Masterra derrigorra dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleek, eta hizkuntzen irakasle izango direnek. EHUk euskaraz eta aurrez aurre egiteko aukera ematen du. Mondragon Unibertsitateak baditu plaza batzuk internetez eta euskaraz. Internetez eta euskaraz egin nahi duen ikasle ororentzat ez dago, ordea, aukerarik. Ikasle askok gaztelaniaz egin dute masterra Espainiako unibertsitateetan, nahiz eta etorkizunean euskaraz irakatsiko duten.
UEUk EHUren zentro atxiki gisa eskaini ahal izango du Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra. Dagoeneko matrikula epea irekita dago eta maiatzaren 25a arte egongo da zabalik. Aurtengo urrian hasiko da masterra.
Eskaera handiena dagoen hiru espezialitatetan eskainiko da masterra: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, eta Natur Zientziak eta Matematika. Bakoitzean 40 plaza egongo dira. Espezialitate bakoitzean hautazko irakasgai bat egongo da, ingelesez.
Masterra internet bidez izango bada ere, aurrez aurreko hainbat saio izango ditu. Ebaluazioak eta amaierako lanaren defentsa aurrez aurre egingo dira eta praktikak hezkuntza zentroan.
Eskaintzak ez dio eskaera orori erantzuten
Masterrak zortzi espezialitate dauzka EHUn eta aurrez aurrekoak dira, EAEko hiru campusetan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eskainiak. EHUk ez du internet bidez eskaintzen. UEUk abian jarri duen masterraren arduraduna da Aitzol Astigarraga eta berak adierazi digu internetez egiteko eskaria eskaintza baino handiagoa dela: “Irakaskuntza ikasketak bukatu berri dituztenek zuzenean masterra egiten dute eta ohikoa aurrez aurreko modalitatea aukeratzea da. Gaur egun ordea, jende helduak, bestelako lan batean ari denak ere, bestelako ikasketak egiten ditu eta batzuek master hau egin nahi dute. Lanean ari direlako edo kontziliazio kontuengatik ezin dituzte aurrez aurreko eskolak hartu. Horiek internetera jotzen dute. Euskaraz eskaintza oso murritza da, Mondragon Unibertsitateak ditu plaza batzuk. Beraz, askok masterra gaztelaniaz egiten du Errioxako edo Valentziako unibertsitateetan, adibidez. Gaztelaniaz egiteaz gain, hemengo curriculuma ez dute ikasten, eta gero hemen izango dira irakasle”. 120 plaza gehiago izango dira hemendik aurrera masterra euskaraz egiteko, nahiz eta jakin badakiten eskari osoari erantzuteko moduan ez direla.
"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Tira, izenburuan batu ditugu, baina Matemarikari Euskaldunen Topaketak dira alde batetik, eta Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bestetik. Baina Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udan bere udako ikastaroen barruan antolatuko dituen biltzar hauetarako deialdiak orain... [+]
Udako Euskal Unibertsitarearen baitan, egun osoko jardunaldia antolatu zuten ekaina bukaeran Gasteizko Sumendi espazio autogestionatuan Mirene Begiristainek eta Marta Barbak: Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Ekofeminismoari dagokionez, Euskal Herri mailan duela... [+]
Sumendi gune okupatua. Gasteiz. 2023ko ekainaren 29an. 9:00ak dira eta lehenengo partaideak ailegatzen hasiak dira. UEUko kideak, antolatzaileak, eta gertuko laguntzaileak dagoeneko espazioa txukuntzen gabiltza. Berehala egiten dugu espazioa gure, edo espazioak gu bere; erraza... [+]
UEUk 51. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu Iruñean. Iazkoaren haritik, 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen... [+]
Ikertzaile euskaldunen komunitatea indartu nahi du ekimenak bosgarren edizio honetan. Bestalde, astelehenetik aurrera egongo da Udako Ikastaroetan izena emateko aukera.
Urrezko ezteietan da Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Euskaraz ariko den unibertsitatea helburu, 50 urte egin ditu traktore-lanean. Bidea berregin dugu, UEUren zuzendari Kepa Sarasola eta idazkari nagusi Ane Sarasua gidari harturik.
Arkitektura eta bere inguruko eztabaidak eta gogoetak modu zabalean planteatzen dituen Aldiri aldizkaria argitaratzeari utziko diote aurten, hamaika urteren ostean. Unai Fernandez de Betoñok eta Ibai Gandiagak sortua, 44. alean agurra idatzi dute.
Deialdi honen xedea euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da. Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna).
Krisi testuinguru honetan talde, eragile eta herri mugimenduen artean sortzen diren aliantzei eta elkarreraginei erreparatu zioten, NOR, AFIT, Ekopol eta Parte-Hartuz ikerketa taldeekin batera UEUk antolatutako jardunaldietan: Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz... [+]