Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Ukrainako Azov Batailoi faxista inpunitate osoz ari da Europan bira bat egiten, Europar Batasunak ez baitu finantziazio militar bidez soilik esku hartzen Ukrainako gerran. Azov Batailoiaren borroka-taldeko (Ukrainako Armadaren Erasoko 3. Brigada Banandua deiturikoa) hainbat kide ari dira kanpainan parte hartzen, besteak beste, Zu ere batu zaitezke lelopean. Halaxe dio birako hitzaldi baterako gonbidapenak: "Etor zaitez eta ezagutu itzazu Bajmut, Avdiivka eta Jarkovko eskualdeko borroketako benetako borrokalariak".
Faxista ukrainarrek uztailaren 21ean ekin zioten kanpainari, Europako hainbat herrialdetatik igarotzeko asmoz. Helburuak argiak dira: faxisten aldeko propaganda egitea eta Azov Batailoia ezagutzera ematea, Errusiaren kontra egiten ari diren gerrarako finantziazioa lortzen segitzea, eta gerrarako soldaduak errekrutatzea.
Biran zehar hainbat geldialdi antolatu dituzte faxistek. Esaterako, Berlin (Alemania), Hanburgo (Alemania), Varsovia (Polonia), Wroclaw (Polonia), Praga (Txekiar Errepublika), Vilnius (Lituania), Rotterdam (Herbehereak) eta Brusela (Belgika) bisitatzeko asmoz prestatu zuten kanpaina.
Hedapenaren bila nazioartean
Berlinen, adibidez, "fronteko istoriorik epikoenak" ezagutzeko hitzaldi bat eskaini zuten faxistek 20 euroren truke, eta berdin egin zuten Hanburgon, 15 euroren truke. Azov Batailoiaren arabera, berebiziko garrantzia dauka "atzerriko zaleekin topatzeak". Ukrainako gerrara batzen ez direnei, dei egin diete nazioartean beste lan batzuk egitera; "tokian toki ekimenak" antolatzera, hala nola.
Zabalpen lan horri egin diote azpimarra naziek, abisu bat emanda: "Gure jendea leku guztietan dago". Alemaniako Magdeburgo hirian, esate baterako, adar propio bat dauka Ukrainako Centuria antolakundeak. Ukrainako Armadaren Erasoko 3. Brigada Bananduak barne hartzen du Centuriaren adar militarra.
Faxismoaren ikur
Andrij Bilezkij faxista ezagunak gidatzen du lehen aipatutako borroka-unitatea, Ukrainako Armadaren Erasoko 3. Brigada Banandua. Talde horrek sarri eta harrotasunez aurkeztu du bere burua Ukrainako Armada Matxinatuaren (UPA) oinordeko modura. Ukrainako Nazionalisten Antolakundearen (OUN) adar militarra zen UPA, eta besoz beso jardun zuen faxismoarekin Sobietar Batasunaren kontrako gerran eta Holokaustoan.
Alemania naziaren heroi faxistak eta ikurrak goresten ditu Azov Batailoiko unitate horrek. Bere sinbologiak oinarritzat ditu, besteak beste, Alemaniako Waffen-SS indar faxisten ikurrak.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]