hasi aurretik baino petrolio gehiago ari da saltzen, batez ere, Txina eta Indiarekin egindako hitzarmenei esker. Gaur egun, bi herrialde horiek jasotzen dute Errusiako petrolio esportazioen %90. Kpler Oinarrizko Porduktuen Analitikaren arabera, herrialde bakoitzak 1,5 milioi upel inportatzen ditu egunean.

Gerraren aurretik ere Txina zen Errusiako petrolioaren erosle nagusia. 2021ean, esportazioen laurdena Txinara iristen zen. Hala ere, 2022ko otsailetik handitu egin du eskaera Asiako herrialdeak, Yahoo Finance-ren artikulu batean azaldu dutenez.

Indiaren kasuan, ordea, eragin nabarmena izan du Ukrainako gerrak eta Errusiako petrolio deskontuak. Munduko hirugarren petrolio inportatzailerik handienak gerra aurretik inportatzen zuen %1 inguru baino ez zion erosten Errusiari; gaur egun, %51.

Europaren eskaria, behera nabarmen

Txina eta Indiaren ondoren, Turkia eta Bulgaria dira Errusiako petrolio eroslerik handienak. Herrialde horien erosketei esker, salmenta osoen kopurua handitu du Errusiak, nahiz eta Europar Batasunak nabarmen jaitsi duen Errusiatik inportatzen duen petrolio kopurua. Gerra hasi aurretik Errusiako esportazio gordinen ia bi heren jasotzen zituen EBk, eta, gaur egun, %8 baino ez. Europako Banku Zentralaren kalkuluen arabera, Eurogunearen eta Errusiaren arteko merkataritza erdira jaitsi da 2022ko otsailetik.

Diru-sarrera gutxiago, zigorren ondorioz

Esportatzen ari den petrolio kopuruak gora egin badu ere, Errusiaren diru-sarrerak jaitsi egin dira, prezioen jaitsieraren ondorioz. Energiaren Nazioarteko Agentziaren arabera, urtebetean %43 inguru jaitsi da Errusiak orotara jasotzen duen diru kopurua. Izan ere, Ukrainako inbasioaren harira Errusiari ezarritako zigor ekonomikoei aurre egiten ari da Putin. Besteak beste, Europar Batasunak erkidegoko herrialdeei debekatu die Errusiako ikatza eta diesela inportatzea eta petrolioa itsasontziz ekartzea.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


“Su eten partzial” bat adostu dute Trumpek eta Putinek Ukrainako azpiegitura energetikoarentzat

Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.


Ukrainak AEBen 30 eguneko su-eten proposamena onartu du

Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du. 


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


Petrolio-ontzi hondoratu batek 4.300 tona isuri ditu Itsaso Beltzean, eta beste bat noraezean dabil

Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.


2024-12-06 | Rafael Poch | CTXT
Oreshnik bisitan izan da Yuzhmash-en

Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


2024-11-18 | Jon Torner Zabala
Errusiaren kontra irismen handiko misilak erabiltzeko baimena eman dio Bidenek Ukrainari

Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]


Eguneraketa berriak daude