Osasun egoeragatik bertan behera utziak izan ostean, udazkenean jarriko dituzte martxan berriz ere Ipar Euskal Herriko, Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapelketak. Irailaren 18an abiatuko da Xilaba, urriaren 2an Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta urriaren 3an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
COVID-19aren agerraldiak hankaz gora jarri zuen bertsolaritza mundua ere, eta ondorioz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa zein Xilaba erdizka utzi behar izan zituzten iaz. Nafarroako Bertsolari Txapelketak, bestalde, urte hasieran hasia behar zuen, baina data zehatzik jarri gabe atzeratu zuten ekimena. Osasun egoeraren bilakaera ikusirik, antolatzaileek erabaki dute hiru txapelketak udazkenean egitea.
Iaz final laurdenetan etendako Xilaba irailaren 18an jarriko da berriz martxan, eta azaroaren 13an jokatuko da finala. Nafarroako Bertsolari Txapelketari urriaren 2an emango zaio hasiera, azaroaren 27an jokatuz finala; sailkapenerako saioak ekainean gauzatuko dituzte. Bizkaiko Bertsolari Txapelketari dagokionez, aldiz, urriaren 3an abiatuko da eta abenduaren 18an jakingo da zein atera den garaile.
Bai Xilaba zein Nafarroako Bertsolari Txapelketa zortzi saiotan gauzatuko dira, eta hamar saio izango ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Epe laburrean egingo diren saioak hainbeste izanik, gainjarri egingo dira batzuk, nahiz eta antolatzaileak saiatu diren egutegiak ahalik hobekien uztartzen.
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.
Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.