Udazkeneko filmazio bat Donosti(a)n


2024ko irailaren 23an - 06:00
Azken eguneraketa: 13:17
Patricia López Arnaiz, 'Los destellos' filmeko protagonista, atzo Donostiako Zinemaldian, aurkezpenaren ondoren Jorge Fuembuena - Zinemaldia

Zinemaldiko igande goizek ez dute hutsik egiten, salbu eta euria atergabe ari duen goizaldeetan. Eta emana zegoen, baina pronostikoak ez dira bete, enegarrenez, irail honetan.

Atzokoak bezalako goizaldeek ez dute hutsik egiten, bi metroko distantzian –fisikoan– aurki daitekeelako bikote bat musuka, eguzkia argitzearekin batera mundua amaituko balitz bezala, lardaskeria betean jo eta fuego; eta beste bikote bat, bata aurrean eta bestea atzean, aurrekoa lau hanketan... Goragalean, tripako zorrorik gorderenak ere isurtzen. Distantzian, emozionalki, zeinen urrun dauden bi bikoteak, e... Baina aldi berean laurak ari dira dena ematen, barren-barrenetik. Eta gauza berean ari da mugikorra galdu duela-eta ozen-ozen negarrean ari den neskatxa hori ere... Gero esan poesiarik ez dagoela kalean, jada existitzen ez den leku bat bihurtu dela Donosti eta...

Ba horrelaxe sartu da udazkenean hiria, film batean bezalaxe. Eta kategorian. Ez baitzen meritu gutxi behar igande goizean, 08:30ean, Quand vient l'automne (Udazkena datorrenean) pelikula frantsesa ikustera joateko, eta zer eta Kursaaleko areto nagusia dezente betetzeko. Espektatibak ez ziren batere txarrak, berez. Baina “ez nuen hain-hain horrelakoa espero” aitortu du begiek zortzi kilo pisatzen zizkioten ikusle batek filma amaitzean. Beno, ez zen hain-hain motela ere... Baina bazen, apurtxo bat, txirrindularitza etapei erreleboa hartzeko moduko produktua. Akaso ordua ez zen aproposena, daitorgun. Sentsazio orokor hori izan dut filma amaitzean: dezente gehiago espero zen François Ozon zinegile frantziarraren partetik –gogoan izan Urrezko Maskorra irabazi zuela 2012an, Dans la maison lanagatik–. Filmaren ideia interesgarria zen, baina ez du, nire iritzian, proiektatzen asmatu.

Okurrentzia bat, edo agian ja ez da behar. Izan ere, hainbeste jenderen tartean, akaso, bazen euskal telebistaren kate erdalduneko programatzaileren bat. Eta inor ez bazegoen, hartu nota: zuek emateko moduko filma da astebururen batean. Tristea, landa eremuan kokatua, euria, hari mutur askokoa eta nahasia, ez batere argia adi-adi jarraituz gero... Estilo frantses horixe da, hainbestetan emana duzuena. Ez da pelikula txarra, eta hori horrela da, baina apala da. Argumentu sakonik gabea: adineko emakume bat da protagonista, landa eremuan bizi dena, alabarekin hartu-eman korapilatsua duena eta iraganeko hainbat kontuk pisua hartzen diotena bere bizitzan; berari baino gehiago, bere familiari pisatzen dio. Azken hori jorratu izana eta adineko bi emakumeren arteko harremana eta ahizpatasuna dira nabarmentzeko edukietako bi. Gainontzean, Sail Ofizialeko lehian motz geratu da.

'Quand vient l'automne', orain arte aipaturiko film frantsesa.

Lehenbizi aipaturikoarekin ez, baina argi ibili ondorengo honekin: Los destellos. Oso fuerte dator Sail Ofizialean eta prentsa onarekin gorako bidea hartzen badu, nik, zuek bezala, Kleenex enpresako akzioak erosiko nituzke.

Egia esan, izan zitekeen bestela ere... baina ezin zuen izan. Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuko lehen narrazioan dago oinarrituta pelikula, eta mundiala da istorio hori. Hona laburpen azkarra: Isabel (Patricia López Arnaiz) eta Ramón (Antonio de la Torre) duela urte asko dibortziatu ziren, imajina daiteke gatazkatsua izan zela harremanaren amaiera, galdu zuten kontaktua, baina, Ramón oso gaixo dagoela-eta, Madalen alabak konbentzituta, Isabelek aurrera-urratsa eman eta senar ohia zaintzeko ardura hartuko du. Ez dago spoilerrik: hil egingo da Ramón, eta drama parte handi bat hori eta horren aurrekariak izango dira; kontatzeko manerak, ordea, du garrantzia hemen.

Pelikula mantsoa da, horixe izan da Pilar Palomero zuzendariaren erabakia, eta merezi izan du, zaintzaren gaia behar bezala lantzeko baliatu duelako. Plano oso laburrak erabili ditu, ilun samarrak, akaso gehiegitxo, baina ondo asko konplitu du emozioak transmititzen eta ikuslea Isabelen lekuan kokatzen, uneoro, ia bere begietatik ikusten ariko bagina bezala.

Amak alaba horrenbeste maitatzeak bultzatzen du Isabel Ramón zaintzera, eta zeinen adierazgarriki plasmatu duen hori Palomerok. Interesgarria da ere bikote ohiaren harremanaren eboluzioa ikustea, urratsak nola ematen dituzten, iragana une horretan ahazteko, orainari soilik heltzeko. Madalen alaba egongo ez bazen hor, horrela, indartsu, ez zen sekula hurbiltze hori gertatuko; horixe da kontakizunaren gako handietako bat. Eider Rodríguezen narrazio puskak tamainako proiekzioa du pantaila handian, eta poztekoa da.

Norberak egin ditzala gogoeta gehiago hurrengo asteburutik aurrera, zinemetan emango baitute urriaren 4tik aitzina. Gozatu hiru aktore puska horien antzezpenekin; bereziki López Arnaizena, eta nabarmentzekoa Madalenena egiten duen Marina Guerola gaztearena. Hiru antzezpen on film bakar batean, prezio berean... Gozatu, Donostian ehun metro egin eta kafe-gramo berdinekin egindako ebakiak bikoitza balio baitu. Ea, udazkenean sartu gara-eta, ea uda behin atzean utzita prezioak bere horretara itzultz...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2024
2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


Eguneraketa berriak daude