Atzo eta gaur goizaldean egindako euriteek arazoak eragin dituzte Euskal Herriko eskualde guztietan. Bildu ditugun irudi eta datuak eskaintzen dizkizuegu ondorengo lerroetan.
Hernani eta Astigarragan ibaiak lokal batzuk hartu zituen baina, ez zuen joan den azaroko denboraleak eragindako triskantzarik eragin.
Oiartzun ibaiak ere estu eta larri ditu oraindik Oiartzun, Lezo eta Errenteriako herritarrak. Orain arte bere bidean doa ibaia baina zaintzen ari dira.
Behobian antzeko egoeran daude, Bidasoa ibaiak orain arte ez du gainezka egin baina Nafarroan egiten ari den euri jasak eta Itsagorak ibaia bere tokitik aterako duen beldur dira.
Urola Kostan berriz, Zarautz eta Zumaia arteko kostako errepidea moztuta dago eta Meagasetik desbideratu dute trafikoa. Bestalde, Zarautzen Urteta auzora joateko bidean ere urak gainezka egin du.
Aian ere urak eragin ditu arazoak San Pedro auzoaren parean gainkarga ekarri du eta bere bidetik irten eta bertara iristeko errepidea hartu du.
Gaur goizaldean berriz, Azpeitiako Aratz- Erreka auzoko Zuola baserrian etxeko kide guztiak atera behar izan dituzte. Inork ez du hartu minik baina Uztarria.com-en arabera, kalte materialak handiak dira. Atzo Uztarria.com-en ateratako informazioaren arabera, Nuarbeko Urtegia %101,17ra beteta zegoen.
Goierri aldean luiziak izan dira hainbat tokitan. Kasu honetan mendiko urak eragindako luiziak izan dira. Seguran bi luizi izan dira eta Zegaman beste bat. Atzokoan Eredu enpresa itxi egin behar izan zuten eta langileak bertatik atera, luizia egin zelako enpresaren goialdean. Bertan, tentsio altuko lineak eta argindar transformatzaileak beldurra sortu dute inguruko pinuak gainera eroriz gero sua eragin dezatelako. Gaur goizaldean berriz, hainbat bide itxi dituztela jakinarazi du Goierriko hitzak.
Bizkaiari dagokionez, Barakaldo, Getxo, Lekeitio eta Galdakaon izan ziren atzokoan arazo nagusienak. Busturialdean eta ere izan dira hainbat arazo.
Araban Zadorra ibaiak Agurainen eragindako kalteez aparte ez da arazo larririk izan.
Nafarroan, atzokoan Baztan eta Arga ibaiek eragin zuten arazo gehien Iruñeam eta Atarrabian uholdeak eragin baitzituzten. Gaurkoan berriz Arga ibaia zaintzen dihardute Etxaurin, Larragan, Berbintzanan, Miranda Argan Faltzesen eta Azkoienen.
Iparraldean Urdazuri ibaiak Ainhoa,Ezpeleta eta Senperen uholdeak eragin idtu. Aturrik ere gainezka egin du Ahurti parean.
Hego Euskal Herrian goizeko itsas gorak ez du arazorik sortu eta euri gutxiago ari duenez uholde arriskua gutxitu egin da. Ipar Euskal Herrian berriz arratsalde partean euria hasiko duela iragarrita dagoenez, berriro ere alerta piztu behar dela adierazi du Prefekturak.
"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.
Mendietxe museoak zabaldu ditu ateak, irakurri dugu Berria-n. Eta boteprontoan pentsatu, "hau izango al da EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa fundazioak ireki nahi zuen museoa?". Ramon Olasagasti kazetariak argitu dizkigu zalantzak: "Alex Txikon alpinistaren... [+]
Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen mende erdiko historia laburbiltzen duen liburua aurkeztuko dute larunbatean Azpeitian, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. 50 urte eta gehiago izenburupean, Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak egina. 2022an egin zituen elkarteak urrezko... [+]
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.
Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]
Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]
Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]
Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.
Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]
Gizonezko bat atxilotu dute, ustez bi sexu erasoen egile delakoan. Igandean izan ziren gertakariak.
Azpeitian emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Udalak astelehen 18:30etarako gaitzespen kontzentraziorako deia egin du eta ihauterietako gaurko programazioa bertan behera utzi du.