Ukelele baten atzean Hawaii aurkitu nuen


2024ko maiatzaren 13an - 07:41
Hawaiiko herritarren protesta bat AEBetako kolonialismoaren aurka. Irudia: Telesur
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alaba ukelelea jotzen ikasten ari da. Behin, Somewhere over the rainbow kantaren notekin aritu zen. Bertsio horren egilea Israel Kamakawiwo?ole zen. Ikusten duzuen bezala, Israel jaunaren abizena nahiko berezia da guretzat. Hain berezia, ezen, “Cira, hau ez da abizen ingeles bat, abizen honen atzean, beharbada, zure interesatzen zaizun istorioren bat egongo da”, pentsatu nuen. Eta bai, itxura denez, nire intuizioak, batzuetan, zuzenak dira.

Israel Kamakawaiwo'ko hawaiarra da, eta bere bizitza eredu ona da jatorrizko hawaiiarren ibilbideei erreparatzeko. Ama Wakiki diskotekako gerentea zuen, aita, berriz, hango atezaina, eta Estatu Batuetako base militarrean, Pearl Harbor ospetsuan, saneamendurako kamioia gidatzen zuen. Kamakawaiwo’ko musikarekin, 60ko eta 70 hamarkadako pizkunde kultural hawaiiarraren parte izan zen. Estilo garaikide eta tradizionalak nahastu zituen, eta Hawaiin eta Ameriketako Estatu Batuetan ospe handia izan zuen. Hawaiiarren eskubideen defendatzailea izan zen, eta herrialdearen independentzia bultzatu zuen. Oso gazte hil zen, 38 urterekin. Hori ere oso tipikoa da Hawaiin; jatorrizko hawaiiarrek bizi-itxaropen txikiagoa dute zuriek baino bere uhartean bertan bigarren mailako herritarrak direlako.

“Ah! Baina bada oraindik indigenarik Hawaiin? Ez al daude guztiz asimilatua? Badute hizkuntza propioa?”

Baina biografia txiki hori hobeto ulertzeko Hawaiik jasandako kolonialismoari buruz hitz egin behar dugu. Duela urte batzuk ezer askorik ez nekien Hawaiiri buruz, turistentzako paradisua zela, harreman estua zeukala AEBekin. Geroxeago jakin dut ukelelea dela hango musika tresna tipikoa, Pearl Harbor base militar famatua uharte haietan dagoela kokatua eta, ah!, Wikipediaren izenaren lehen zatiak, wiki hitzak, alegia, hawaiiarren hizkuntzan “azkar” esan nahi duela. Eta, noski, surfaren asmatzaileak direla. Hala ere, azken urteotan beste gauza batzuk ere jakin ditut. Amerikako indigenek bere hizkuntzen alde egiten duten borrokaz interesatzen hasi naizelarik, Hawaii agertzen hasi da. Ikasi dut Amerikako indigenentzat hawaiiarren hizkuntzaren aldeko borroka eredugarria dela. Konfesatu behar dizuet nire lehenengo erreakzioa beste hau izan zela: “Ah! Baina bada oraindik indigenarik Hawaiin? Ez al daude guztiz asimilatua? Badute hizkuntza propioa?”.

Israel Kamakawaiworen herriari buruz ikasitakoa kontatuko dizuet segidan. Hawaiiarrak erresuma gisa zeuden antolatuta baina ingelesak iritsi zirenetik, nahiz eta autonomia moduko bat izan, beti ingelesen edota estatubatuarren eraginpean egon dira. 1893an Lili'oukalani erreginak artxipelagoarentzako autonomia eskuratzeko erreforma batzuk jarri nahi izan zituen martxan, baina AEBetako armada indarrez sartu zen eta erregina kendu zuten. Han gelditu ziren soldaduak eta han jarraitu dute gaur egun arte. Tronutik kendu zuten erregina hura Hawaiiko independentistentzat sinbolo bihurtu da orain.

1893tik aurrera, beraz, uharteok Ameriketako Estatu Batuetara anexionatutako lurralde izan ziren, autonomia politikorik gabekoak urte luzez, harik eta bertakoen ahaleginari eta borrokari esker, 1959an, AEB osatzen beste estatuen kategoria bera eman zitzaion arte. Uste dut horrek gauza txarrak, eta onak ekarri zituela. Alde txarra da, handik aurrera, turismoarentzako helmuga oso garrantzitsu bihurtu zela, eta horrek uhartediaren osasun ekologikoari eta ekonomikoari gogorki erasan diola. Egia esan, estatu izan gabe agian okerrago izango zatekeen hori. Nolanahi den ere, kontua da, gaur egun, enpresa turistikoek hango natiboak bigarren mailako hiritar gisa tratatzen dituztela: turistak dira errege-erregina berriak. Estatu bat izatearen alde ona da, berriz, AEBek uzten dizkieten zirrikitu guztiak erabiltzen ari direla, eta lortu dutela, adibidez, beren hizkuntza ofiziala izatea. AEBetako estatu bakarra da ingelesaz gain beste hizkuntza ofizial bat daukana.

100.000 hiztun inguru behar dira hizkuntzak bere biziraupenaren segurtasuna izateko. Hots, 81.390 hiztun gehiago behar dituzte

Horri esker, hizkuntza propioan erakusten duten eskolak ireki ahal izan dituzte, eta unibertsitate bat ere badaukate; esan liteke, beraz, herria aurrera ateratzeko gogoari eta inteligentziari itxura ematen ari direla. Baina hiztun gutxi dira, oso gutxi, eta hizkuntza hil zorian dago. 2016an 18.610 hiztun ziren. National Geographic-eko artikulu polit batean, N. Ha'alilio Solomon unibertsitateko irakaslearen hurrengo adierazpena irakur zitekeen: "100.000 hiztun inguru behar dira hizkuntzak bere biziraupenaren segurtasuna izateko. Hizkuntza hurrengo belaunaldiari transmitituko dion aski lagun izatea da asmoa, seme-alabek euren artean nahiz bizitzako eremu guztietan erabil dezaten, pentsamendu, behar eta desio guztiak adierazteko". Hots, 81.390 hiztun gehiago behar dituzte; lan handia dago egiteko. Era berean, badakite hori gabe ez daukatela etorkizunik. Hizkuntzaren bidez identitatea indartzen da, eta identitate indartsu bati esker, bere lurra defendatzeko ausardia eta gogoak etorriko dira.

Ez dago bestelako formula magikorik, eta hango herritarrek argi omen dute. Eskola hawaiiarretara ez dira "etnia hawaiiarrekoak" soilik joaten, jakina; eskola horien ateak zabalik egoten dira, Europaren konkistaren ondoren, uharteetara iritsiz joan diren eta bigarren mailako hiritarren populazio-poltsa handitu dituzten herritarrentzat eta, oro har, gauza polit baten parte izan nahi duten guztientzat. Lurralde hori herrialde hobe bihurtu nahi dute, eta ohartzen dira hori ez dela posible ingelesaren aurrean errendituz, hori ez dela posible duintasun kulturala berreskuratu gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Kurduen SDF Siriako estatu instituzio bilakatzeko hitzarmena sinatu dute gobernuarekin

SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


Israelek Gazari argindarra moztu dio Hamas estutzeko, Netanyahuren hitzetan

Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Polizia infiltratu batek bi urte igaro ditu Kataluniako Palestinaren aldeko mugimenduetan

Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude