Ijentea kalean jarritako Dual eskultura 2014ko maiatzaren 31n inauguratu zen, 36ko estatu-kolpean eta ondorengo gerran frankistek exekutatutako 400 donostiarren omenez. Ekitaldi hunkigarria izan zen, xumea, baina esanahiz betea. Bertan izan ziren senideak eta oraindik ezkutatu nahi den historiaren zati hori berreskuratzeko lanean ari diren hainbat elkarte, proiektu hori errealitate izan zedin lanean aritu zirenak.
Herri-ekimen batetik sortu zen, eta errespetu, sentsibilitate eta fintasun osoz lan egin genuen. Garai hartan alkate nintzen aldetik, ondo gogoratzen ditut lagundu zuten pertsona bakoitzaren ekarpenak, ideiak eta proposamenak, baita malkoak eta irribarreak ere. Ez ditut ahazten urrats hori bihotz-bihotzez eskertzera hurbildu ziren familien hitzak, ezta udaletik eta elkarteetatik gogotik lan egin zutenenak ere.
Ez zen bat-bateko ekimena izan, hilabeteetako lan nekaezinez eta ilusioz landutakoa baizik. Denbora behar izan genuen exekutatutako pertsonak identifikatzeko, senide zuzenak bilatu eta aurkitzeko. Hitz egin genuen, eztabaidatu, proiektua adostu, jatorrizko ideiak zituen akatsak zuzenduz (adibidez, exekutatuei buruz hitz egitea, eta ez fusilatuei buruz, ‘garrote vil’ bidez erail zituztenak baitzeuden). Eta alderdi politiko guztiek aho batez onartzea lortu genuen.
Eskerrak eman zizkiguten harremanetan jarri ginen senideek eta han bildutakoek, lehen aldiz entzun eta errekonozitu zirelako. Hainbat hamarkadatan gordetako mina azaleratu zen egun hartan. Familia horietako askori erreferentziazko leku bat eskaini genien, pertsona horiek gogoratzeko hilobien faltan.
Zenbaitek 'Dual' eskulturaren esanahia desitxuratu nahi dute interpretazio maltzurrekin eta frankismoaren biktimak eta haien senideak berriro zigortzen dituzten proposamenekin
Bisitatzen gaituztenei gure historiaren zati hau ere ezagutarazi nahi izan genien, postal eta kontakizun idilikoetan agertzen ez dena. Hau ere Donostia izan zelako eta delako.
Inaugurazioa gure hiriaren memoria historikoarekin lotuta egindako hainbat eta hainbat ekimenen artean beste bat izan zen. Horien guztien helburua milaka pertsonari eta haien senideei urteetan kendutako duintasuna, neurri batean, itzultzea zen. Hamarkadetan jasan zuten ezkutatze, ahanztura eta mespretxu hori konpontzea. Presoak, errepresaliatutako udal-langileak, suntsitutako ondarea, gertaera garrantzitsuak… protagonista egin genituen hainbat ekimenen bidez: plaka, monumentu, liburu, omenaldi, bidegabeko zigorrak itzultzeko ekitaldi ofizialak…
Gaur egun, zenbaitek eskulturaren esanahia desitxuratu nahi dute interpretazio maltzurrekin eta frankismoaren biktimak eta haien senideak berriro zigortzen dituzten proposamenekin. PPk ekimen bat eraman du Donostiako Udaleko Giza Eskubideen batzordera, aurtengo uztailean hogei bat pertsonak alkateari egindako eskaera pertsonal batekin bat eginez.
Ezin dugu onartu adostasunetik eta helburu argi batekin sortu zen espazio hori auzi eta polemika gai bihurtzea. Errespeturik gabea eta lotsagabea iruditzen zait, eta, jakina, erabat onartezina.
Proposamen probokatzaile horiei irmo erantzutea dagokigu, frankismoak bidegabeki exekutatu zituen donostiarren defentsan. Zor historikoa dugu gutxietsi eta baztertu diren horiekin guztiekin eta haien familiekin.
Espero dut zentzugabekeria hori ezerezean geratuko dela, eta udalak jakingo duela horri behar bezalako irmotasunez erantzuten.
Juan Karlos Izagirre Hortelano, Donostiako alkate ohia eta EH Bilduko udal bozeramailea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]